Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2022ko Abuztuaren 21a, 17:01:19

Izenburua: Hil ala biziko guda (1982) [Mega][464p]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Abuztuaren 21a, 17:01:19
HIL ALA BIZIKO GUDA

(https://www.lavanguardia.com/peliculas-series/images/movie/poster/1982/10/w1280/qqftPAOKZ9LnOLnQMDBdLdRo1VD.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Jatorrizko titulua: Future war 198X
Herrialdea: Japonia (https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/assets/flags/jpn.png)
Generoa: Zi-Fi
Urtea: 1982
Zuzendaria: Tomoharu Katsumata, Toshio Masuda
Gidoia: Kōji Takada
Musika: Seiji Yokoyama
Ekoizleak: TOEI animation
Sinopsia: Balizko III. mundu gerra bat aurkezten du film honek. Estatu Batuak eta Sobietar batasuna norgehiagoka teknologiko batean murgilduta daude. Testuinguru honetan, sobietarrek zientzialari estatubatuar bat bahitzen dute; estatubatuarrek gertaera honi erantzun gogor bat ematen diote, eta honela emango zaio hasiera mundu osoari eragiten dion eta inork garaiz geldiarazten ez dakien gerra bati.



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 120 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1.3 GB
Erresoluzioa: 848x464
Bideoa: TOEIk izan zuen kate baten Web-dl edo HDTV bat, ez dakit.
Audioa 1: AC3 VHSrip 256kb/2.0 Euskara
Audioa 2: AC3 VHSrip 256kb/2.0 Japoniera
Oharra: Lehen 2 minutuak falta dira eta azpitituluekin doaz.



Esteka (MEGA) (https://mega.nz/file/FCNj2ILD#Z9kDF5GfFH-wbee42DABwzrXvDpNiYmp44eC0g__p4s)
Izenburua: Er: Hil ala biziko guda (1982) [Mega][464p]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Abuztuaren 21a, 17:06:59
Taichisanen DVDen artean geratzen zen azken bitxikeria izango da, ez nuen filma ezagutzen eta ez nekien euskaraz emititu zutenik ere. Arraroa, daukan gidoi serioak ez dio batere pegatzen ETBri.

1982. urtean egina egoteko orokorrean ondo animatua dago, baina akziozko sekuentzietan petardeatu egiten du. Duen arazoetako bat filmean agertzen diren pertsonaia kopuru handia eta bikoizketa dira; bikoizle berak erraz asko bikoiztu ditzake bizpahiru pertsonaia eta horrek gidoiaren haria jarraitzea konplikatzen du. Lupinen bikoiztaile mitikoa (etzuena sekula euskaraz bikoiztu) ere entzuten da pertsonaia betegarriak bikoizten.

Filmak ez dizue bizitza aldatuko baina gaur egungo testuinguruan ikustea kuriosoa da, sobietarrak nahiko ongi errepresentatzen ditu :iseka: