Robotak - Robots (2005) (Chris Wedge) [1080p|MEGA] [ONLINE]

Sortzailea burrundaie, 2012ko Maiatzaren 06a, 19:48:24

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

ROBOTAK  -  ROBOTS (2005)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Zientzia Fikzioa / Abentura
Urtea: 2005
Zuzendaria: Chris Wedge, Carlos Saldanha
Gidoia: Lowell Ganz, Babaloo Mandel
Musika: John Powell
Ekoizpena: Blue Sky Studios
Sinopsia: Rodney asmatzaile bikainak, mundua leku hobeago bat egitea du amets. Cappy neska exekutiba robot erakargarria da, zeinetaz Cappy maiteminduko baita. Ratcher tirano korporatiboa dugu; eta gero Soldatzaile Handia dago, iparra galdu duen asmakari aparta, bide okerretik dabilena, harik eta Rodney ameslariarekin topo egiten duen arte. Azkenik, Herdoilduak izeneko robot taldea dago, Kerten izeneko robotak gidatutakoak
Nota Filmaffinityn: 6,0



1. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 86 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 2,77 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)



2. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 86 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 864 MB
Erresoluzioa: 576p
Esteka (MEGA)


txape

jaitsita dakat eta ondo ikusten da. Esker mila!

zumarra


burrundaie

4S-eko link hauek denak erorita al zeuden?

zumarra

Ke ba! Igotzen ari naizen guztiak hainbat gora-bera eta gero ez zeuden eskura. Gehienak MF-n zeuden erorita.

Eta garai batean ireki nituen 4S-ko kontu batzuk erabiltzen ari naiz denak igotzeko berriz.

zumarra

Oraintxe hauek ditut igotzen, denak biharko; uste dut honekin Animazioko guztiak eskura egongo direla:

Scooby-Doo - 02
Shin-Chan - 08
Untxitxoaren abenturak
Winx Club

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Urtarrilaren 07a, 16:37:02
Ke ba! Igotzen ari naizen guztiak hainbat gora-bera eta gero ez zeuden eskura. Gehienak MF-n zeuden erorita.

Eta garai batean ireki nituen 4S-ko kontu batzuk erabiltzen ari naiz denak igotzeko berriz.
Banengoen ba ni... ze orain arte 4S-ek ez dik arazorik eman. Bide batez, Txirritaren marrazkiak grabatzen ari nauk. Momentuz hamarren bat bazezkat  jasota, hamabost grabatzen ditudanean hasiko nauk igotzen....

zumarra

Objetiboki hartuta, 4Shared izan da azken urte oso onetan bere zerbitzuan aldaketarik egin ez duen zerbitzari bakarra. Hasieratik berdina eskeintzen du:

15 gb. kontu bakoitzeko.
Topea: 2 gb. artxibo bakoitzeko.
Artxiboen iraupena deskargarik ezean: 180 egun.
20 seg. itxoin behar da deskargatzen hasteko.
Deskarga batzuk aldiberean onartzen ditu.
Deskargako abiadura topea da.
Capchta-rik ez du.

Arazo bakarra, deskargatu nahi duenak, erregistratu behar dela. Zenbaterainoko arazoa da hau? Uxkeri bat, nire ustez.

Duela urte bete 7 kontu ireki nituen eta 4 erabili nituen. Hantxe daude artxibo guztiak oraindik. Inolako gorabeherarik gabe. Eta beste 3 kontuak erabiltzea erabaki dut.

Oraintxe bertan, ordea, perfektoenak Solidfiles eta Ziddu dira dudik gabe, lehenago 2Shared, Mediafire eta beste hainbat izan diren bezala; baina guzti hauek bere baldintzat aldatzen joan diren bezala (aldatu=gogortu) pentsatzekoa da Solidfiles eta Ziddu-rekin berdina pasako dela. Hobe da beraz, erabat ez fidatzea. Eta 4Shared, berriz dio, urte betean ez du aldaketarik egin.

Dena den, gure leloa hauxe izan behar da: materiala ahalik eta sakabanatuen...

burrundaie

MF-eko nire kontuan ia 300 GBeko materiala zeukat jasota eta beldurrak airean niok. Ez zekiat zer den egokiena, bere horretan uztea ukitu gabe, oso noizbehinka erabiltzea (orain egiten dudana) edo normal ibiltzea eta gero gerokoak...

zumarra

Nik bere horretan utziko nuke. Oso ondo dabil eta ez nintzateke arriskatuko material gehiago sartzen. Ixten badizute kaltea haundiagoa izango litzateke. Eta ondo dabilen bitartean lasai egon, ez?

MF-n 5 kontu eduki ditut eta 2 geratzen zaizkit, 50-na gb.-koak, ia beteta. Ez dut gehiago irekiko eta ea zorte daukadan eta 2 hauek ere ez dizkidate ixten...

Bitartean nire materiala sakabanatuta dago MF-n (2 kontu), 2S-n (5 kontu), 4S-n (7 kontu), SF-n eta ZD (kontu bana)

baronluigi

#10
Lehen ere esan dizuet. Igotzeko erabili MEDIAFIREko kontu batzuk eta gero hemen linkak ezartzerakoan, sortu beste kontu batzuk eta kopiatu edukiak harantz. Horrela, kontua itxiz gero, ez duzue igotako ezer galduko. Nik jada hilabeteak darabilzkit  modu hau erabiltzen eta foroetan jarrita nituen kontu batzuk ezabatu badizkidate ere, hasieran igotzeko erabili nituen kontuek, inon argitaraturik ez daudenez, erabilgarri jarraitzen zutenez, kontu berri bat sortzearekin eta dena bertara kopiatzearekin segituan konpondu dut arazoa

Bestela, honez gain, http://ncrypt.in/ zerbitzua ere erabil dezakezue, Linkak babesteko.

PD: Bide batez, 4SHARED linkak ezabatu egin dizkizutela dirudi.

zumarra

Ez dakik zer gertatzen den baina jdownloader-ekin ez dabil. Zuzenean emanda, ordea, bai, beti ere kontua aktibatuta dagoela.


burrundaie

GD-ra ere berriz igota. Itxura batera 4S-eko estekak ez zebiltzan behar bezala, eta biharko behar zuten artxiboa Gipuzkoako herri bateko plazan emateko. Ea dena ondo ateratzen zaien.... :fly:

arrikas

Artxibo konprimitu honekin arazoak dauzkat.  Pasahitza ez dela zuzena esaten dit. Jarraian dago esaten didana.
"Decryption of the file Robotak.avi failed.  Please enter the decryption password again.  Make sure that you are entering the original password that was used to encrypt the file.  Check the caps lock as password are case sensitive."

burrundaie

Aipamenaren egilea: arrikas  Noiz: 2013ko Abenduaren 04a, 20:13:55
Artxibo konprimitu honekin arazoak dauzkat.  Pasahitza ez dela zuzena esaten dit. Jarraian dago esaten didana.
"Decryption of the file Robotak.avi failed.  Please enter the decryption password again.  Make sure that you are entering the original password that was used to encrypt the file.  Check the caps lock as password are case sensitive."

Zergatik ez duzu jaisten Google Driverretik? Hortik arazorik gabe jaitsi daiteke eta.