Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Filesonic eta Fileserve euren heriotza sinatu dute. Ezin badira linkak partekatu nondik atera behar dute dirua? Laister kiebrara joango direlakoan nago.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Hala ere, zerbitzariak probatzen nabil eta Captcka (idazten dena idazten dela) daukatenak, printzipioz deskartatzen ari naiz. Zerbitzari perfektuaren bila nabil, badakizue, eta, hauek, nahiz eta jdownloader erabili, nahikoa koñazo eginten zaizkit artxibo bakoitzeko kodea sartu behar horrekin.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 23a, 15:14:53
Ba, egia esan eskertuko dizut zuk plantilla egiten baduzu... eta posible dudanean jarriko ditut link-ak.

http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=611.0

Iradokizunen barruan dago plantilla, txintxeta bategaz jarrita.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zumarra

zumarra

#154
Beno. 10 egun gauzak igotzen eta sendspace.com da gehien gustatzen zaidana. Oraindik ez dute ezer ezabatu (deskargak egon dira) eta espero dut 30 eguneko epea errespetatzea, ea, deskargak egonik, ez den ezer borratzen.

Deskargatzeko eskura jartzen duen programatxoa (Wizard: http://www.sendspace.com/download_tools.html) Ubuntu-tik behintzat, primeran dabil, nabegadorerik gabe, ftp bat balitz bezala. Igoerak pausatu, artxibo guztiak mugitu, izena aldatu, karpetak sortu, etab. Esandakoa: oso ona.

Pega bakarra, niretzat (30 egunekoa kenduta) 300 mb. arte bakarrik onartzen dituela artxiboak. Honek pelikulak jartzea mugatzen du; baina serieak igotzeko nahikoa niretzat. Zuretzat, Aju, behar bada eskaxa... Rapidshare erabili beharko, artxiboak moztu ezean.

Beste gauza bat: Medifire Texas-en baldin badago, Sendspace Illinoisen. Orduan ikusiko dugu aurrerago zer egonkortasuna duten, FBI dela eta...

Gero arte

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 30a, 12:00:32

Mediafirera nabil igotzen neu ere. Astuna egiten zait moztu beharra, baina iraupen gehiago badaukate horrela...

zumarra

#156
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 30a, 12:37:35Mediafirera nabil igotzen neu ere. Astuna egiten zait moztu beharra, baina iraupen gehiago badaukate horrela...

Barkatu. Ez dut ulertu esan nahi duzuna. Ni oraindik 200mb. baino txikiagoak mediafirera igotzen ari naiz baina sendspace, biak konparatuta, erosoagoa egiten zait. Zein da mediafire-ko borratzeko epea deskargak ezean?

Aju

Ba ez dakit zehazki baina baronluigik dexente esan zuelakoa daukat.

burrundaie

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 30a, 13:55:05
Ba ez dakit zehazki baina baronluigik dexente esan zuelakoa daukat.

Nik mediafirekin artxiboak zatitu eta link bakar batean biltzen ditut. Denborarekin link haietako batzuk deuseztatu egiten ziren, baina gordetako artxiboak ez. Hortaz, hau gertatzen denean, beste link batean jarri eta kitto. 5-10 segunduko kontua baino ez._

zumarra

Kaixo:

Bi aste dira Megaupload itxi zela eta, harritzekoa bada ere, mundua ez da bukatu...je, je.

Gogoa eta borondatea dagoenean, denari ematen zaio buelta.

Hau pasa didate, nahiz eta godeletek ere igo duen:

https://rapidshare.com/files/104115479/Amadeus_Euskara.avi

Nire aldetik, azkenean 20 lagun agertu ziren gauzak igotzeko prest baina, horietatik 12 desagertu dira, 5-ek zeozer igo dute eta beste 3 eta ni ari gara jota ke lehengora bueltatzekotan gauzak igotzen. Honez gero 1335 artxibo igo ditugu; 31 serie eta 81 pelikula. Nahikoa ondo...

Laister beste 100 pelikula inguru eta 20 serie  gehiago igota egongo dira. Beste guztia, uste dut niri bakarrik tokatuko zaidala eta orain arte bainopolikiago joango da... Baina 6 hilabeteko lana aurrikusten nuena, azkenean 2-3 hilabetetan geratuko dela espero dut.

Lehentasuna, hemen aipatu izan den bezala, gauzak igotzea da eta gero antolaketa edo txukunketa. Gauzak igotzen bukatzean honerako migrazioa hasiko naiz.

Hala ere oraindik ikusteko dago zerbitzari berrien emaitza (mediafire, sendspace eta rapidshare) .avi-koekiko.

Kontrako albisteak ari dira sortzen Megaupload-en inguruan:

http://www.dandoclics.com/2012/02/ya-puedes-recuperar-tus-archivos-de-megaupload/

http://onkiro.com/vidayfuturo/megaupload-estaria-en-linea-muy-pronto.php

Gero arte

Aju

Megaretrieval horrek ez digu arazoa asko konpontzen; inork jaitsita ez dauzkan fitxategiak lor daitezke, baina benetan interesatzen dena jaisten jarraitu ahal izatea da. Ea laster bueltatzen diren atzerrian kokatuta.

Godelet

Telebista publikoetan botatzen dituzten filmak grabatu eta gero sarean konpartitzea legez kontrakoa da?  Hau zentzugabeko mundua!!! :fly:
G o d e l e t

burrundaie

Euskarak orokorrean bizi duen egoeran, euskarazko materiala ahalik eta gehien zabaltzea ez dakit inorentzat delitua ote den; baina euskaldunontzat ezinbesteko premia dela badakit, eta hori nahikoa da aurrera jarraitzeko, ahal den bitartean behinipein. 

baronluigi

#163
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 30a, 13:45:39
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 30a, 12:37:35Mediafirera nabil igotzen neu ere. Astuna egiten zait moztu beharra, baina iraupen gehiago badaukate horrela...

Barkatu. Ez dut ulertu esan nahi duzuna. Ni oraindik 200mb. baino txikiagoak mediafirera igotzen ari naiz baina sendspace, biak konparatuta, erosoagoa egiten zait. Zein da mediafire-ko borratzeko epea deskargak ezean?

Copyright kontuengatik ezabatzen ez badute, eta bi hilean behin zure kontuan sartzen bazara, fitxeroak ez dituzte inoiz ezabatzen. Nik 2008an igotako fitxeroak dauzkat online oraindik, eta ez dute jaitsiera bakar bat ere izan.

Eta bai, telebistan botatakoa interneten zabaltzea gaizki ikusten du industriak, zeren eta horretarako lizentziak saltzen zituelako lehen, eta internet bidez gauzak edozein lekutara bidali daitezkenez, gero eta lizentzi gutxiago salduko ote diran beldur dira. Azkenean kontua ez da ez kultura ez beste ezer, diruagatik da guztia.

zumarra

Vicky Bikingoa seriea, 23. atala salto egin dute. Nahiera-ran ere ez dago. Nik erreferentzia hau daukat:

http://www.fernsehserien.de/index.php?serie=3128&seite=1

Pazientzia