DORAEMON atal gida

Sortzailea egoninobi, 2012ko Otsailaren 23a, 11:39:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Ezin dut sinetsi, bapatean hiru3 webgunean lehen denboraldiko 60 atal ipini dituzte (Lehen 40ak eta azken 20ak).  :ahozabal:
A ze lana eman didaten  :barre:, ahalik eta azkarren joango naiz izenburuak hartzen zeren baliteke bereala kentzea.

Aju, aprobetxatu atalok jeisteko.  :keinu:

Aju

Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2012ko Apirilaren 23a, 16:33:50
Ezin dut sinetsi, bapatean hiru3 webgunean lehen denboraldiko 60 atal ipini dituzte (Lehen 40ak eta azken 20ak).  :ahozabal:
A ze lana eman didaten  :barre:, ahalik eta azkarren joango naiz izenburuak hartzen zeren baliteke bereala kentzea.

Aju, aprobetxatu atalok jeisteko.  :keinu:
Egingo nuke, baina ez dit uzten. Ataletan klikatu eta beti azpisekzioko lehen atala bakarrik zabaltzen dit, baita beste batean klik emanda ere.

egoninobi

Hori niri ere gertatzen zitzaidan izenburuak hartzerakoan.
Trukoa zera da: Marrazki bizidunak jartzen duen tokian, zerrenda bat dago eta klikatu Doraemon jartzen duen tokian. Hor agertzen dira bideoak, argazkiak eta margotzeko irudiak. Hor agertzen diren bideoak ondo ikus daitezke.

Aju


egoninobi

Ba egia esan ez dakit. Baina lasai, ziur berriro errepikatuko dutela egunen batean.

Aju

Azkenean hainbeste errorerekin gaurko utzi behar izan nituen lehen 26 atalak eta orain kenduta daude.

egoninobi

Txapuza bat da egiten dutena.   :haserre:
60 atal ipini eta egun batean kentzen dituzte guztiak. Norbaitek ikusi nahi izan balitu matematikoki ez lioke denborarik emango atal guztiak osorik ikusteko.

Gainera orain nire trukoak ez du balio. Marrazki bizidunak jartzen duen tokian jada ez dira agertzen Doraemonen bideoak eta hasierako orrian berriena bakarrik ikusi daitekeenez, ezin ditut izenburuak hartu momentuz.  :haserre:

egoninobi

Bideoak berriz ere eskuragarri daude Hiru3ko Marrazki Bizidunak atalean.
Aju, aprobetxatu bideoak deskargatzeko, gauzak berriro okertu baino lehen.  :keinu:

Aju

Banabil baina 8 bakarrik uzten dizkit; zuzenean sartuta ez dit ezer hartzen uzten, bideoan ez da ezer kargatzen, eta zuk esan zenidan bidetik 8 bakarrik har ditzaket (236-237, 240-244), besteak ezin dira.

egoninobi

Niri bideo guztiak agertzen zaizkit, eman diozu klik bideoen azpian agertzen den gezi txuriari?


Aju

Bai bai, hor agertu guztiak agertzen zaizkit, baina gero 8 horiek bakarrik ikus daitekez.

egoninobi

Bai gauza arraroa.  :wow: Niri guztiak ikusten uzten dizkit.
Nabigatzailearen arazoa izan liteke? Nik Chrome erabiltzen dut.

Aju

Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2012ko Maiatzaren 05a, 13:01:33
Bai gauza arraroa.  :wow: Niri guztiak ikusten uzten dizkit.
Nabigatzailearen arazoa izan liteke? Nik Chrome erabiltzen dut.
Orain neuri ere bai, baina atzo gauean ez.

egoninobi

Ba ni gauean ibili nintzen izenburuak hartzen eta ez nuen arazorik izan.
Beno, garrantzitsuena da arazoa konpondu dela.  :keinu:

zumarra

Joder! Orain arte ez nuen begiratu nola zihoan hari hau. Jesukriston lana egiten ari zara Nitrome8.

Segi horrela.