Sukalde kontuak, beste mister Bean bat?

Sortzailea burrundaie, 2012ko Otsailaren 03a, 19:50:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Biharko, beste behin ere, Sukalde kontuak iragartzen zaigu ETB1en. Begiratzen egon naiz azken aldian zenbat aldiz eman duten film hau, eta hona zer aurkitu dudan:

2011ko uztailaren 26an ETB1en
2011ko urriaren 15ean ETB1en
2011ko abenduaren 15ean ETB1en
2012ko urtarrilaren 21ean ETB SATen
2012ko otsailaren 4ean ETB1en...

Ederra tema hartu dutena film horrekin! Ziur naiz, gainera ez dela azkena izango...


Taichisan

Benetan hau da lotsa galanta.... Sekulako filmeak orain dela 6 hilabetez edo gehiagoz bikoiztuta, bere garaian gainera bikoizleei sekulako presaz eta presioaz lasterren amaitzeko eta behitu.... Gran Torino eta Swdneey Tood besterik ez dute emititu, eta Sukalde kontuak (nahiz ta filme oso ona izan) haiek ekoiztu zutenez gero... aspaldi on erabiltzen nabilen terminoa "Prostitu" egiten ditu filmeok, ezer ez dakitenean zer bota, edo Just for laughs edo Euskal telebistak ekoiztutako filmeak, Aupa etxebesteri ere sekulako matxakada emon diete eta baita ere Euskal zinema bildumaren titulu gehienei ere. Guztiz lotsagarria! Audientzia faltagatik egingo dute hau (edo hori izango zen esango lekigukeen betiko aitzakia).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Nire ustez normala da bertako ekoizpenak askotan jartzea. Akaso ez dute espaƱolan francoren garaiko pelikulak mila aldiz ematen? Gauza da euskal ekoizpenak oso gutxi direla, eta agian gehiegitan ematen direla. Nik uste Pernando Amezketarra, Lazkao Txiki eta Txirritaren kasu berdina dela. Gainera filme hori oso ona da!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

#3
Etb-ko filmen eta telesailen kontuaz normala dela esatea gehitxo iruditzen zait. Audientzia, krisia eta beste mila arrazoi eman ditzakete, baina ETB-1en daramaten programazio politika nik ez nuke normala deituko. Ez da posible ETB-2an bospasei film ematea edozein egunean, eta ETB-1en bi astean behin bakarra eta aurretik lau edo bost aldiz botata. Azken finean zaharrak berri.

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

ETB1 berdin zaie, barneratuta daukate ez dutela audientziarik izango eta ahal den diru gutxienarekin mantentzen dute kanala, imaginatu zer aterako den hortik.

Taichisan

#6
Ajuren arrazoi galantak! pertsona jakintzu batek esan zuen bezala "PPSOEK ezin dute onartu kate autonomiko batek tb espainolak baino audientzi handiagoa izatea sekula, horregatik ondoratzen dihardute EITB, autonomikoa ez ezik kate lokalen pareko programazioa eskainiz, horrela diru publiko guzti hori direktiboentzat joango da eta katearentzat minimoak soilik"... Eta hori entzuterakoan arrazoi galanta zuela pentsatu neban.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

ETB2-n atzo, gaueko ordubata ta laurden aldera, mal ejemplo filma bota zuten. Eta ez dain hain zaharra, 2009 an atera zen zinemetan

Taichisan

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Otsailaren 04a, 14:31:28
ETB2-n atzo, gaueko ordubata ta laurden aldera, mal ejemplo filma bota zuten. Eta ez dain hain zaharra, 2009 an atera zen zinemetan
Bai, gogoratu CABALLERO OSCURO ere horrelan bota zutela, egun baten inolako norabiderik gabe eta inolango publizitateagaz pasadan urtean, ta atzo sekulako propaganda kampaina eskainiz "estreno" bezala salduz... Mal Ejemplogaz berdin egingo dute, bi hilabete pasako dira ta seguru seguru "La noche de..." edo ostiral batean esando dizutela "ESTRENO en TV". Ta gainera subnormalak garela pentsatzen segitzen dute...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!