Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Beste gauza bat: Rapidsharek mugatu du deskargako abiadura 30 kb.-ra "free user"-i. Putada galanta, ezta?. Soluziorik bai?

burrundaie

Niri aste honetan Rapidsharen igota neuzkan artxibo guztiak (3 denera) ezabatu egin dizkidate abisatzeko email bat bidalita. Soluziorik? Bakarra: Rapidshare pikutara bidaltzea.

zumarra

Nire web orrian "Pelikula" atalean, laguntzaileek igota, 246 pelikula daude eskura. DENAK Rapidsharen... Etorkizun iluna...

Eta gainera gaur, Zymic.com -eko web orri guztiak erorita daude (nirea barne)...

burrundaie

Otia, ez nekien hori... ufa! Kontu txarra dugu hortaz.

Aju

Niri gaur heldu zait emaila bi fitxategirengatik abisatuz ezabatzear daudela. Agur Rapidshare.

burrundaie

Nik behintzat soluzio bakarra ikusten dut: filmak lehenbailehen zerbitzari seguru batera pasa.

zumarra

Eta pelikulak igotzeko capchka-rik gabeko gb.1 arteko artxiboak onartzen duen zerbitzaririk ba al dago? Eta 30 egun baino gehiago gordetzen dituena...

Badongok, dirudienez, 190 egun jasotzen ditu eta gb.1 edo 2 onartzen ditu baina capchka eta atzera kontua du. Kaka bat...


burrundaie

Orain zerbitzari batzuekin probak egiten ari nauk. Merezi duen ezer aurkitu ezkero, jakinaren gainean jarriko haut.

jonnydbz

Nire ustez buruan sartu beharko genuke oso ondo ohituak geundela, eta hemendik aurrera captchak sartu beharko ditugula, nire ustez, gazteleraz esaten den bezala, "eso es un mal menor". Garrantzitsuena eskuragarri egotea da, eta jeistea nahi duenak hitz pare bat sartu behar baditu, ba sar ditzala, ez zaio ezer txarrik gertatuko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Itxura oneko zerbitzari bat aurkitu dut. 2 GB arteko artxiboak onartzen ditu, igotzen eta jaisten azkarra, captcharik ez eta denbora mugagabea. Hala ere, lehendabizi probatu egingo dut, politegia iruditzen baitzait egia izateko... Gutxienez film bat igo eta jaitsi nahi dut ikusteko nola dabilen. Laster esango dizuet zerbait...

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Otsailaren 17a, 23:41:01
Itxura oneko zerbitzari bat aurkitu dut. 2 GB arteko artxiboak onartzen ditu, igotzen eta jaisten azkarra, captcharik ez eta denbora mugagabea. Hala ere, lehendabizi probatu egingo dut, politegia iruditzen baitzait egia izateko... Gutxienez film bat igo eta jaitsi nahi dut ikusteko nola dabilen. Laster esango dizuet zerbait...
Bota izena behintzat, agian ezagutzen dugu-eta.

burrundaie

FILETOLINK

http://filetolink.com/

Nik ez nuen horren aditzerarik, baina zerbitzarietan lardaskan topatu egin dut eta proba txiki batzuk egin ere bai. Hala ere seguru egon arte ezin ezer aurreratu...

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Otsailaren 17a, 23:58:06
FILETOLINK

http://filetolink.com/

Nik ez nuen horren aditzerarik, baina zerbitzarietan lardaskan topatu egin dut eta proba txiki batzuk egin ere bai. Hala ere seguru egon arte ezin ezer aurreratu...
Zer denik ere ez. Ea datu gehiago aurkitzerik daukazun.

burrundaie

Oraintxe film batzuk igotzen dauzkat, eta haietako bat Filetolink-en bidez igoko dut. Bihar goizean probatuko dut jaisten (orain arte oso artxibo txikiekin probatu baitut), eta nire iritzia emango dizuet. Hortik aurrera norberak ikusiko du egitan merezi duen ala ez. Niri ere guztiz ezezaguna zait, baina Rapidshare oso ezaguna da eta begira zer gertatu den...

zumarra

#194
Ok. Esango diguzu.

Hala ere gauza bat konprobatu dut: Rapidsharek 30 kb/s. -ko muga jartzen du Jdownloader erabiliz gero. Zuzuenean deskarga bat egitekotan 200-300 kb/s. -ko abiadura dauka (ez da 1,4 mb.-koa baina tira...).

Orduan, baliteke arazoa ez izatea hain larria.

Eta Cloud Trotters, beldur nintzen bezala, 20 min. aurreratu dute: 4:20 - 4:44 arte. Ea harrapatu duzuen...