Zerbitzariekin arazoak

Sortzailea burrundaie, 2012ko Apirilaren 28a, 20:34:01

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Kaka zaharra! Pirritx eta Porrotxen antzezlanak zerbitzari desberdinetara igo nituen (Mediafire, Filetolin eta Jumbofiles) ba, probatzen hasi eta arazorik gabe dabilkidan bakarra Mediafire da. Besteek akats pila bat egiten didate: jaitsiera motel-motela, lineaz kanpoko estekak... Nazka-nazka eginda nitxok oraintxe! Jo eta denak pikutara bidaltzeko gogoa ematen zidak! Guztiak Mediafirera igoko ditut eta kitto.
Barka purrustaldia, baina lasaitu beharra neukan...

Euskadiman

lasai, neuri 4shared ekin gertatu zait. Azkenean dena pikutara bidali eta beste zerbitzari batera igotzen hasi naiz.

zumarra

Ni 4shared-ekin gustora nintzen, nahiz eta pega bat izan: erregistratu behar da deskargatzeko.

Hala ere, ikusi dut zenbait serietatik ez dela deskarga bakar bat ere izan eta hori susmagarria da. Horregatik Mediafire-ra mugitzen hasi naiz deskargarik gabeko horiek; horrek behartzen nau zenbait atal-ei bitratea jeitsi 200 mb. izateko, baina tira. Oraingoz Hyperman, Valerian eta Laureline. Tom eta Jerry Mutikotan eta Karate Kid bidean dauzkat. Ez dakit zein den hauen arrazoia (izenak kamuflatuta nituen) baina tira... lana eta lan gehiago.

Probatzen ari naiz Glumbouploads.com. Artxibo batzuk igotzeko ftp-a erabili dut eta ondo. Gero deskargatzerakoan, bat segituan jeitsi da eta bestearekin minutu batzuk itxoin behar izan dut eta gero segituan berriz (bien artean 10 min. itxoin beharko da, nonbait). Proba gehiago egingo ditut.

burrundaie

#3
Beste zerbitzari "interesgarri" bat aurkitu diat http://www.putlocker.com/. Oso landua iruditzen zaidak eta itxura ona hartzen zioat. Ea zer iruditzen zaiken, Zumarra...

zumarra

#4
Oihana Agirrek eta biok beste batzuen artean hau aztertu genuen eta, prinpioz baztertu ere bai. Nik ez nuen lortu deskargatzea. Horretarako "premium" behar zen. On-line ikusi bai baina deskargatu ez. Azaldu ezazu nola egiten den, mesedez.

Hala ere honek ere 30 eguneko epemuga du eta, azkenean horrekin konformatu behar badugu, zein da onena? Rapidshare, Jumbofiles, Glumbouploads, Putlocker... gehiago bazeuden.

Glumbouploads.com:



Zeinek ez digu ziria sartuko???? Zeinek beteko du hitza????? Ea asmatzen dugun...

Hala ere, beste reflexio bat:

Guk ahalik eta zerbitzurik onena eskeini nahi dugu, ez? Ondo. Baina azkenean, denek baldin badute arazoren bat, ba, deskargatu nahi duenak jasan dezala arazo hori. Azkenean iruditzen ari zait, denak txarrak izanik "el menos malo" izan daitekela Rapidshare. Ni hilabete bat daramat peli guztiak biltzearren hortik deskargatzen. 30 kb/s.ko abiadura duela? eta zer? dohainik deskargatzen ari zara, aizu! Gainera exijentziekin...

Ezta? Guk nahikoa lan egiten dugu grabatu eta igotzen, gainera erotzeko hemen kontu hauekin. Nahiko nuke jadanik topatu izana Megaupload bezalako bat baina ezinean ba gaude..

Horregatik, nahiz eta beste zerbitzariekin probak egin eta peliak igotzen aritu RS-ko link-a mantentzen ari naiz. Niri balio izan dit dena berreskuratzeko...

Momentuz Glumbouploads-ekin saiatuko naiz nahiz eta irakurri dudan batzuetan zerbitzaria erortzen dela (artxiboak borratu ez, zerbitzaria off-line tarteka).

Ausnarketa momentua.....



burrundaie

Arrazoi duk Zumarra, agian gehiegi itsutzen ari gaituk kontu horrekin. Egia esan, gaur gaurkoz Mediafirerekin ondo moldatzen nak baina nahi nikek, badaezpada ere, besteren bat eduki ordezkoa edo izan daitekeena. Gainera igotzeko beti komeni duk zerbitzari bat baino gehiago erabiltzea zer gerta ere. Hala ere, arrazoi guzti-guztia duk, nahikoa lan egiten diagu bestela ere. Putlockerrekin egin ditudan probetan arazorik gabe igo eta jaitsi egin dizkiat artxiboak. Laster film batekin probatuko diat ea zer gertatzen den. Dena den, hemendik aurrera gehiago zentratuko nauk geratzen diren igoeretan beste horretan baino.

baronluigi

Neri mediafirez gain ondo joan zaizkidan zerbitzari bakarrak remixshare, zippyshare, get.tt, mydrive.ch eta speedfile.cz dira.

Mediafire da gaur egun p2p sareetan iturri handiak dituzten fitxeroak jaisten diren abiaduran jaisteko aukera ematen duen doako zerbitzari bakarra gaur egun. Besteengandik fidatzea ez da oso ideia ona, ezta Mediafire berataz ere, baina oraintxe bertan ez daukagu aukera gehiagorik.

Beti izango da EMULE bitartez elkarbanatzea baino azkarragoa, hori bai