M?R (m?rchen awakens romance) (004/161)

Sortzailea kanda, 2007ko Abenduaren 15a, 13:04:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

kanda

M?R (M?rchen Awakens Romance)










SINOPSIS
Gintak 14 urte ditu eta jada 102 aldiz egin du amets berdina. Sorgin, animalia hiztunak, etab. dituen fantasiazko mundu zoragarri batekin. Egun batean ordea, ikastolan dagoela, ate dimentsional bat irikitzen da eta mundu horretara bidaiatzeko aukera ematen dio...




FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala:
Produkzio Urtea:
Kapituluak: 161
Egoera: Bukaturik
Nazionalitatea: Japonia
Egilea: Nobuyuki Anzai




PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: kanda
Arduradunak: kanda
Publikazioa: ?


Hizkuntza: Euskera




LINKAK

1. LIBURUKIA (001-009)
001 kapitulua: Beste mundua DivShare Megaupload
002 kapitulua: Ongi etorri DivShare Megaupload
003 kapitulua: Babbo DivShare Megaupload
004 kapitulua: Lortu DivShare Megaupload

kanda


Taichisan

Eskerrik asko kanda!! honen zain nengoen!XD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

kanda

jajaja banekien idatziko zenuela!
galdera bat, titulua "get" da, ta nik "lortu" jarri dut... ez nekien zer jarri, lortu, lorketa...
zer diozu?

Taichisan

Esanahia horixe bera da, lasai horregatikXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Egotaku-san


Taichisan

Kandak aspaldi egin zituen lan hauek eta tamalez horrela utzi zituen guztiak, benetan pena da batez be MARekin...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Egotaku-san

Bai.., primerakoa da manga hau. Ikusi dut gehiengo komiki proiektuak bukatu gabe daudela. Agian publitzitate gehiago ematen weborri honi lortuko genukeen jendez betetako fansub serio bat eta manga asko euskarara itzuli ere!. Mcanimen lortzen dute publitzitatea fansub gehienak eta arrakasta lortzen dute askok.

Taichisan

Bai, pentsatu genuen aspaldi baino gauza da lan asko dela. Ajuk berak badaki gainera Dairen abenturak itzultzen bait dabil ahal duenean, eta laguntzarik gabe oso astuna da benetan, horregatik kompromesua egongo balitz gure artean proiekturen bat egiteko onuragarria litzake, bestela ez du merezi ezta sahiatzeak ere.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

ar_abatarra

Nik uste komiki itzulpen taldeak egin beharko liratekela, eta manga laburtxoenetaik hasi amaitu arte. Ze milaka komiki hasita izatea polita da, baina manga bat osoa amaituta izateak sekulako satisfakzioa emango luke. Baina ikusten dudanez, horrelakoen saiakerak egon dira lehenago ere ezta?

Taichisan

Egin egin dira bai, baino gente oso irregularrekin, esan nahi dut, azkenean ez dakit edo aspertuta edo interesa ezagatik baino Euskal Encodings bertan behera utzi dute ahaztuta, batez ere proiektu hauek, eta klaro, gauza da 2 edo 3 pertsona kompromisoa hartuta egiten badute ba ondo aterako litzakeela gauzak, baino.... kompromesua behar da... eta hemendik oso gende gutxik emango dizu hori mangak egiteko...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Gauza da kriston lana dela. Eta egin behar dena beti eskuz egin behar da. Ondo egongo litzateke manga motz bat egitea (1-5 liburukoa adibidez), eta gero liburuak argitaratzea. Niretzat kristona izango litzateke.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Egin daitekeena adibidez zera da... Akira Toriyamaren "TEATRO MANGA"rekin hasi, istorio laburrak dira gehienak oso dibertigarriak, edota bestela Gosho Aoyamaren istorio laburrak ere, oso entretenigarriak bait dira. Gauza da manga laburrak izatea eta interes asko sortzea horien inguruan. Adibidez, DBZ Boo sagaren ANIME COMICak egin daitezke ere oso errezak dire egiteko, nik eskaneoak egin nituen nire komikietatik, ez dakit inon aurki ahalko genukeen japoniar originalak... Zuek esango duzue.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Otsailaren 12a, 20:01:35
Egin daitekeena adibidez zera da... Akira Toriyamaren "TEATRO MANGA"rekin hasi, istorio laburrak dira gehienak oso dibertigarriak, edota bestela Gosho Aoyamaren istorio laburrak ere, oso entretenigarriak bait dira. Gauza da manga laburrak izatea eta interes asko sortzea horien inguruan. Adibidez, DBZ Boo sagaren ANIME COMICak egin daitezke ere oso errezak dire egiteko, nik eskaneoak egin nituen nire komikietatik, ez dakit inon aurki ahalko genukeen japoniar originalak... Zuek esango duzue.
Zenbat orrialde dauzka eta zenbat balio du frantzian liburuki bakoitzak?. Lehen aldia da anime comic-ei buruz entzuten dudala.

Egotaku-san

Ideia ona da. Irakurtzen ditudan komikiak luzeak dira baina Taichisanek dion bezala, Gosho Aoyamak baditu komiki labur batzuk (Nik ``El bate mágico ezagutzen dut) eta Phoenix Wrighten beste 2 edo 3 komiki labur ere ezagutzen ditut. Kontua da ea jendea bere kabuz igoko dituen edo taldeka egin lana banatzen ( Tradukzioa, edizioa...). 2 pertsonekin balio duela uste dut eta gai bat sortu ahal da honetaz hitz egiteko.