Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: AinhoaAgirre Noiz: 2023ko Apirilaren 03a, 22:25:23

Izenburua: AUDIO_TS. VIDEO_TS
Egilea: AinhoaAgirre Noiz: 2023ko Apirilaren 03a, 22:25:23
Kaixo;

Ipar haizearen erronka filma deskargatu dut eta jeitsitalp artxiboak deskonprimitu ondores AUDIO_TS eta VIDEO_TS karpetak azaldu zaizkit. Barruan hainbat artxibo dauda, baina ez dakit nola egin filma ikusi ahal izateko.

Mila esker!
Izenburua: Er: AUDIO_TS. VIDEO_TS
Egilea: xabeer Noiz: 2023ko Apirilaren 03a, 22:56:06
Kaixo,

Hori DVD baten edukia da. MakeMKV edo HandBrake aplikazioak erabiliz mkv edo mp4 formatura hurrenez hurren pasa dezakezu filma. Beste aukera bat filma DVD batean grabatzea da. Zure beharren arabera.

MakeMKV-k DVDaren edukia MKV formatura pasatzen du (konprimitu gabe)
HandBrake-ak mp4ra formatura pasatzen du konprimitzen (H.264 edo h.265 codec-ak erabiliz).

MakeMkv: https://www.makemkv.com/ (https://www.makemkv.com/)
HandBrake: https://handbrake.fr/ (https://handbrake.fr/)

Ondo izan.