Asterix - filmografia (9/10) [MEGA] [ONLINE]

Sortzailea zumarra, 2012ko Apirilaren 30a, 17:28:58

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

ASTERIX (1967-2018)







Filmen Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Komedia, Fantasia, Abentura
Urtea: 1967-2018
Egileak: René Goscinny, Albert Uderzo
Sinopsia: K. a. 50. urtean Erromak Galia konkistatu du jadanik; hala ere, ipar-mendebaldean, konkistatu gabeko herrixka bat dago, izen zehatzik gabea. Erromatar legioek askotan eraso egiten diote, baina galiar horiek indar izugarria ematen dien edari magikoa edaten dute borrokarako. Horregatik, beti garaile izaten dira, kasu gutxi batzuetan izan ezik. Maiz, eraso horiei buruzkoak dira istorioak baina beste batzuk, pertsonaien bidaiei buruzkoak.
Adin egokia: 5 urte+




Asterix Galiarra - Astérix le gaulois (1967)





Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Abentura, Komedia
Urtea: 1967
Zuzendaria: Ray Goossens
Gidoia: Willy Lateste, Jos Marissen, László Molnár. Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Musika: Gérard Calvi
Sinopsia: Behin batean, Asterix, bere kirolik gogokoena den ehizan ari da, eta lau erromatar legionario aurkitzen dute, Asterixek berehala garaitzen dituenak. Lau erromatarrak euren kanpamentura itzulitakoan, Kaius Bonus zenturioiari, halako pasara eman diena, neurrigabeko indarra zuen galiar bakarra izan dela kontatzen diote. Galiarrek indar hori nondik lortzen duten jakin nahirik, Kaius Bonusek, Zesarren tokia hartu nahi duena, espioi bat bidaltzen du Asterixen herrixkara, Kaligula Minus, galiarra bailitzan mozorroturik. Behin herrixkara iritsita, erromatarrak Panoramixen edabe magikoa hartzen du, eta, ondoren, dantza batean, gezurrezko bibotetik tiratzen diotenean, herrixkakoek, erromatarra ezagutzen dute. Hau, baina, berehalako batean korrika abiatzen da bere kanpamenturantz, oraindik edabe magikoaren eraginpean, eta, Kaius Bonusi, indar hori, edabe magiko batetik datorkiela kontatzen dio.


1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 10m (70min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,03 GB
Erresoluzioa: 720p
Esteka (MEGA - ONLINE)

2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 10m (70min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 635 MB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA - ONLINE)
[/spoiler]




Asterix eta Kleopatra - Astérix et Cleopatre (1968)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Abentura, Komedia
Urtea: 1968
Zuzendaria: René Goscinny, Albert Uderzo
Gidoia: Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Musika: Gérard Calvi
Sinopsia: Kleopatra ederrak Julio Zesarri egizpziarrak erromatarrak baina eraikitzaile hobegoak direla frogarazi nahi dio, eta horretarako Numerobis arkitektoari hiru hilabeteko epean jauregi bat eraikitzeko ardura emango dio. Numerobisek ez du uste betekizuna horren epe motzean burutzeko gai denik, hortaz galiarren herrira joan eta Panoramix adiskideari laguntza eskatuko dio. Hortaz, bi adiskideak, Asterix, Obelix eta Idefixekin batera Alexandriara joango dira. Elkarrekin batera jauregia eraikitzen saiatzen diren bitartean hainbat oztopo eta arrisku gainditu, Esfingea eta piramideak bisitatu eta Nilo ibaian nabigatuko dute, bai eta espetxean egonaldi bat izan ere...



1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 10m (70min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,24 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)


2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 10m (70min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,09 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)[/spoiler]




Hamabi probak - Les douze travaux d'Astérix (1976)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Abentura, Komedia
Urtea: 1975
Zuzendaria: René Goscinny, Albert Uderzo, Pierre Watrin
Gidoia: Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Musika: Gérard Calvi
Sinopsia: Galiarren beste behin erromatarrak garaitu ostean, erromatarrek galiarrak duten indarraren ondorioz gizakiek garaitezinak direla usteko dute, Jainkoek bakarrik menperatu ditzazketela. Julio Zesarri berri emango diote, eta nahiz eta gogoz kontza izan ere, Senatuarekin eztabaidatu eta Armorikara joatea erabakiko du, bertan Abrarakurzix galiar buruzagiarekin biltzartuko da. Galiarrei Heraklesen hamabi lanetan oinarritutako hamabi proba burutzea proposatuko die (nahiz eta proba hauek berriak izan, lanak modaz pasatuak baidaude). Abrarakurzixek erromatarren erronkari aurre egiteko bere gerlari onenei deituko die, Asterix eta Obelix. Erromatarrak bi galiarrei Kaio Pupo izeneko gizona bidaliko diete, probetan zehar gidatu eta bakoitza betetzen dituztela ziurtatzeko.


1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 24m (84min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,40 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)

2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 24m (84min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,36 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)
[/spoiler]




Cesarren ustekabea - Astérix et la surprise de César (1986)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Abentura, Komedia
Urtea: 1985
Zuzendaria: Gaëtan Brizzi, Paul Brizzi
Gidoia: Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Musika: Vladimir Cosma
Sinopsia: Obelix iritsi berri den Falbalataz maitemindu da. Asterixen gomendioz loreak ematen dizkionean, bera, bere mutil laguna den Tragicomixekin doa. Bikoteak, paseo erromantiko batean daudelarik, Effraye dekurioiak atxilotu, legiora sartu eta Saharara eramaten ditu. Ondoko erromatar kanpamentua suntsitu ondoren, Asterix eta Obelixek, Idefixekin laguntzarekin, legioan sartzea erabakitzen dute bikotea erreskatatzeko


1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 15 m (75min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,43 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)

2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 15 m (75min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,12 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)




Asterix Britainian - Astérix chez les bretons (1986)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Abentura, Komedia
Urtea: 1986
Zuzendaria: Pino Van Lamsweerde
Gidoia: Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Sinopsia: Britainiarrak mendeen joan-etorrian berexiak bilakatu direla esatea gehitxo litzateke. Jada jatorriz bitxiak baitziren eta gainontzekoengandik ezberdinak. Britainiarrak ez dira inoiz te orduan borrokatzen, ezta asteburuetan ere, beraz Julio Zesarri haiek irabaztea arras erraza egin zitzaion, nahiz eta erromatarrak Britainian nahiko desantolatuak agertu. Zorionez, isolatutako britainiar herrixka bat oraindik ere matxino dirau!
Beren laguntza eskaturik, erromatarrak Londiniumen topatu dituzte ardo kupel guztiak bereganatu dituzte, baita galiarrena ere, beren lehen britainiar bazkaritik osatzen bauzeuden. Aginduak betez, legionariek kupelak bana-bana dastatuko dituzte, haietako zeinetan edabe magikoa dagoen jakiteko. Dastaketaren zeremonia sekulako kaosa bilakatuko da, erromatar soldaduak azken tantararte mozkortuko baidira. Orduan Asterixi kupel preziatua bereganatzea erraza egingo zaio, baina denbora laburrez. Obelix ohartzeko mozkorregi dagoenez, berehala kupela ohostuko baidiote...


1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 15 m (75min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,45 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)

2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 15 m (75min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 968 MB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)
[/spoiler]




Menhirkada - Astérix et le coup du menhirs (1989)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Abentura, Komedia
Urtea: 1989
Zuzendaria: Philippe Grimond
Gidoia: Adolf Kabatek, Yannik Voight. Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Musika: Michel Colombier
Sinopsia: Panoramixek, menir batekin kolpe bat hartu eta memoria galtzen du. Horrek zorigaitz ikaragarria eragiten du, bera baita edabe magikoa egiten dakien bakarra, eta beraz herria erromatarretik salbu mantentzen duena.


1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 15 m (75min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,48 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - online)

2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 15 m (75min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,19 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)
[/spoiler]




Asterix eta indiarrak - Asterix et les indiens (1994)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Abentura, Komedia
Urtea: 1994
Zuzendaria: Gerhard Hahn
Gidoia: René Goscinny, Thomas Platt, Rhett Rooster. Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Musika: Harold Faltermeyer
Sinopsia: Galiako herrixkan, mutiko batzuk haur eztabaida bat hasiko dute. Hika-mikan zehar, Panoramix edabe magikoa prestatzen ari zen pertza lurrera erori eta bere eduki preziaturik gabe geldituko da. Hortaz, druida edabea berriz prestatzeko asmoz basora aterako da, baina galiarren etsai izugarriek bahituko dute: erromatarrek.

Asterix eta Obelix, Idefixen laguntzaz, bahiketaz ohartu eta beren laguna askatzeko asmoz erromatarren atzetik abiatuko dira. Erromatarrek itsasoz harata joan eta Panoramix munduaren amildegitik behera botatzeko asmoa dute (garaiko jendeak mundua laua zela uste baitzuen), baina nahigabean Amerikara iritsiko dira. Eta bi galiarrak eta txakurtxoa beren atzetik doaz...


1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 25 m (85min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,74 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)

2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 25 m (85min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,38 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)
[/spoiler]




Jainkoen egoitza - Le Domaine des Dieux (2014)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Haurrentzakoa, Abentura, Komedia
Urtea: 2014
Zuzendaria: Alexandre Astier, Louis Clichy
Gidoia: Alexandre Astier. Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Musika: Hubert Cornet
Sinopsia: Kristo aurreko 50. urtean gaude. Galia guztia erromatarrengatik okupatuta dago. Dena? Ez! Galiar herri txiki bat oraindik libre da, eta beti erasotzaileak gelditzen dituzte. Egoerarekin suminduta, Julio Zesar taktikak aldatzeko erabakia hartzen du: beren armadak ezin izan dira indarrez. Horretarako, luxuzko erromatar herri bat eraikitzen, "Jainkoen egoitza".



1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 22 m (82min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,76 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)

2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 22 m (82min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 800 MB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)
[/spoiler]




Edabe magikoaren sekretua - Le secret de la potion magique (2018)





Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa, Haurrentzakoa, Abentura, Komedia
Urtea: 2018
Zuzendaria:Alexandre Astier, Louis Clichy
Gidoia: Alexandre Astier. Komikia: René Goscinny, Albert Uderzo
Argazkia: David Dulac
Musika: Philippe Rombi
Sinopsia: Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen  duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren.



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena:1h eta 26 m (86min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 461.6 MB
Erresoluzioa: 1080p - 480p
Esteka 1080p (MEGA - ONLINE)
Esteka 480p (MEGA - ONLINE)
[/spoiler]

burrundaie

Asterix Britanian eta Asterix eta Kleopatra artxiboetan irakurtzeko akatsa ematen dit. Konpontzen saiatuko naiz eta, bidez batez, Gu-n eta Rapid Share-n dauden tituluak MFra pasako ditut.

zumarra

Neriak ondo daude. Igotzen jarriko ditut MF-ra eta proba egin ezazu.

burrundaie

Berriro AVI formatura pasa eta konpondu diat arazoa.

burrundaie

#4
Asterix galiarra 54´51 minutuan irudia geratu egiten zait... :haserre:

zumarra


burrundaie

"Asterix eta zesarren ustekabea" MFtik ere eskuratzeko moduan.

zumarra

Asterix - 07 - Amerikan zerrenda honetan gehituta.

xabih


zumarra

Barkatu. Zer esan nahi duzu? Denak erorita edo denak jeitsita?

Aju

Badakizue azken pelikula, normandoena, euskaraz badago. Nik Googlen aurkitu dut aipamenen bat, baina ezer gutxi.

ideafix2000

Eskerrikasko!!! Bikain!!!

(P.d.: Menhirkadaren lotura ez dabil).


jarruti

Lehenik eta behin zorionak, foro honetan dauden fitxategi guztiak bildu eta txukun jartzea lan ikaragarria delako. Bestetik esan, filmografia honetatik jeisten saiatu naizen pelikula guztietatik, bi bakarrik jetsi ahal izan ditudala (01-galiarra eta 05-britainian), besteetako estekak eroriak baitaude.

Ea konpontzerik baduzuen,

Eskerrik asko berriro ere!! Olatua guztiz merezia duzue:

:Olatu: :Olatu: :Olatu: :Olatu: :Olatu:


jarruti

Ez egin kasurik aurreko mezuari, ikusten denez erabiltzen ari nintzen nabigatzailea-ren (mozilla) arazo bat zen mega orrialdea irekitzerakoan.

Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak!

:Olatu: :Olatu: :Olatu: :Olatu:

zumarra

Lasai, jarruti! Eskerrik asko eta disfrutau!!!!  :agurtu: