Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Eskaerak => Gaiaren sortzailea: egoitz_21 Noiz: 2023ko Otsailaren 27a, 00:20:38

Izenburua: "El lobo de Wall Street" pelikula, euskarazko audioa?
Egilea: egoitz_21 Noiz: 2023ko Otsailaren 27a, 00:20:38
Kaixo,

El Lobo de Wall Street deskargatzeko linka erabili dut baina inglesez dago. Soilik azpitituluak ditu euskaraz. Posible al da euskerazko audioa jartzea?

Zuen erantzunaren zain

Eskerrik asko
Izenburua: Er: "El lobo de Wall Street" pelikula, euskarazko audioa?
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Otsailaren 27a, 05:47:20
Kaixo.

Bikoiztuta dago ala?
Izenburua: Er: "El lobo de Wall Street" pelikula, euskarazko audioa?
Egilea: egoitz_21 Noiz: 2023ko Otsailaren 27a, 21:20:28
Kaixo,

Berria naiz hemen eta uste nuen plataforma honetan aurkitzen diren pelikula guztiak euskaraz ikusteko aukera genuela.

Horrela ez bada, barkatu eragozpenak

Eskerrik asko
Izenburua: Er: "El lobo de Wall Street" pelikula, euskarazko audioa?
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Otsailaren 28a, 09:10:18
Kaixo egoitz_21,

Lasai, normala da nahastea. Euskal-Encodingsen bi edukiak topatu daitezke, bai euskarara bikoiztutako materiala, baita jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin ere. Aipatzen duzun filma ez zen inoiz bikoiztu, baina azpitituluak badaude, beraz jatorrizko bertsioan daukagu euskarazko azpitituluekin.

Bikoiztuta ze material daukagun jakiteko, gomendatzen dizut aurkibidera (http://www.euskal-encodings.eus/aurkibidea/filmak) joatea, eta bertan 'Aukera gehiago' sakatzen baduzu, bikoiztutako filmak bakarrik iragazteko aukera daukazu.

Edozein zalantza baldin baduzu, galdetu lasai.

Eta ongi etorri!  :garagardoa:
Izenburua: Er: "El lobo de Wall Street" pelikula, euskarazko audioa?
Egilea: egoitz_21 Noiz: 2023ko Martxoaren 01a, 21:02:15
Kaixo,

Eskerrik asko argibideagatik.

Eskertzen da zuen lana