Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak [Azpititulatuta] => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2023ko Apirilaren 03a, 15:56:53

Izenburua: Ipurtargien hilobia (1988) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Apirilaren 03a, 15:56:53
IPURTARGIEN HILOBIA

(https://i.imgur.com/xMCCj94.png)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Flag_of_Japan.svg/20px-Flag_of_Japan.svg.png)
Generoa: Drama, belikoa
Urtea: 1988
Zuzendaria: Isao Takahata
Gidoia: Isao Takahata eta Akiyuki Nosaka
Musika: Michio Mamiya
Sinopsia: 1945. urtea da. Seita eta Setsuko itsas-armada japoniarreko ofizial baten seme-alabak dira eta Kobe hirian bizi dira amarekin. Baina bonbardaketa batean ama eta etxea galtzen dituzte eta bizitza goitik behera aldatzen zaie.
Nota Filmaffinityn: 8.0



Audioa: Japoniera
Azpitituluak: Euskara (bideoan itsatsita)
Iraupena: 88 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 4.81 GB
Erresoluzioa: 1920x1080
Esteka (https://mega.nz/file/pKpRXYjI#KKCLTqz4tiO9HgrXio1SZTKTM6E4cqpiZwe8qIQMUZ0)
Izenburua: Er: Ipurtargien hilobia (1988) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Apirilaren 03a, 16:01:55
Beno, ba hemen duzue. Atzo eguerdian ikusi nuen pelikula lehen aldiz eta begira :burujan: Euskaraz (bikoiztuta) egon beharko litzatekeen pelikula horietako bat.

Argitaratzera nindoala "urrengo" bat ikusi dut eta berriro kodifikatu behar izan dut ohore kontu batengatik. Azkenean azkar idazten duzunean pelota joaten zaizu eta zerbait gaizki idazten buka dezakezu, askotan "horrek" idatzi beharrean "horren" bat idazten dut nahi gabe, eta holako kagada piloa egiten trebea naiz, eta batzutan ortografia akatsak ere sartzen zaizkit, nahiz eta ondo nola idazten den jakin. Oso zaila da norbere buruari zuzenketak egitea, errepasatzen duzunean ez baituzu dakarrena irakurtzen; zuk uste duzuna ari zara irakurtzen. Gauzak horrela, eskertuko nizueke zuzenketak egitea, prest nago 2. bertsio bat egiteko.

Ez baduzue ezagutzen: Ez zait iruditzen ume txikientzako filma denik. Egia da azpititulatuta egotea filtro ona dela zentzu horretan, baina kontuz.
Izenburua: Er: Ipurtargien hilobia (1988) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Apirilaren 04a, 08:13:07
Ipurtargien Hilobia euskaratu duzu???  :olatua:  :olatua:  :olatua:  :olatua:

Aspalditik nuen buruan film puska hau euskaratzea.. eskerrik asko!!!!

Zure baimenarekin, euskarazko poster bat gehitu diot, uste dut film honek merezi duela. Eta bai, euskaraz bikoiztua beharko luke aspaldi maisulan honek..

Ea noiz ikus dezakedan eta komentatzen dizut azpitituluena.

Eskerrik asko, artista!!!  :garagardoa:
Izenburua: Er: Ipurtargien hilobia (1988) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Apirilaren 04a, 09:40:17
Hara, nondik atera duzu posterra? Zuk egin duzu?
Izenburua: Er: Ipurtargien hilobia (1988) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Apirilaren 06a, 16:22:29
Bai, nik egin diot. Barkatu, kanpoan nabil furgoarekin eta ezin erantzun..
Izenburua: Er: Ipurtargien hilobia (1988) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: izarrenerrautsa Noiz: 2023ko Apirilaren 09a, 10:40:41
Milesker ainitz !! :pozarren:
Uste dut gehien maite dudan filma dela ^^