Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 3 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Niri berdin gertatzen zaidak. Orain nola "sega-potoarekin" nabilen ordenagailuaren partez, bere errua zelakoan nitxoken. Orain argi ziok zeinen errua den (beste behin ere).

zumarra

Grabagailuaren epg-ari esker ikusten dut programazioa baina ez da hain erosoa.

Askotan daukate mobidaren bat programazioarekin, bai.

zumarra

Oraintxe konturatu naiz nire web orria suspendituta dagoela.

Chat batean nago zerbitzarikoekin. Ea konpontzerik dudan.

zumarra

Beno. Chat horretan oraintxe ez dago admin-ik. Ea bihar edo etzi.

zumarra


zumarra

#335
Hau ofensiba bat da. Web orria erabat suspendituta dago. Denbora pixkba bat pasako da konturatu arte helbide berrian beste bat ireki dudala. Egia da jende guztia nire web orriatik honera zuzenean etortzen dela eta jendeak ezagutzen du www.euskal-encodings.com; baina, oraindik ere, 200 lagun inguru sartzen dira handikan, asko euskeraz ez dakitenak, eta horregatik mantentzen ari naiz. Baina laister desagertu egingo da.

Eta ofensiva bat dela diot, oraingoz, Kodea Lyoko (2. denboraldia), Marco, Pottokiak, Shin-Chan eta Team Galaxy (2. denboraldia) borratu dizkidate File-Upload-etik.

Ederki gaude!

zumarra

#336
Bi helbide berri:

http://marrazkia.99k.org (konturatu arte eta itxi arte)
http://marrazkiak.eu5.org

Ikusiko dugu emaitza...

burrundaie

Web orria suspenditu eta file-uploadetik hainbat telesaila ezababtu? Gainera azioak batera eta batere abisatu gabe egin dizkitek? Sinetsi ezinik nitxok oraindik. Seguru hago betirako suspenditu dutela web orria? Zera, akatsen bat edo ez dela izango? Dena dela, eutsi goiari, adiskide, ez hago eta bakarrik!

Godelet

Espartarroooook!  :fly:
Hau egun arrunt bat besterik ez da goi-gerlariontzat!  :goku:

Biharko igoko dut berriro Shin-Chan eta Pottokiak!

Animo Zumarra! Animo besteok!

Espartarrok! Au au au! :keinu:
G o d e l e t

zumarra

Kodea Lyoko (2. denb.) igotzen ari naiz. Gero Marco eta Team Galaxy. Eskertzen dizut zurea, Godelet.

Funtzezko arazoa ez da konpondu ordea, lagun gehiagoren artean serieak banatu behar dira holakoak ekiditeko...

Eta Zymic.com -ekoekin hitz egin dut, bai, eta "Spam" beteriko web orria zela esan didate (??); ez dagoela atzera bueltarik zihurtatu didate ere bai. Beraz, 7 urteko primerako zerbitzua eta gero, akabo. Suposatzen dut salaketa zehatz bat izan dela , ezta?

Eta 5 serie borratzearena ez dakit. File-Upload-eko 3 kontu ditut (guztira 15 serie) eta, begitatzen egon naiz, eta 5 serie ("a boleo" edo) borratu didate. Besteak, oraingoz behintzat, ondo daude, baina ez naiz fidatzen....

burrundaie

#340
Spamez betea? Kaka zaharra, aitzakia merkea horixe! Eta egunen batean gauza bera gertatuko balitz Euskal encodingsekin?

zumarra

Egoera ezberdina da. Nire domeinua dohakoa zen (subdominioa berez, oraingo bi helbide berriak bezala) eta alojamendua ere dohakoa. Itxi izateko beste arrazoi bat izan liteke, 7 urte neramatzala, hilean 5000-7000 bisita edukita, haiek etekinik atera gabe. Auskalo!

euskal-encodings erositakoa da eta ordaindutako zerbitzari batean dago kokatuta. Ez da egoera berdina.

Nik, behintzat, ez dakit, salaketa baten aurrean, zer egingo luken euskal-encodings dagoen zerbitzariak.

Aittor

Aupa Zumarra!!! zeu zara geure heroietako bat.

zumarra

Eskertzen dizut, benetan, Aittor, heroitzat hartzea. Baina, deskuidoan, hemen gabiltzan 6-8 heroiok akaso martir-ak bihurtu gaitezke.

Denok gaude harro euskerarekin; zabaldu nahi dugu eta euskeraz bizi nahi dugu. Horretarako sortu zen proiektu, ez haundi baizik eta erraldoi hau.

Izan zaitez, zu ere, heroi, Aittor!! Zu eta zu bezalako borondate on guztiok, izan zaitezte denok, gu bezala, heroi!!!

Aukeratu zure gustuko 4-5 serie eta hartu haiek eskura mantentzeko konpromezua. Behar duzun laguntza guztia jasoko duzu.

HITZETATIK EKINTZETARA!!!

Taichisan

Hori da gauza, bakoitzak ahal dugun einean, ahal duguna igotzea edo mantentzea. Partaide asko gara eta ez gara bi digituetara ere ailegatzen ia igoeratan, eta hori asko moteltzen dizkigu lana, horregatik... DENOK GARA EUSKAL-ENCODINGS!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!