Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)

Sortzailea Aju, 2008ko Abuztuaren 22a, 01:16:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Eskerrik asko Aju, jeisten jarri dut orain!! :vueltasss
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju


Aju

Jonny, mesede bat eskatu behar dizut, mesede handi xamarra egia esan. Hanka sartu dut "!?" ikurrekin. Hainbeste denbora neraman manga itzuli gabe, ahaztu egin zaidala eta "?!" jarri ditudala.

Ez dakit irakurtzen hasi zaren, erditik bazoaz ala bukatu duzun. Bukatu ez baduzu, eskertuko nizuke zoazen puntutik aurrera orrialdeak apuntatuko bazenitu. Uste nuen ia-ia orri guztietan egongo zirela, baina ez da horrela, eta nahiko astuna egiten zait banan-banan bila hastea, hobe denbora hori hurrengoarekin inbertitu.

jonnydbz

Ez naiz hasi. Lasai ikusten ditudan guztiak apuntatuko dizkizut-eta!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Oso ondo dako manga hau, gero eta gehiago gustatzen zait. Hauek dira aurkitu ditudan gauzak:

!?:
007, 023 (x2), 025 (x2), 028 (x2), 032, 046 (x2), 048 (x2), 051, 052, 059, 062, 067 (x3), 069 (x2), 072, 076, 092, 094, 095, 097, 099, 102, 110, 116 (x2), 117, 119, 122, 130, 132, 133, 134, 142 (x2), 143 (x2), 149, 154, 156, 161, 167 (x2), 172, 174, 175, 176 (x2), 192, 220 (x3), 229, 230, 234, 235 (x2), 238, 244 (x2), 248, 249, 250, 251, 252, 254-255, 256, 257, 258, 271, 276 (x2), 

028: ezazu hori egin => ez ezazu hori egin edo ez egin hori
032: orrialdea biratuta dago 90?
041a: arkaitz leherkorrak => harkaitz
090: Baina nola identifikatuko dugu harri hori hainbesteren tartean? => artean
092: utzidazue => utz iezadazue
094: gerlaririk onenak ere ez daukat => dauka??
099a: Borrokan ikusi baninduzue ezberdina izango zen => ezberdina izango litzateke (ez da horrela?)
      enekien jarraitzaileak neuzkanik => ez nekien
      botu => boto (askotan)
112: ni aztia naiz eta ez baita nire betebeharra => eta ez da
     zer egingo duzu zure aurkariak azpada badarabil? => ezpata? ala teknika baten izena da?
114: te-knika => tek-nika (lerro saltoan)
117: ezidazu esan kakanarru horren erasoak nukleoan eragina izan duela?! => ez esan kakanarru horren erasoak nukleoan eragina izan duenik!?
119: mys-tvearn => myst-vearn (lerro saltoan)
130: pare ukiturekin => pare bat ukiturekin
     ahalik lasterren => ahalik eta lasterren
132: honek ez du honela bukatu... => honek ezin du
135: norbait niganantza dator... => nigana
139a: matorif => matrif
145: ez dut ulertzen. nor izango da hiltzen den bakoitzean berpiztu egingo dena, vearn edo hadler? hadler hiltzen den bakoitzean vearn piztu egingo dela ematen du. eta "une hori iristen denean" nor berpiztuko da? "zara" jartzean hadler dela ematen du, baina ez diot zentzu handirik hartzen.
153: mesedez, mystvearn, lagunidazu! => lagundu
173: buruz-buru => buruz buru (gidoi gabe da)
177: nire ahalrekin... => ahalarekin
179: begiraidazu => begira nazazu
180a: sendatzen tekniketan espezializatua => sendatze
185: gur etsaia gu baino indartsuagoa izan da => gure
     e-emaidazu => e-eman iezadazu
191: mausiak egina da... => maisuak
212: hauxe da nire sententzia => epaia (informatikan sententzia da, baina zuzenbidean epaia)
216: ahaztu printzesa deitzen hori => ez da deitze izango? hau ez nago ziur
234: irakatsidazu => irakats iezadazu
237: aurrez-aurre => aurrez aurre (marra gabe)
241a: suzko zatiaren bakarrik eratua delako => suzko zatiarekin bakarrik eratua dagoelako
244: beraz zu zara => beraz, zu zara (koma)
245: beraz ezagutu egiten dira => beraz, ezagutu... (koma)
246: eta ganera lomos eta... => gainera
     eta beste huts egite batekin... => hutsegite
248: beraz baran => beraz,
264: zaitzaken => zaitzaket
265: ez ez, ezta hori... => ez, ez, ez da hori...
270: bat izan zen.s => azken 's' hori sobran
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Mila esker, ederra lana hartu duzunazuzentzen :happy:

Gero eta gehiago gustatzen bazaizu... esango dizut hurrengo 2-3 liburukiak mangako gauzarik onena direla askogatik. 5. liburuki hau irakurrita imaginatuko zara zer datorren. Espero dut animearekin ezertaz ez gogoratzea, zuretzat hobe izango da-eta. Bide batez esaten dizuet hurrengo liburukian animea pasatu egiten dugula.

jonnydbz

Ba egia esan animearena ez naiz ezertaz gogoratzen, jajaja. Alde hortatik oso ondo nabil xD. Eta zuzentzearena ez arduratu, lan gogorragoa da niretzat manga editatzearena, nik liburuki bat bakarrik egitea lortu nuen, eta motzagoa zen xD.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Ronbin

Pasaden ostegunean 5 liburukiak jaitsi nituen eta... engantxatuta nago!!!! Oraintxe amaitu dut bostgarrena irakurtzen. Zorionak release honengatik Aju.

Aju

Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 12:43:54
Pasaden ostegunean 5 liburukiak jaitsi nituen eta... engantxatuta nago!!!! Oraintxe amaitu dut bostgarrena irakurtzen. Zorionak release honengatik Aju.
Ba gero 6.a bukatzen dut, eta orain artekoa gustatu bazaizu, hau askoz gehiago :biggrin: Desiatzen nengoen liburuki honetara iristeko. Extra bezala etortzen diren 5 orri astun bakarrik falta zaizkit.

Liburuki honen 247. orrialdean animea pasatzen dugula abisatzen dizuet. Seriea moztu zutenez, ikusiko duzuen moduan ezin zuten moztu mangan gertatzen zena adaptatuz, eta horregatik 248. orrialdean gauza ezberdin bat pasatzen da. Nik badiotsuet nire ustez mangako sagarik onena irakurriko duzuela 6. eta 7. liburukietan, seriera engantxatu ninduen saga, eta animean ere bikain adaptatuta dago (egia esan, erdia bakarrik dago). Hobe ezer ez baduzue gogoratzen animetik, azalpen interesgarri asko daude-eta.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Ronbin

Ni bai gogoratzen naizela. Irakurtzen hasi aurretik ez, baina gauzak gertatzen zirenean animearen eszenak etortzen zitzaizkidan burura. Eta Baranen aurkako borroka nahiko ondo gogoratzen dut. Gogoan daukat ere animeko azken atalean gertatzen zena. Kriston amorrua hartu nuen hurrengo egunean etbk lehen atala berriz emititu zuenean  :brickwall

Edit: Seigarrena jaisten...

jonnydbz

Eskerrik asko Aju, neuk ere jaisten jarri dut :vueltasss
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Beno, lehen presaka editatu dut lehen mezua eta ez dut abisatzeko mezurik idatzi.

Adi ibili izenekin mesedez, ze errakuntzaren bat edo beste egongo dira: lehen zatia duela hilabete pasatxo egin nuen, eta orain berriro kolpe dudanean ahaztuta neukan izenak nola adostu nituen. Kriston putada da behin bakarrik exekutatu diren teknika arraroen izenak berriro bilatzen hastea ;tximuzoro

Orain GTri ekingo diot, eta gero One Piece... Horrek esan nahi du denbora batez geldirik izango dudala proiektua.


Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 22:17:22
Ni bai gogoratzen naizela. Irakurtzen hasi aurretik ez, baina gauzak gertatzen zirenean animearen eszenak etortzen zitzaizkidan burura. Eta Baranen aurkako borroka nahiko ondo gogoratzen dut. Gogoan daukat ere animeko azken atalean gertatzen zena. Kriston amorrua hartu nuen hurrengo egunean etbk lehen atala berriz emititu zuenean  :brickwall

Edit: Seigarrena jaisten...
Galdera bat: zer gogoratzen duzu azken ataletik? 3 pase izan zituen, hirurak ikusi nituen, eta hiruretan gelditu nintzen azken aurreko atalean, eta beti izan dut zalantza ETBk eman zuen ala ez. Agian zorte txarra izan nuen eta galdu egingo nuen atal hori, baina 3 bider gehitxo da...

Ronbin

Ba gutxi gora behera:

Baran-ek Fly-ri "kontrol mental" antzeko bat botatzen zion eta lurrean zeukan sufritzen. Fly-ren lagunak gelditzen saiatzen dira baina alferrik. Orduan Fly zutitu egiten da, lagunak ezin dituelako sufritzen ikusi eta Ibanen kolpea botatzen dio Baran-i. Ondoren Fly lurrera erortzen da konorterik gabe eta lagunak beregana doaz korrika. Kamara aldatzen da eta Baran bizirik dagoela ikusten da, goitik Fly eta bere lagunen eszena ikusten. "Hurrengoan ez dizut ihes egiten utziko" edo horrelako zerbait pentsatzen du eta alde egiten du.

Aju

Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 21:11:23
Ba gutxi gora behera:

Baran-ek Fly-ri "kontrol mental" antzeko bat botatzen zion eta lurrean zeukan sufritzen. Fly-ren lagunak gelditzen saiatzen dira baina alferrik. Orduan Fly zutitu egiten da, lagunak ezin dituelako sufritzen ikusi eta Ibanen kolpea botatzen dio Baran-i. Ondoren Fly lurrera erortzen da konorterik gabe eta lagunak beregana doaz korrika. Kamara aldatzen da eta Baran bizirik dagoela ikusten da, goitik Fly eta bere lagunen eszena ikusten. "Hurrengoan ez dizut ihes egiten utziko" edo horrelako zerbait pentsatzen du eta alde egiten du.
Bai, horixe da pasatzen dena. Ziur-ziur zaude orduan eman zutela, ez? Ez da izango erderaz ikusi duzula gerora edo?. En fin, ba ze zorte txarra izan nuen 3 paseetan azken atala ez ikustean... Joder, eman dezatela berriz!!!!!!