Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2022ko Apirilaren 16a, 16:23:25

Izenburua: Azeri grisa (1982) [1080p][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Apirilaren 16a, 16:23:25
AZERI GRISA - THE GREY FOX (1982)

(https://images.moviefit.me/t/o/15468-the-grey-fox.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Kanada (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cf/Flag_of_Canada.svg/20px-Flag_of_Canada.svg.png)
Generoa: Western
Urtea: 1982
Zuzendaria: Phillip Borsos
Gidoia: John Hunter
Argazkia: Frank Tidy
Musika:    Michael Conway Baker, Paddy Moloney
Aktoreak: Richard Farnsworth, Jackie Burroughs, Wayne Robson, Ken Pogue
Sinopsia: 1.863.eko martxoan Bill Miner-ek Arizona Pony Express-eko posta-zerbitzua eraso zuen 200$ekin alde eginez. 16 urte zituen. Hurrengo 18 urteetan zehar Colorado, Kalifornia eta Utahn 26 diligentzia eraso-oldarkor burutu zituen. Pinkerton ikertzaile agentziak 'Bidelapur gizatsua' izena eman zion, eta 'jaso eskuak' aginduaren asmaketa berari bizkarreratu. 1.901eko ekainak 17an, San Quentin presondegian 33 urte igaro ondoren, askatasuna eman zioten eta 20. gizaldian sartu zen.
Nota Filmaffinityn: 6,9



Gauzatzea: BDrip bideoa + Beta zintako audioa
Hizkuntza: Euskara eta ingelesa
Iraupena: 87 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,70 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/file/VqAUAQhK#fneocHdW9DOeVUvXHYJuBgW2apJ8ZAaWPrecorgyJjM)

Izenburua: Er: Azeri grisa (1982) [1080p][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Apirilaren 16a, 16:27:30
Beno, hona hemen aurreko astean lortutako materialaren lehen emaitza. Berau izango da denetan "bitxiena", Beta zinta batetik aterata baitago audioa. Idealena etxean digitalizatzea izango litzateke, baina erreproduktore faltagatik lekuan bertan digitalizatu behar izan nuen. Nahiz eta Beta formatuak VHSk baino fama hobea eduki, ez da oso ondo entzuten, baina tira, duela 33 urteko zinta bat presaka digitalizatuta zer lortuko dugu ba...

Sinkronia nahiko puñeteroa du, dauden audio efektuak (zaldia trostan, pausoak, atea itxi, etabar) ez baitira metraiako efektu originalak; garai hartan "ruidero" delako batek simulatzen zituen zarata guztiak, beraz, efektuok ez dute balio sinkroniarako. Azkenean gaztelerazko audioarekin sinkronizatu dut, hark ere ruidero horren zarata batzuk (ez denak) baitzituen komunean... Arazoren bat ikusten badiozue, abisatu zein eszenatan den eta konpontzen saiatuko naiz.
Izenburua: Er: Azeri grisa (1982) [1080p][MEGA]
Egilea: carlocollodi Noiz: 2022ko Apirilaren 25a, 10:22:10
Rediosla! A ze lanak hartu dituzun. Eskerrik asko, benetan!
Izenburua: Er: Azeri grisa (1982) [1080p][MEGA]
Egilea: baronluigi Noiz: 2022ko Maiatzaren 18a, 19:07:45
Ez daukadan txapela kentzen dut, egin duzun lan guztiaren aurrean. Mila esker. :olatua: