Euskal Encodings

Orokorra => Proiektuen txokoa => Gaiaren sortzailea: Bilhau Noiz: 2022ko Abenduaren 31a, 23:29:02

Izenburua: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2022ko Abenduaren 31a, 23:29:02
Aupa,gaur egungo egoera ikusita,nire burua boluntario aurkeztu nahi nuke, animeak eta mangak euskaratzeko. Kontua da teknologia kontuetan justu samar nabilela, eta ez dut PCrik anime kapituluei azpitituluak ezartzeko behar diren programak instalatzeko. Nahi izanez gero, edo baliagarri bazaizue,One Piece euskaratu nezake,baina itzulketa bakarrik, edizioaren kontua beste norbaiten esku egongo litzateke. Badakit ez dela laguntza handia baina interesatzen bazaizue hemen naukazue.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 01a, 08:39:22
Kaixo Bilhau, ongi etorri.

Itzultzen badituzu, nik ez dut inolako arazorik izango azpitituluok dagozkien bideoetan pegatzeko.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2023ko Urtarrilaren 01a, 18:35:21
Ados! Ongi irudituko litzaizuke nik dokumentu batean itzulpena bidaltzea (hau da, pertsonaia bakoitzak zer dioen), bideoa zein den esatea eta zuk editatzea? Nahi bazenu, esaldi bakoitza bideoko zein minututan den ere esan ahalko nizuke.

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 08:40:25
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 01a, 18:35:21Ados! Ongi irudituko litzaizuke nik dokumentu batean itzulpena bidaltzea (hau da, pertsonaia bakoitzak zer dioen), bideoa zein den esatea eta zuk editatzea? Nahi bazenu, esaldi bakoitza bideoko zein minututan den ere esan ahalko nizuke.

Eskerrik asko.
Epa.

Ufff, horrela imposible :barre:

Ez, denborak eginda dauzkan fitxategi bat bilatu beharko zenuke, .srt luzapena duten fitxategiak izan beharko lirateke (edo .ass, edo beste luzapen batzuk, hori gutxienekoa da).

EDIT: Hemen aurkitu ditut lehen 761 ataletako azpitituluak: http://www.solidfiles.com/v/N4BQ76MGezDkv

Konfirmatu dut eta balio dute. Bideo onak ere aurkitu dut, azpititulu horien denborak 15 segundu aurreratu eta perfekto doaz.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 14:48:58
Aupa,

Ulertzen dut,beraz,zer beharko zenuke, pasa dizkidazun fitxategi horiek bezalakoa, baina euskaraz? (Ondo ulertu badut). Horrela balitz, arazorik ez.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 15:24:42
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 14:48:58Aupa,

Ulertzen dut,beraz,zer beharko zenuke, pasa dizkidazun fitxategi horiek bezalakoa, baina euskaraz? (Ondo ulertu badut). Horrela balitz, arazorik ez.
Bai, hor dauden fitxategiak baina komentarioak ingelesez egon beharrean, euskaraz.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 15:38:44
Ederki,axola ez bazaizu .srt formatuan egingo dut, errazagoa baita. Bidaltzeko, emango zenidake helbide elektronikoa-edo?
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 16:42:28
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 15:38:44Ederki,axola ez bazaizu .srt formatuan egingo dut, errazagoa baita. Bidaltzeko, emango zenidake helbide elektronikoa-edo?
Bai, bai, arazorik ez srt izateko.

euskalencodings@gmail.com helbidera bidal ditzakezu :ados:
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 12:47:56
Egun on!

Ados. Bideoak aurkitu dituzula esan zenidan. Ez dut asmatzen nola kendu ingelesezko edo gaztelerazko azpitituluak bideoei, uste dut inkrustatuta daudela. Zuk badauzkazu?
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 13:44:35
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 12:47:56Egun on!

Ados. Bideoak aurkitu dituzula esan zenidan. Ez dut asmatzen nola kendu ingelesezko edo gaztelerazko azpitituluak bideoei, uste dut inkrustatuta daudela. Zuk badauzkazu?
Ea, goazen pausoz pauso.

Badirudi erreferentzia bezala azpitituluak bideoan erreta (itsatsita) dituen iturri bat erabili nahi duzula. Hori... Suposatzen dut egin daitekela, bai, baina gehiegi konplikatzea litzake eta susmoa dut emaitza txarra emango lukeela.

Nire gomendioa: srt formatuan dauden azpititulu fitxategiak aurkitzea. Infinitamente errazagoa eta erosoagoa da. Esteka bat jarri nizun ia 800 atalekin: http://www.solidfiles.com/v/N4BQ76MGezDkv

Azpitituluak editatzeko Bloc de notasa erabil dezakezu, baina nik Aegisub editorea erabiltzea gomendatzen dizut, edizioa atsegintzen baitu. Jaisteko esteka: https://aegisub.uptodown.com/windows/descargar

(https://www.authot.com/wordpress.new/wp-content/uploads/2018/09/uso-aegisub-1024x519.png)

Eta irudia bera bilatzen ari naizela azalpentxo hau ematen duen artikulua aurkitu dut: https://www.authot.com/es/2018/09/20/consejos-para-sincronizar-subtitulos-con-aegisub/

Azpititulu-lerro bakoitzeko lerro bat jarriko dizu eta aldamenean datu interesgarri bat eskainiko dizu: CPS (11 zenbakiarekin adierazita irudian). CPS hori azpitituluaren denboraren eta idatzitako testuaren artean dagoen ratioa da, eta primeran dator jakiteko eta idatzitako testua luzeegia den ala ez, ze sarritan testua hori ebaluatu gabe idazten dugu eta gero ikusleari ez dio astirik ematen testua irakurtzeko. Laburbilduz, balio hori 16ra iristen denean zenbakia gorritzen hasten dela ikusten dugu; horrek esan nahi du denbora gutxiegi duela azpitituluak testu-kantitate horretarako.

Berez garbiena srt fitxategietako ingelesezko testua itzultzea litzake, baina gaztelerazko fansub batetik abiatu nahi baduzu (nik ere hala egingo nuke egia esan), joan gaztelerazko fansubaren bideoa erreproduzitzen eta testu ekibalentea itzultzen. Azpititulu horien denborek zuk darabilzun bideoaren denborekin bat egiten badute, bai azpititulua bai bideoa Aegisuben ireki ditzakezu eta denbora errealean ikusi azpititulua bideoarekin nola geratzen den (zure kasuan euskarazko testua gaztelerazko testuaren gainean ikusiko litzateke aurrebistan, baina lasai, gero erabiliko dudan bideo finala garbia izango da).

Hemen adibide bat:
(https://i.imgur.com/KlhuP0u.jpg)
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:00:17
Bai, hori da egiten ari naizena, nire kasuan 173.kapituluan. Googleko testu editorearekin ari naiz, beraz, bidaliko dizudan formatua .srt izango da. Esan didazunarekin ulertu dut ""bideo garbiak" zuk dituzula. Gaizki-ulertua egon dela uste dut gaztelerazko bideoarena aipatu dizudanean, baina edizioa zuk pasa zenizkidan fitxategiaren gainean egiten ari naiz, itzulpenerako bi oinarri edukiz: fitxategia bera, eta ingelesezko zerbait ulertuko ez banu fan orrialde bateko gaztelerazko itzulpena.

Pd: Ez dut Aegisub erabili ez dudalako PCrik, ikasle garaiko Chromebook-a bakarrik.

Besterik gabe, ondo izan.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:03:23
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:00:17Bai, hori da egiten ari naizena, nire kasuan 173.kapituluan. Googleko testu editorearekin ari naiz, beraz, bidaliko dizudan formatua .srt izango da. Esan didazunarekin ulertu dut ""bideo garbiak" zuk dituzula. Gaizki-ulertua egon dela uste dut gaztelerazko bideoarena aipatu dizudanean, baina edizioa zuk pasa zenizkidan fitxategiaren gainean egiten ari naiz, itzulpenerako bi oinarri edukiz: fitxategia bera, eta ingelesezko zerbait ulertuko ez banu fan orrialde bateko gaztelerazko itzulpena.

Pd: Ez dut Aegisub erabili ez dudalako PCrik, ikasle garaiko Chromebook-a bakarrik.

Besterik gabe, ondo izan.
Bai, bai, bideo garbiak prest ditut.

Erabili erosoen datorkizuna, faltaría más. Formatuarena gutxienekoa da, Aegisubekin formatuz alda baitaiteke. Beste formatu batean pasako bazenidake ere, nik srt formatura pasako nuke :ados:
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 17:06:33
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 13:44:35
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 12:47:56Egun on!

Ados. Bideoak aurkitu dituzula esan zenidan. Ez dut asmatzen nola kendu ingelesezko edo gaztelerazko azpitituluak bideoei, uste dut inkrustatuta daudela. Zuk badauzkazu?
Ea, goazen pausoz pauso.

Badirudi erreferentzia bezala azpitituluak bideoan erreta (itsatsita) dituen iturri bat erabili nahi duzula. Hori... Suposatzen dut egin daitekela, bai, baina gehiegi konplikatzea litzake eta susmoa dut emaitza txarra emango lukeela.

Nire gomendioa: srt formatuan dauden azpititulu fitxategiak aurkitzea. Infinitamente errazagoa eta erosoagoa da. Esteka bat jarri nizun ia 800 atalekin: http://www.solidfiles.com/v/N4BQ76MGezDkv

Azpitituluak editatzeko Bloc de notasa erabil dezakezu, baina nik Aegisub editorea erabiltzea gomendatzen dizut, edizioa atsegintzen baitu. Jaisteko esteka: https://aegisub.uptodown.com/windows/descargar

(https://www.authot.com/wordpress.new/wp-content/uploads/2018/09/uso-aegisub-1024x519.png)

Eta irudia bera bilatzen ari naizela azalpentxo hau ematen duen artikulua aurkitu dut: https://www.authot.com/es/2018/09/20/consejos-para-sincronizar-subtitulos-con-aegisub/

Azpititulu-lerro bakoitzeko lerro bat jarriko dizu eta aldamenean datu interesgarri bat eskainiko dizu: CPS (11 zenbakiarekin adierazita irudian). CPS hori azpitituluaren denboraren eta idatzitako testuaren artean dagoen ratioa da, eta primeran dator jakiteko eta idatzitako testua luzeegia den ala ez, ze sarritan testua hori ebaluatu gabe idazten dugu eta gero ikusleari ez dio astirik ematen testua irakurtzeko. Laburbilduz, balio hori 16ra iristen denean zenbakia gorritzen hasten dela ikusten dugu; horrek esan nahi du denbora gutxiegi duela azpitituluak testu-kantitate horretarako.

Berez garbiena srt fitxategietako ingelesezko testua itzultzea litzake, baina gaztelerazko fansub batetik abiatu nahi baduzu (nik ere hala egingo nuke egia esan), joan gaztelerazko fansubaren bideoa erreproduzitzen eta testu ekibalentea itzultzen. Azpititulu horien denborek zuk darabilzun bideoaren denborekin bat egiten badute, bai azpititulua bai bideoa Aegisuben ireki ditzakezu eta denbora errealean ikusi azpititulua bideoarekin nola geratzen den (zure kasuan euskarazko testua gaztelerazko testuaren gainean ikusiko litzateke aurrebistan, baina lasai, gero erabiliko dudan bideo finala garbia izango da).

Hemen adibide bat:
(https://i.imgur.com/KlhuP0u.jpg)

Iepe! Eskerrik asko Bilhau zure burua eskaintzeagatik, beti da ongietorria lanerako gogoz datorrena! Azpitituluen inguruan ari zaretela, gogorarazi tutorial hau (https://www.youtube.com/watch?v=J6XZl1gUHS4) igo genuela juxtu gai horren inguruan YouTubera. Ikusi dut ez duzula ordenagailurik AegiSub erabiltzeko, baina agian hala ere interesatuko zaizu..

Bertzerik gabe, eskerrik asko berriz ere, animo lanarekin eta besarkada bat! :garagardoa:

Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 21:26:27
Eskerrik asko, Arrakala!
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2023ko Urtarrilaren 04a, 16:28:23
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:03:23
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:00:17Bai, hori da egiten ari naizena, nire kasuan 173.kapituluan. Googleko testu editorearekin ari naiz, beraz, bidaliko dizudan formatua .srt izango da. Esan didazunarekin ulertu dut ""bideo garbiak" zuk dituzula. Gaizki-ulertua egon dela uste dut gaztelerazko bideoarena aipatu dizudanean, baina edizioa zuk pasa zenizkidan fitxategiaren gainean egiten ari naiz, itzulpenerako bi oinarri edukiz: fitxategia bera, eta ingelesezko zerbait ulertuko ez banu fan orrialde bateko gaztelerazko itzulpena.

Pd: Ez dut Aegisub erabili ez dudalako PCrik, ikasle garaiko Chromebook-a bakarrik.

Besterik gabe, ondo izan.
Bai, bai, bideo garbiak prest ditut.

Erabili erosoen datorkizuna, faltaría más. Formatuarena gutxienekoa da, Aegisubekin formatuz alda baitaiteke. Beste formatu batean pasako bazenidake ere, nik srt formatura pasako nuke :ados:
Lehen kapitulua bidalita, iritsi al zaizue?
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 04a, 19:04:59
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 04a, 16:28:23
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:03:23
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:00:17Bai, hori da egiten ari naizena, nire kasuan 173.kapituluan. Googleko testu editorearekin ari naiz, beraz, bidaliko dizudan formatua .srt izango da. Esan didazunarekin ulertu dut ""bideo garbiak" zuk dituzula. Gaizki-ulertua egon dela uste dut gaztelerazko bideoarena aipatu dizudanean, baina edizioa zuk pasa zenizkidan fitxategiaren gainean egiten ari naiz, itzulpenerako bi oinarri edukiz: fitxategia bera, eta ingelesezko zerbait ulertuko ez banu fan orrialde bateko gaztelerazko itzulpena.

Pd: Ez dut Aegisub erabili ez dudalako PCrik, ikasle garaiko Chromebook-a bakarrik.

Besterik gabe, ondo izan.
Bai, bai, bideo garbiak prest ditut.

Erabili erosoen datorkizuna, faltaría más. Formatuarena gutxienekoa da, Aegisubekin formatuz alda baitaiteke. Beste formatu batean pasako bazenidake ere, nik srt formatura pasako nuke :ados:
Lehen kapitulua bidalita, iritsi al zaizue?
Ez, ez dugu ezer jaso. Helbidea euskalencodings@gmail.com. Kontuz euskalencondings@gmail.com ez jartzearekin.

Azpitituluak bideoan itsatsita ala aukerakoak izatea nahiago?? Itsastekotan, zer letra eta zer tamainatan nahi duzu??
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Bilhau Noiz: 2023ko Urtarrilaren 04a, 20:54:36
Kaka, Encondings jarri dut😂. Ba egia esan letra eta tamainak nahiko berdin dit, aurretik Miraik azpititulatutako kapitulu gutxi batzuk ikusi nituen, eta gustatu zitzaidan, beraz, horrelakoxeak. Itsatsita nahiago dut aukerakoak baino. Orain bidaliko dut...
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Josuvike Noiz: 2023ko Urtarrilaren 19a, 16:36:19
Kaixo, nire izena Josu da eta beste proposamen bat daukat. Chainsaw man estreinatu barri dan animea azpititulatzea gustauko litxakigu nire lagun Markel eta bioi. Tutorialak ikusita, lanean jarriko gara. Iradokizun edo-ta galderarik badozue, pozik erantzungo deutsuedaz. Mila esker aukera honeek emoteagaitik. :platanoa:  :platanoa:
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 19a, 16:51:03
Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 19a, 16:36:19Kaixo, nire izena Josu da eta beste proposamen bat daukat. Chainsaw man estreinatu barri dan animea azpititulatzea gustauko litxakigu nire lagun Markel eta bioi. Tutorialak ikusita, lanean jarriko gara. Iradokizun edo-ta galderarik badozue, pozik erantzungo deutsuedaz. Mila esker aukera honeek emoteagaitik. :platanoa:  :platanoa:
Kaixo eta ongi etorri bioi.

Ba primeran!

Egiteko prest zaudetela diozunean, zein puntutaraino da? Denaz arduratuko zarete (itzulpen + konpresioa) ala itzulpena egin eta konpresioa beste batek egitea nahi duzue? Niregatik arazorik ez konpresioa nik egiteko :ados:
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Josuvike Noiz: 2023ko Urtarrilaren 19a, 16:56:59
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 19a, 16:51:03
Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 19a, 16:36:19Kaixo, nire izena Josu da eta beste proposamen bat daukat. Chainsaw man estreinatu barri dan animea azpititulatzea gustauko litxakigu nire lagun Markel eta bioi. Tutorialak ikusita, lanean jarriko gara. Iradokizun edo-ta galderarik badozue, pozik erantzungo deutsuedaz. Mila esker aukera honeek emoteagaitik. :platanoa:  :platanoa:
Kaixo eta ongi etorri bioi.

Ba primeran!

Egiteko prest zaudetela diozunean, zein puntutaraino da? Denaz arduratuko zarete (itzulpen + konpresioa) ala itzulpena egin eta konpresioa beste batek egitea nahi duzue? Niregatik arazorik ez konpresioa nik egiteko :ados:
Printzipioz, dana egin ahal dogula uste dogu. Erritmoa beste gauza bat da... Baina ahaleginduko gara astero kapitulo bat itzultzen. 12 baino ez dira beraz espero dogu laster prest eukitzea.  :aingerua:
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Urtarrilaren 20a, 15:16:07
Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 19a, 16:36:19Kaixo, nire izena Josu da eta beste proposamen bat daukat. Chainsaw man estreinatu barri dan animea azpititulatzea gustauko litxakigu nire lagun Markel eta bioi. Tutorialak ikusita, lanean jarriko gara. Iradokizun edo-ta galderarik badozue, pozik erantzungo deutsuedaz. Mila esker aukera honeek emoteagaitik. :platanoa:  :platanoa:

Aupa Josu! Ongi etorri eta eskerrik asko! Beti da pozgarria lanerako prest dagoen jendea agertzea. Tutorialak aipatu duzu, baina ez dakit guk egindakoei buruz ari zaren, badaezpada hemen (https://www.youtube.com/@euskal-encodingstutorialak45/videos) uzten dizut gure kanalaren lotura. Bertan azaltzen dugu nola erabili AegiSub eta Handbrake, berez bi software horiekin nahikoa izango zenukete. Edozein zalantza galdetu lasai, gu prest laguntzeko.

Ba animo bioi eta kontatuko diguzue nola zoazten. Eskerrik asko ta segi bizkor!
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Josuvike Noiz: 2023ko Urtarrilaren 25a, 18:32:27
Bidali dogu jada lehenengo atala wetransfer bidez. Espero dogu dana ondo joatea. Dana dala, windows media player erabilita, ez dira azpitituloak ikusten baina txertatuta dagozala dakigu VLC-n bai ikusi leitekezalako. Handbrakeko konfigurazioren bat bada, esan eta konponduko dogu.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 25a, 21:38:01
Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 25a, 18:32:27Bidali dogu jada lehenengo atala wetransfer bidez. Espero dogu dana ondo joatea. Dana dala, windows media player erabilita, ez dira azpitituloak ikusten baina txertatuta dagozala dakigu VLC-n bai ikusi leitekezalako. Handbrakeko konfigurazioren bat bada, esan eta konponduko dogu.
Orduan azpitituluok ez daude bideoan erreta, hautazkoak dira. Egongo da aukeraren bat Handbraken azpitituluok automatikoki kargatzeko erreprodukzioa hastean. Check bat jartzea izaten da.

EDIT: Bai, hautazko bezala doaz azpitituluak. Eta harritzen nau, MP4 bat delako eta suposatzen delako formatu horrek ez dituela azpitituluak onartzen :ulertuezin:

Nahi duzu hari bat ireki zerorrek? Ala neuk irekiko dizut?

EDIT2: Oraintxe ikustera nindoan baina telebistak ez ditu azpitituluak kargatzen hala aginduta ere, beraz, zerbait gaizki eginda dago azpitituluekin.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Josuvike Noiz: 2023ko Urtarrilaren 26a, 07:34:40
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 25a, 21:38:01

Ba gaur arratsaldean konponduko dot momentu baten. Zein da formaturik egokiena? Eta nahiagoko neuke zuk haria sortu ahalko bazendu. Mila esker.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Urtarrilaren 26a, 14:38:46
Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 26a, 07:34:40
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 25a, 21:38:01
Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 25a, 18:32:27Bidali dogu jada lehenengo atala wetransfer bidez. Espero dogu dana ondo joatea. Dana dala, windows media player erabilita, ez dira azpitituloak ikusten baina txertatuta dagozala dakigu VLC-n bai ikusi leitekezalako. Handbrakeko konfigurazioren bat bada, esan eta konponduko dogu.
Orduan azpitituluok ez daude bideoan erreta, hautazkoak dira. Egongo da aukeraren bat Handbraken azpitituluok automatikoki kargatzeko erreprodukzioa hastean. Check bat jartzea izaten da.

EDIT: Bai, hautazko bezala doaz azpitituluak. Eta harritzen nau, MP4 bat delako eta suposatzen delako formatu horrek ez dituela azpitituluak onartzen :ulertuezin:

Nahi duzu hari bat ireki zerorrek? Ala neuk irekiko dizut?

EDIT2: Oraintxe ikustera nindoan baina telebistak ez ditu azpitituluak kargatzen hala aginduta ere, beraz, zerbait gaizki eginda dago azpitituluekin.
Ba gaur arratsaldean konponduko dot momentu baten. Zein da formaturik egokiena? Eta nahiagoko neuke zuk haria sortu ahalko bazendu. Mila esker.
Nik ez dut Handbrake erabiltzen egia esan, bizitzan bi aldiz erabili dut eta azpititulu gabe.

Sortuko dut, bai.
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: Josuvike Noiz: 2023ko Urtarrilaren 26a, 21:12:18
Badago jada azpitituloak txertatutako bideoa. Espero dot dana ondo egotea eta disfrutatu ahal izatea. :ospatzen2:  :ospatzen2:
Izenburua: Er: Animeak/manga itzultzeko bolondres
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Urtarrilaren 27a, 09:59:55
Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 25a, 18:32:27Bidali dogu jada lehenengo atala wetransfer bidez. Espero dogu dana ondo joatea. Dana dala, windows media player erabilita, ez dira azpitituloak ikusten baina txertatuta dagozala dakigu VLC-n bai ikusi leitekezalako. Handbrakeko konfigurazioren bat bada, esan eta konponduko dogu.

Iepe! Handbrakek azpitituluak bideoan erretzeko aukera ematen du, bai. Bideotutorialeko zati honetan (https://youtu.be/J6XZl1gUHS4?t=2148) azaltzen da nola egin. Nik berriz diot, neretzat praktikoena online ikusi ahal izateko eta abar honako formatua litzake:

- .mp4 formatuan
- h264 kodekarekin
- audioa AAC formatuan
- azpitituluak bideoan erreta

Horrela Mega eta gainerako zerbitzarietan arazoak ekiditen ditugu, formatu horiek behar dira online ikusi eta entzun ahal izateko eta.

Beno, eskerrik asko zuen lanagatik eta animo!!  :zaldian: