Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Naiara Aizpurua Noiz: 2023ko Martxoaren 22a, 13:55:16

Izenburua: Filma euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
Egilea: Naiara Aizpurua Noiz: 2023ko Martxoaren 22a, 13:55:16
Eguerdi on:
Erabiltzaile berria naiz eta jakin nahiko nuke ea badagoen filma bera euskaraz, baina azpitituluak gaztelaniaz duen filmerik.
Mila esker
Izenburua: Er: Filma euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Martxoaren 23a, 07:28:19
Kaixo Naiara!
Ezer baino lehen, ongi etorri! Ba hemen ez duzu horrelakorik topatuko.. normalean euskarara bikoiztutako materiala izaten dugu, eta azpititulatuen kasuan, jatorrizko bertsioan izaten ditugu euskarazko azpitituluekin, euskarazkoekin bakarrik.
Zuk diozuna agian sarean bertze nonbait topatu ahal izango duzu, handia, Errementari, Oreina, Loreak.. ezagunak izan diren filmak agian topatuko dituzu nonbait jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpitituluekin..
Filmin edo Netflix bezalako plataformek ere badituzte euskarazko film batzuk, hoietan ere aukera izango zenuke..
Zorte on eta edozein zalantza galdetu lasai.
Ongi izan!