Zergatik ezin dut ripeatu?

Sortzailea ar_abatarra, 2011ko Abuztuaren 25a, 12:27:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

ar_abatarra

Aspaldi berriarekin zetozen DVD batzuk dauzkat etxean (ipar haizearen erronka, baloia, ...) baina ordenagailuan sartzean ez dizkit ripeatzen uzten. Normalean erabiltzen dudan ripeatzeko programak (dvdfab) ez dizkit irakurri ere egiten. :ezez:
Ez dakit ze babes mota izango duten baina ez dut ripeatzea lortu.
Norbaitek gomendiorenbat edo erabiltzeko progamarenbat ba al daki?
Eskertuko nuke ripeoak igotzeko baitira.

Taichisan

Ba ez dakit programa hori erabiltzen baino dvdtik informazioa ateratzeko nik DVD DECRYPTER erabiltzen dut, eta atera ondoren VIRTUA DUB MOD.ekin ripeatu. Niretzako modurik errazena da.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

ar_abatarra

eskerrik asko taichisan frogatuko dut eta esango dizut

PD: Adarra jotzearren, baina..... zu bai zu piraten erregea taichisan kar kar kar.....

jonnydbz

Aipamenaren egilea: ar_abatarra  Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 13:03:26
PD: Adarra jotzearren, baina..... zu bai zu piraten erregea taichisan kar kar kar.....
JAJAJAJA, oso ona, jajaja
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Divxekin egitekotan taichisanek esan duena da forma errazena.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 12:49:36
Ba ez dakit programa hori erabiltzen baino dvdtik informazioa ateratzeko nik DVD DECRYPTER erabiltzen dut, eta atera ondoren VIRTUA DUB MOD.ekin ripeatu. Niretzako modurik errazena da.

DvDDecrypter oso atzeraturik dago gaur egun. Bere sortzaileak programa alde batera utzi zuen, Macrovisionek salaketa jarri nahi izan zionean. Gaur egun DVDFAB HD DECRYPTER doako programa da programarik onena DVDak disko gogorrera pasatzeko

ar_abatarra, DVD horiek ordenagailuak irakurtzen al dizkizu? Zeren eta agian ez da babesarekin zerikusia daukan zerbait, baizik eta zure diskak agian ondaturik daudela. :omgomg:

ar_abatarra

Beno beste saiakera bat egiten ari naiz portatilean (normalean ez dut erabiltzen) instalatuta neukan beste programa batekin (any dvd coverter professional) eta ematen du badabilela. Ea hala den, orain itxoitea tokatzen zait.  :fly:
Baronluigi: DVDak ikusten direla ziur nago, arazoa izatekotan nire ordenagailuak izango luke.

ar_abatarra

#7
Beno, kostata baina lortu dut azkenean.
Lehen aipatutako progamarekin egin dut eta emaitza ona dela dirudi, hala ere eskerrak guztioi.
Biharko ipar haizearen erronka prest izango dudalakoan nago, megauploadera ari naiz igotzen eta.

EDIT: Ikusi dudanez zumarraren web orrian topatu daitezke ipar haizearen pelikulak. zer egingo dut? igoko ditut?
hala ere berriarekin etorritako zein beste pelikula ditudan aipatuko dut, ezagunegiak ez diren arren baliteke baten batek filmen bat nahi izatea, eskatu eta igoko dut.
-ipar haizearen erronka
-annaanna
-martina eta sagutxoak
-baloia
-ipar haizearen itzulera
-rudy txerritxoa
-yolanda, arrosa beltzaren sekretua
-gezi urdina

mangaka euskalduna

nik ere baditut dvd hoiek, berriaren bidez lortu nituen

jonnydbz

Ipar haizearen filmak kalitate gehixeagorekin igotzen badituzu nik behintzat jeitsiko ditut, hala ere DVDek ez dute kalitate askorik ezta?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

ar_abatarra

Beno, kalitatea ez da "jai definition" jajaj baino beno, zu zeuk ikusi...

Ipar Haizearen Erronka
hala ere berriro diot zumarraren marrazki bizidunen orrialdean badaudela ipar haizearen filmak.

zumarra

Kaixo:

Nire web orrian dauden pelikulen kalitatea ez dakit nahikoa ona den... Nire umeak kalitate "normalarekin" gustora daude, pelikula polita eta euskeraz baldin bada.

Bestalde, norbaitek ba al daki eitb.com web orria (berritu berria) zergatik ez dute eguneratu ostegunetik?

Eskerrik asko,

Eskuminak,

Zumarra

Godelet

Kaixo Zumarra,
Ez dakit zertan ari diren ETB... Webgunean BETA agertzen da eta.
Dena den, ETB1ko programazioa ikusi nahi baduzu begiratu hemen: http://redaccion.larazon.es/tv
eta erabaki ETB1... jua jua jua... Hau bai mundu eroa!  :omgomg:
G o d e l e t

Burrunbada

Ez duk izango propagandarik egin ez dutelakol!!! Azken batean ETBren pulamentuaren beste erakustaldi bat baino ez duk. Haiek ere halaxe zabiltzak, egungo errealitateari heldu ezinik. Badirudi EITBren gaitza endemikoa dela, kalitatezko telebista euskalduna eskaintzea ez zaiela axolarik, zenbakiak justifikatzea beste helbururik ez dutela (nahiz eta erdaldunen aportazio paregabearekin puztuta egon -aupa kirolbista!-). Batek aspaldi esan zuen bezala: kontua duk euskarak ez duela saltzen. Eta honek, noski, balio dik bai oraingo bai lehengo gobernuentzat. Barka txapada, baina lasaitu beharra banuen-eta!

zumarra

Eskerrik asko erantzunengatik.

Aluzinantea da informazio gehiago egotea kanpoko web orri batean bertakoan baino.