Mezu berrienak

#21
Proiektuen txokoa / Er: P2P loturak Euskal Encodin...
Last post by Aju - 2023ko Martxoaren 13a, 08:05:13
Fua, azalpen gehixeago beharko nuke ulertzeko zein den ideia :burujan:

Ongi etorri.
#22
Proiektuen txokoa / P2P loturak Euskal Encodings-e...
Last post by watari - 2023ko Martxoaren 13a, 00:54:12
Egunon Euskal Encodings,

Lagun batzuek pentsatu dugu Euskal Encodings-en bideoak euskaldun guztiok erraz jaitsi ahal izateko Torrent edo IPFS bitartez elkarbanatzea. Zerbitzariak ditugu etxean. Gure ideia megauploadetik dena jaitsi eta zerbitzarietan jartzea da. Horretaz gain sistema/metodologia bat ezartzea non zerbitzariek bideo berriak automatikoki jaitsi eta ospedatzen dituzten  :pcan: .

Emen IPFS bidez adibidea:

IPFS lotura adibidea

<center>
          <video controls height="100%">
            <source src="https://ipfs.io/ipfs/QmdtJR4jSCSkQ4P6q3gx3PmbJJZgT6vXRuVTnJs5LpNHmx?filename=eu--Lukas_Ahatea--Ahate_Bizien_Gauan--EuskalEncodings.webm">
          </video>
        </center>
#23
Aupa Boro! Eskerrik asko ta ongi etorri forora!  :garagardoa: 

Telesail ederra da bai, gidoia hagitz ona ta ederki kontatzen du istorio guzia. Anna Torv.. hobe deus ez kontatzea.. jeje.. Fringe aipatu duzula, hemen badugu! Euskaraz bikoiztu den telesail dexente bakarrenetakoa izango da..

Bueno, ia hurrengo atalak ere gustatzen zaizkizun. Bihar denboraldiko azkena estreinatuko d,a saiatuko naiz arratsalderako igotzen  :zaldian:
#24
Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Martxoaren 12a, 18:28:57Kaixo, abisu bat emon nahiko neuke. Aurkibidetik Morbiusera sartu ezkero, hona bialtzen nau. Begiratu ahalko bazendue, asko eskertuko neuskizue. Egun ona izan.  :platanoa:  :platanoa:

Iepe! Egia, akatsa zeukan bai. Lixto, konpondua. Eskerrik asko abisatzeagatik  :garagardoa:
#25
Kaixo, abisu bat emon nahiko neuke. Aurkibidetik Morbiusera sartu ezkero, hona bialtzen nau. Begiratu ahalko bazendue, asko eskertuko neuskizue. Egun ona izan.  :platanoa:  :platanoa:
#26
Animazio telesailak / Er: Chainsaw man - 01/12 [MEGA...
Last post by Josuvike - 2023ko Martxoaren 12a, 18:22:28
Badagoz jada lehen 3 atalak. Hastea kostau jaku baina uste dogu erritmoa arindu ahal izango dogula. Momentuz, disfrutatu dagozan ataletaz :pozarren:
#27
Aupa! Horaintxe akautu dut lehendabiziko atala ta itxura ona du. Ideia bezala ezta berria, pandemia, mundu post-apokaliptikoa... Hala ere ongi eramana dago ta ikusiko dugu trama nola garatzen den. Plus bat, Anna Torv hor egotea, sorpresa eraman dut. Fringe telesailan ezagutu nun, zienzia-fikzioa maite baduzue, galdu ezin duzuen telesaila.
Aipatzekoa hitzultzeko hartzen duzuen lana,  egitan, eskerrik asko!!
#28
Irudi errealeko filmak [Azpititulatuta] / Er: Neska isila (2022) - [Mega...
Last post by Aju - 2023ko Martxoaren 12a, 17:05:55
Beno, ba euskaldun jatorren batek Wikipedian sarrera nahiko dokumentatua egin dio pelikulari eta hori aprobetxatuta (eskerrik asko sinopsia idazteagatik, alferkeria ematen baitit), neronek ireki dut haria. Arrakala, hari honetako esteka ez da pasa nizuna, hark AC3 audioa baitzuen...
#29
Irudi errealeko filmak [Azpititulatuta] / Neska isila (2022) - [Mega|Onl...
Last post by Aju - 2023ko Martxoaren 12a, 17:02:43
NESKA ISILA





Filmaren Ezaugarriak:

Izenburu originala: An Cailín Ciúin
Herrialdea: Irlandako errepublika
Generoa: Film dramatikoa
Urtea: 2022
Zuzendaria: Colm Bairéad
Gidoia: Colm Bairéad
Argazkia: Kate McCullough
Musika: Stephen Rennicks
Aktoreak: Catherine Clinch, Carrie Crowley, Andrew Bennett, Michael Patric, Kate Nic Chonaonaigh, Carolyn Bracken, Joan Sheehy
Ekoizpena: Cleona Ní Chrualaoí
Sinopsia: Etxe disfuntzional batean haurdun dago ama: badituzte alabak lehendik, eta hauetariko bat ondo portatzekoa ez delakoan (aitaren arabera), senide batzuen etxean utziko dute zehaztu gabeko denbora baterako. Eibhlin eta Sean senar-emazteen etxaldera joango da Cait neskato isila beraz, eta isiltasunen azpian dauden sekretu eta maitasun-seinaleak deskubrituko ditu.
Nota Filmaffinityn: 7,4



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Gaelikoa (euskarazko azpitituluekin)
Iraupena: 95 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 4,37 GB
Erresoluzioa: 4:3 1080p
Azpidatziak: www.azpitituluak.eus
Itzultzailea: Luistxo
Muntaia: Aju
Oharra: Nahiz eta 2022ko filma izan, zuzendariak berak aukeratu zuen 4:3 formatua; ez da 16:9 formatuko bideorik ez dugula lortu.
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*

#30
UNCHARTED (2022)





Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Abentura / Akzioa
Urtea: 2022
Zuzendaria: Ruben Fleischer
Gidoia: Rafe Judkins, Art Marcum, Matt Holloway. Historia: Rafe Judkins, Jonathan Rosenberg, Mark D. Walker. Bideojokoa: Naughty Dog. Pertsonaiak: Amy Hennig, Neil Druckmann, Josh Scherr
Argazkia: Chung Chung-hoon
Musika: Ramin Djawadi
Aktoreak: Tom Holland, Mark Wahlberg, Sophia Ali, Antonio Banderas, Tati Gabrielle, Steven Waddington, Patricia Meeden, Sarah Petrick, Pilou Asbæk, Pingi Moli, Tiernan Jones, Alana Boden, Rudy Pankow, Georgia Goodman, Joseph Balderrama, Manuel de Blas.
Ekoizpena: PlayStation Productions, Naughty Dog, Columbia Pictures, Arad Productions, Sony Computer Entertainment (SCE), Atlas Entertainment. Banatzailea: Sony Pictures Entertainment
Sinopsia: 'Uncharted' bideojoko ezagunean oinarritua, filmak Nathan Drake gazte azkar eta karismatikoa aurkeztuko digu, eta haren laguna Victor Sullivan "Sully". Mundu osoan barrena "inoiz aurkitu den altxorrik handiena" bilatuko dute, eta, aldi berean, Nathanen anaia desagertua topatzen saiatuko dira.
Nota Filmaffinityn: 5,6



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Ingelesa (euskarazko azpitituluekin)
Iraupena: 115 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 2,60 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*