Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Artzaik Noiz: 2022ko Maiatzaren 26a, 21:59:53

Izenburua: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Artzaik Noiz: 2022ko Maiatzaren 26a, 21:59:53
Kaixo,

Ez dakit nola bilatu telesail hau, 90rreko hamarkadan bota zuten ETB1n. Mundo post-apokaliptiko bat zen, urez beteta eta gure protagonista itsasuntzi batean joaten zen, maltzurren kontra borrakaz. Hasierako abestia oso polita zen, baina ez naiz izenaz gogoratzen, eta ez dakit igota dagoen edo ez.

Marrazki bizidunak ziren, japoniarrak nik uste.

Eskerrik asko
Izenburua: Er: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Maiatzaren 26a, 22:25:14
Conan, etorkizuneko mutila, edo Conan, el niƱo del futuro izango da. Nik ez dut gogoratzen ikusi izana baina Egunkariako hemerotekako programazioetan ageri da 1990 inguruan. Berreskuratzea ondo legokeen serie horietako bat, baina zailegia izango da grabazioren bat agertzea eta ez dut uste ETBk berriro emango duenik. Argitaletxeren batek DVD/Blurayan argitaratuko balu eta ETBk bikoizketa oparituko balu, zin egin zuen moduan...
Izenburua: Er: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Artzaik Noiz: 2022ko Maiatzaren 29a, 22:01:02
Bai, telesail hori zen. Eskerrik asko. Hau oroitzapenak. Pena bat ETB1en telesail hauek berriz ez botatzeak.

Aio