Dragoi Bola Z [291/291][x264][MEGA]

Sortzailea Aju, 2014ko Otsailaren 11a, 14:16:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 22:24:56
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 22:08:59
21. atalean somatu dut bikoizketa aldaketa, Iratxo Dortoka komunean dagoen unetxo batean eta komunetik irtetzean XD

Hor da DBZn dagoen lehen zentsura? Besterik badago ez dut bikoizketan ezer sumatu.
Hori zentsura kuriosoa da. Selecta DVDak editatzen hasi zenean asmo itzelekin hasi zen, bezeroei zentsura guztiak berbikoiztuak izango zirela aginduz. Azkenean zentsura bakarra bikoiztu zuten, horixe bera. Konturatzen bazara ahotsa beste bat da (Vickieko Urobe agurea). Zentsura hori DVDtako audioarekin konpondu dut releasean. Litekeena da lehen zentsura hori izatea, bai.
Nik irakurri nuenez frikien kexuengatik utzi zuten alde batera zentsuren bikoizketa. Frikien esanetan bikoizle aldaketa asko igartzen zen (normala, jatorrizko bikoizleak erabiltzen ez badira), eta horretarako hobe zela japonieraz uztea. Denok dakigun moduan, askoz hobeto dago japonieraz, ahots guztiz ezberdin eta ulergaitza entzunten, eta subak irakurri behar izatea :shit:

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 22:24:56
Laster Napparen burrukara iritsiko zara; atal horiek bikoizketa frantses dexente zeramaten, eta nik japoniarra jarri nien. Ze nazkagarriak diren bikoizketa frantseseko ahotsak :barre: Eszenetako bat Nappa hegazkinak apurtzen dabilenekoa da.
Pentsatzen nuen oihu gehienak japonieraz uzten zirela, frantsesezko oihuak zeudenik ez nekien. Bertsio zaharrean frantsesak daude? Konparaketu egingo ditu ea aldea zein den.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Otsailaren 24a, 18:27:14Pentsatzen nuen oihu gehienak japonieraz uzten zirela, frantsesezko oihuak zeudenik ez nekien. Bertsio zaharrean frantsesak daude? Konparaketu egingo ditu ea aldea zein den.
Ahots frantsesak boladaka agertzen ziren. Dakizun moduan ETBk tandaka erosten zituen atalak, eta tanda batzuetan frantsesa erabiltzen zuten eta beste batzuetan ez. Gehien 261-291 ataletan somatzen zen. Bertsio zaharrean ETBren audioa tal cual dago, ez nintzen japoniarrarengatik ordezkatzen ibili.

pelutxon


Aju

Une batez offline geratuko zen, ze niri orain utzi dit.

baronluigi

Megako atalak nabigatzaile bitartez deskargatu ezinik geratzen direnean (baina orrialdeko lainotxoan HASTEN jartzen baldin badu bakarrik) saia zaitezte jdownloader edo Mipony programarekin fitxero hori jaisten. Megak arazoak ditu batzuetan nabigatzaile bitartez jaisterakoan.

pelutxon

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2014ko Martxoaren 03a, 16:03:36
Megako atalak nabigatzaile bitartez deskargatu ezinik geratzen direnean (baina orrialdeko lainotxoan HASTEN jartzen baldin badu bakarrik) saia zaitezte jdownloader edo Mipony programarekin fitxero hori jaisten. Megak arazoak ditu batzuetan nabigatzaile bitartez jaisterakoan.

Orain egin dut eta miponyarekin "error de descarga" ta jdownloaderekin "No hay conexion"

Berriro jaisten saiatuko naiz

Mila esker

jonnydbz

Niri berdina gertatu zitzaidan beste atal batekin, eta ordu batzuetara ondo zebilen. Izan pazientzia pixka bat, agian hau ere denbora kontua izango da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Niri lehen jaisten hasi zait, zerbitzariaren gauza izango da.

baronluigi

#23
Probak egiten asi naiz eta  niri ere 263a ez doakit ondo. Miponyrekin error de descarga jartzen du. Aldi bateko errore klasikoa izatea espero dut. Bestela...jai daukagu. Atala berriro igo behar izango zenuke orduan.

EDIT: Berriz ere saiatu naiz 263garren atala Mipony bitartez jaisten, eta ez dit utzi. Errore abisua eman dit. DLC fitxeroa deskodetu dut eta 263garren atalaren lotunean sartu naiz. Nabigatzaile bitartez arazorik gabe jaisten utzi dit.

Hemen duzue linka behar duzuenontzat

Spoiler

pelutxon

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2014ko Martxoaren 04a, 09:23:04
Probak egiten asi naiz eta  niri ere 263a ez doakit ondo. Miponyrekin error de descarga jartzen du. Aldi bateko errore klasikoa izatea espero dut. Bestela...jai daukagu. Atala berriro igo behar izango zenuke orduan.

EDIT: Berriz ere saiatu naiz 263garren atala Mipony bitartez jaisten, eta ez dit utzi. Errore abisua eman dit. DLC fitxeroa deskodetu dut eta 263garren atalaren lotunean sartu naiz. Nabigatzaile bitartez arazorik gabe jaisten utzi dit.

Hemen duzue linka behar duzuenontzat

Spoiler

Holan bai!!!!!!!!!
Eskerrik asko!

solomo

Eskerrikasko!! Jeisten jarriko det gaur bertan!

Kalidade onean eta euskeraz, ezin hobea!

jonnydbz

Beste bikoizketa aldaketa bat antzeman dut 54. atalean. Vegetak suntsitutako herrixkan Freezerren soldadu batek bizirik iraun duen azken namektarra hiltzen duenean. Egia esan ahotsen aldaketa bakarrik sumatzen da, oso ondo dago benetan.

Honetaz aparte akats bat topatu dut 58. atalean: izenburuaren zatian ez dago hotsik, isil-isilik dago...

Beste hauek ez nituen aipatu bere garaian, baina 10. eta 34.ean, aurreko ataleko laburpenaren audioa eta izenburuarena solapatu egiten dira. Hauetan pentsatzen dut horrela izango dela bestela laburpeneko audioa moztu egin beharko litzatekelako, ezta?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Martxoaren 09a, 17:13:19
Beste bikoizketa aldaketa bat antzeman dut 54. atalean. Vegetak suntsitutako herrixkan Freezerren soldadu batek bizirik iraun duen azken namektarra hiltzen duenean. Egia esan ahotsen aldaketa bakarrik sumatzen da, oso ondo dago benetan.

Honetaz aparte akats bat topatu dut 58. atalean: izenburuaren zatian ez dago hotsik, isil-isilik dago...

Beste hauek ez nituen aipatu bere garaian, baina 10. eta 34.ean, aurreko ataleko laburpenaren audioa eta izenburuarena solapatu egiten dira. Hauetan pentsatzen dut horrela izango dela bestela laburpeneko audioa moztu egin beharko litzatekelako, ezta?
58.arena hankasartze bat da, eta 10 eta 34arena horrela izan behar da, ze bestela esaldia moztuta geratzen da; horrek ez dauka konponbiderik.

jonnydbz

Orain ez daukat hainbeste denbora ikusteko, baina poliki-poliki banoa. Beste bi gauzataz konturatu naiz: 61. atala amaitzean bukaeran audioa moztu egiten da, suposatzen dut ETBk emisioa une horretan moztu egingo zuela eta horregatik dagoela; eta 65.ean bideoan gauza arraro bat dago 10:12 minutuan, mezuan erantsita jartzen dut.

Oso gustora ikusten ari naiz DBZ, uste baino hobeto  :goku:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Martxoaren 18a, 21:28:39
Orain ez daukat hainbeste denbora ikusteko, baina poliki-poliki banoa. Beste bi gauzataz konturatu naiz: 61. atala amaitzean bukaeran audioa moztu egiten da, suposatzen dut ETBk emisioa une horretan moztu egingo zuela eta horregatik dagoela; eta 65.ean bideoan gauza arraro bat dago 10:12 minutuan, mezuan erantsita jartzen dut.

Oso gustora ikusten ari naiz DBZ, uste baino hobeto  :goku:
65. atalekoa banekien. Egia esan ez dakit zergatik geratu den horrela. Badaezpada berriro jaitsiko dut atal hori dakarren Dragon Boxeko ISOa eta ea zerbait egin daitekeen.

61. atalaren amaiera hori disimulatuko dut zerbaitekin. Halako gauzak zailak dira konturatzeko seriea ikusi ezean, zu joan esaten.