Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)

Sortzailea Aju, 2008ko Abuztuaren 22a, 01:16:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Hemen daukazue ETBk duela urte mordoa eman zuen animearen manga. Datuak teknikoak orrian dauzkazue.

Gustatzea espero dut.

Lehen parrafo honetan nire iritzi pertsonala emango dizuet eta kasu egitea eskertuko nizueke. Onartu beharra daukat hasiera nahiko ahula daukala. Lehen liburuki biak nahiko ahulak egiten zaizkit, eta hirugarrena zertxobait hobetzen bada ere, guztiz konbentzitu gabe nauka. 4 eta 5. liburukietan hasten da interesgarri jartzen, eta 6.a irakurri ondoren zin dagizuet monoarekin geratuko zaretela. Hasieratik gustatzen zaionari izugarri gustatuko zaio, baina lehen liburukiei buruzko iritzia nirearen berdina daukan jendeari aukera emateko gomendioa egiten diot, ez zara damutuko. Gero liburukitik liburukira punturik interesgarrienean geratzen denean ikusiko duzue XD Estrategikoki banatu dituzte kapituluak.


"Dragon Quest - Dairen abenturak" manga Dragon quest bideojoko sagako giroa oinarritzat hartutako manga da. Ez dakizuonontzat, nahiz eta Dragon Quest hemen famatua izan ez (oraintxe hasi dira iristen sagako azken jokoak), Japonian "Final Fantasy" joko saga baino salduagoa eta famatuagoa da; Japoniako joko sagarik famatuena da zalantzarik gabe. Azalpen gehiago joango zarete jasotzen liburuki bakoitzaren komentarioen bitartez.

Manga honek bi edizio izan ditu, Tanboukona eta Bunkoa. Lehenengoa edizio normala da, betidanik ezagutzen ditugun 200 orriko liburuxka. Edizio honek 37 liburuki izan zituen. 2003an manga hau 100 milioi ale saltzera iritsi zen, oso manga gutxik lortu duten kopurua, eta horregatik reedizio bat atera zioten. Nik dakarkizuedan edizioa Bunkoa da. Edizio zaharrak 9-10 kapitulu zekartzan liburukiko, eta berriak 15-16, beraz, 22 liburukitan gelditzen da berria. Bigarren edizio honen akatsa orrialde extrak ezabatzea izan da, istorioaren orriak bakarrik utziz. Horregatik, edizio zaharraren bertsio bat ere jaitsi dut eta falta diren orrialdeak gehitu dizkiot, ahalik eta osoena gera dadin. Txorrada bat ematen du, baina egileen kontakizunak interesgarriak izaten dira, eta erasoen gida ere garrantzitsua da, jokoaren saga ezagutzen ez dutenek zein motatako erasoak darabiltzaten uler dezaten (eraso mota berdinekoek erro bera daukate).

Izen originalak mantentzea erabaki dut animekoak erabili beharrean, hau da, "Fly" deitu beharrean "Dai" da, eta besteren batzuk ere aldatuta aurkituko dituzue. Aldaketa horren arrazoia ingelesezko "die"rekin (heriotza) zeukan antzagatik izan zen.

Eskerrik asko Belebeltzi, berari eskerrak Photoshopean zerbait maneiatzen bainaiz, manga egiteko beste bai behintzat, 0717ri (enaz ohituko nickera) azaleko testua itzultzera prestatzeagatik, eta baita ere aokromes eta batez ere bere lagunari azaleko testua itzultzeagatik.

Akatsak aurkitzen badituzue, ze ziur aurkituko dituzuela, idatzi berton mesedez. Esan behar dut mangaren testua oso-oso sinplea eta errepikakorra dela, ez daukat Death Notek bezalako trama XD Beraz, itzulpena sinpleegia iruditzen bazaizue, sentitzen dut XD

Beno, kasu egingo al didazue gomendioan XD

ZUZENEKO DESKARGA

Dairen abenturak - 01v3 liburukia
Dairen abenturak - 02v2 liburukia
Dairen abenturak - 03v2 liburukia
Dairen abenturak - 04v2 liburukia
Dairen abenturak - 05 liburukia
Dairen abenturak - 06 liburukia
Dairen abenturak - 07 liburukia
Dairen abenturak - 08 liburukia

Taichisan

jeeeeeeeeeeeeeeeeeeisten!! eskerrik asko bitxi hau euskaratzeagatik!!^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Liburukiaren azalaren eskuinaldea soso geratzen da dena zurizko. Pentsatzen egon nintzen daramatzagun mangen zerrenda jartzeko edo, baina batzuk geldirik daude eta ez dakigu zer gertatuko den eurekin, eta beraz, ez dakit ze erabaki hartu. Norbaiti bururatzen zaio zerbait?

Aju

Biba neu! 2 astetan mila aldiz begiratu ditut orriak, eta igotzen dudanean aurkitzen dut akats bat. 73. orrian gauza bat itzultzea pasatu zait.

Aju

Beno, badirudi azkenean badabilela megauploadeko linka, goian jarri dizuet. Badabil pandoa?? Hemen jarri baino lehen osorik igota neukan.

MikelEiza

Bai, pandoa ondo dabil. nik bertatik jaitsi berri dut.

Eskerrik asko.

darko

Egia esan ez dut ezagutzen, baina jaitsiko dut noski eta irakurritakoan emango dut iritzia. Eskerrik asko.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

jonnydbz

#7
Ooooooooooo!! Azkenean manga hau irakurri beharko dut xD Eskerrik asko Aju, orain bertan jaitsiko dut.

PD: Webaren inguruan, ez dago kategoriako "General" hori aldatzerik?? Lehen sarrerak badauka "Orokorra" kategoria, baina ala ere "Manga" kategoria sor daiteke ez??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

satantxiki

LAN ONA BENETAN!!!
Erderaz (planeta de agostinik) ataratako kolekzioa ia osorik daukat, baina benta ezkaxak zirela medio aguro ezabatu zuten manga ta ingelesez irakurri behar izan nauen bukaera. Oin Euskaraz gozatzeko aukera aprobetxatukot.

P.D: Web berrixa de P.M dau, kabezeruak INPRESIONANTIAK! (diseinatzaile profesional baten iritzi pertsonala)
ea egunen baten zerbait aportatzeko gai naizen.

agur bat

kanda

Kaixo danori!
Buah, aspaldi ez nintzela hemen sartzen... eta sentitzen dut guk hasitako mangak ez mugitzea...
ez dago aitzakiarik...
beno, hemen sartzea bururatu zait ba aspaldiko partez eta web orria jada badagoela ikusten dut, eta ederra benetan ^^
orain dragon quest jaisten jarri dut, galdera bat daukat buruan ordea, Dairen abenturak da ala Flyren abenturak?? Nik buruan daukat Fly dela eta ez Dai...
Bueno ba hori, ahal dudanean berriro mangen edizioari ekingo diot, sentitzen dut xD

Aju

Epa kanda. Seriean Fly deitu zioten, baina izatez Dai deitzen da. Ingelesezko "die" hitzaren antza zeukala eta, aldatu egin zuten. NIk originalak errespetatzea erabaki dut.

jonnydbz

Wikipedian hori jartzen du

Aipatu
Dragon Quest: Dai no Daibouken
...
El protagonista, Dai, fue renombrado en Occidente como Fly. Incomprensiblemente, se hizo esto para evitar el parecido de la pronunciaci?n "Dai" con la palabra inglesa "die"
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

kanda

Uo, hori bai ez nekiela ^^
Beno ba!! Dairen abentura gehiago jasotzeko prest ba!
Milesker informazioagatik, ez zarete makalak xD

kanda

Oraintxe bertan irakurri dut misiontokyo.com-en, dragon quest berreditatuko dutela eta bartzelonako manga saloian aterako den manga berritako bat izango dela. Planeta de Agostinik aterako du 37 tomoko bilduma originala, 15 egunetik behin.

Aju

Kaka, 22koa espero nuen.. Baina beno, honek orri extrak ere izango ditu "teorian" (hauekin nork daki), eta 15 egunetik behin ateratzeak lehenago amaitzea ekarriko du. Ondo ondo...