Tintinen Komikiak Berreskuratu

Sortzailea Arsenicum, 2017ko Urriaren 15a, 12:05:47

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Aspaldi aspalditik buruan neukan ideietariko bat zen, eta uste dut bere egunean hemendik hitzegin genuela. Tintinen komikiak berreskuratzearena.

Etxean bere egunean frogaren bat egin nuen komikiak eskaneatzen baina ez zitzaidan gustatu, ez zelako guztiz ondo sartzen orria. A4 bat baino handiagoa bait da.

Aurreko egunean, herriko liburutegian liburu batzuk ikusi nuen eta berriro ere buruari bueltak ematen hasi nintzen. Web orri batetik Tintinen komikiak lortu nituen jpg bertsioan eta photoshopekin frogaren bat egiten ibili nintzen.

Tintinen Komikiak Ingelesez

Hau da, liburuak eskaneatu beharrean, eskaneaturik daudenak aprobetxatu, eta testua euskaraz jartzea, baina bere egunean euskaraz egin zen itzulketa aprobetxatuz.

(Berdez Arsenicum Liburutegian)
(Urdinez Arsenicum Etxean)

URREZKO HAGINDUN KARRAMARROA
IKATZ STOCKA
TINTIN ETA PIKAROAK
CASTAFIOREREN BITXIAK
ILARGIRA BIDEAN
RACHAM GORRIAREN ALTXORRA
ADARBAKARRAREN SEKRETUA
ILARGIAN OINEZ
UHARTE BELTZA
LOTO URDINA
FARAOIAREN ZIGARROAK
TINTIN URRE BELTZAREN LURRALDEAN
TINTIN KONGON
KRISTALEZKO 7 BOLAK
EGUZKIAREN TENPLUA
TINTIN AMERIKETAN
BELARRI HAUTSIA
TINTIN TIBETEN
TOURNESOLEN AUZIA
SIDNEYRAKO 714 HEGALDIA
TINTIN ETA MARRAZOEN AINTZIRA
IZAR MISTERIOTSUA
OTTOKARREN ZETROA

Hau dira liburutegian ikusi ditudanak. Nik gurasoen etxean beste batzuk ditut. Handik pasatzen naizenean begiratuko dut zeintzuk diren.

Momentuz ez dut hau egiteko betarik izango, epe luzerako proiektua izango litzateke, eta noski, komiki guztiak lortzeko aukera izan ezkero. Norbaitek honi buruzko zerbait egin al du?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Artadi

Interesgarria ideia. Hori da azken finean weborri honen lanetako bat: euskerazko materiala gorde ez toki ilun ezkutatu batetan baizik eta sarean denon eskura. Horrela, materiala zabalduta eta partekatuta badago aukera gehiago dauka bizirauteko.

Ideiatxo bat: eskaneatu duzuna igo, ea besteren batek denbora daukan euskerazko "bokartak" sartzeko.

Arsenicum

Etxean neukana listan eguneratu dut, eta ingelesezko fitxategia igon egin dut. (Zip barnean .cbz fitxategiak daude. Hauek .zip berrizendatu ezkero, barruan .jpg irudiak daude).



Hemen Euskerazko liburuaren argazki bat, ideia gisa.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

#3
Froga bat egin dut orri batzuk eskaneatzen.
Hemen uzten dut egindako frogaren lehen orria.
Eskanerrean baino azkarrago agian kamara batekin egingo litzateke?



https://imgur.com/a/sNLZC
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Kamerarekin ondo egitekotan tripode bat beharko zenuke, komikiarekiko guztiz perpendikular jarrita, bestela perspektiba okerra izango luke. Nire ustez eskanerrarekin bide onean zabiltza. Lehen orri hau izugarri ondo dago nire ustez.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju


JASS

Kamararekin azkarrago egin daiteke agian, baina emaitza ez da orren ondo geratuko. Eskanerrarekin izugarrizko emaitza lortuko duzu.
Gomendio txiki bat eman nahi nizuke hala ere, kolorea editatzea. Komiki asko kalitate txarreko paperetan inprimatzen dira, eta horren erruz, koloreak apalak geratzen dira.

Proba azkar bat egin dut nola geratuko litzateken erakusteko, nahi baduzu nik egin diezazuket.


Barbadil

Kaixo denoi.
Foroa nola jarraitzen zuen ikustera sartu naiz aspaldiko partez eta hauxe ikusi dut.

Nere gurasoen etxean oker ez banago Tintin Kongon-eko alea dugu. Ea argazkitxo batzuk atera eta bidaltzen dizkizudan.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Barbadil

Zoritxarrez ez dut aurkitu.
Nahi izan ezkero Asterix gladiadorea daukat.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Arsenicum

Beste ale bat esaneatu dut:

Tintin Eguziaren Tenplua
Norbaitek prestatzeko astia badu... hemen du materiala.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Castafioreren Bitxiak

Eta hemen jartzen dut Castafioreren Bitxiak komikia eskaneaturik.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Orainarte esaneatu ditudanak:
Tournesolen Auzia
Castafioreren Bitxiak
Loto Urdina
Eguzkiaren tenplua

Irudiak moztu, kolorea argitu eta orriren bat garbitzea izango litzateke egin beharrekoa. Nik ahal dudan heinean eskaneatzen jarraituko dut.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Ea egunen baten jeisteko eta irakurtzeko astia hartzen dudan.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Prestatu gabe daude e. Hau da, eskaneatu den bezala. Horregatik dago proiektuetan. Norbaitek egin behar du mozketa, koloreztatzen, eta zentratzea edo arteztea.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Probak egiten hasi naiz, ea eskaneatutako irudiak hartuz, nola har dezakedan behar dudan irudia, bere neurria, nola zentratu etabar.



Egin dudan lehen gauza, tintinen liburua bera neurtzea izan da. Orri arrunt batek 21,5 cm x 29,4 cmko neurria du. Beraz, photoshopa hartu, eta neurri horretako "olana" sortu dut. Gero, komikien binetek okupatzen duten zatia neurtu dut. Geroago konturatu naiz liburu guztiek ez dutela neurri bera binetei dagokienez. Adibidez Castafioreren altxorra liburuan, 18,5 cm x 24,8 cmko neurria du. Racham gorriaren altxorrean 18,1 x 24, 8 cm.

Beraz hauxe egin dut. 21,5 x 29,4 cmko olan zuria sortu dut, eta gero bertan zentraturiko kapa urdin erdi-garden bat. Zentratzeko, kontrol+A sakatu behar da, eta gero honako botoi hauekin zentratu.



Hurrengo pausua, eskaneatutako irudia kapa urdina eta zuriaren artean jarri, eta binetak urdinaren neurrira egokitzea izan da.


Hemen ikusten da, nola lagungarria den kapa urdin erdi-garden hori duen gainean.

Eta hemen azpian, kapa urdina kenduta.


Prozedura hau, komikiko 65 orrialdeekin egin beharko litzateke, gero azpiportadek eta portadek beste neurri batzuk dituzte, baina prozedura bera erabili beharko litzateke. Gero agian, irudiei filtroren bat ezarri beharko litzaieke.

Niri otu zaidan prozedura bat da. Agian beste era errazagoren bat egon daiteke, baina uste dut egiteko era zuzena dela.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.