Shin Chan - 556/XXXX

Sortzailea Aju, 2020ko Abenduaren 10a, 22:51:48

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

SHIN CHAN

SINOPSIA
Sinosuke Nohara 5 urteko umea txiki eta buruhandia da. Bihurrikeriak egiten ditu etengabe, neskak jarraitu, eta egunero bere Ultraheroiaren atalak ikuten ditu telebistan.

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: クレヨンしんちゃん Kureyon Shin-chan
Produkzio Urtea: 1992
Egoera: Emititzen
Nazionalitatea: Japonia
Lizentziatzailea: LukTV
Emisioa Euskal Herrian: ETB1 eta ETB3

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Arduradunak: muntaia Aju
Kapituluak: 534 atal desberdin
Iraupena: 23 minutu +-
Tamaina: 240-300 MB
Adin egokia: 9 urte+

XEHETASUNAK

ATALAK

  • Serie honen atalak normalean 3 azpiataletan banatuta egoten dira (a, b, c... bezala izendatuak izango dira).
  • Serieak aurrera egin ahala, azpiatal batzuen iraupena aldatuz doa. Hori dela eta, posible da:
    • Atal batek 3 azpiatal izatea eta 17 minutu irautea.
    • Atal batek 4 azpiatal izatea eta 25 minutu irautea.
    • Atal batek 2 azpiatal izatea eta iraupen arrunta izatea irautea.
    • ...
  • Zenbakitzerako orduan wikipediako gida erabili da erreferentzia bezala, suposatzen da Japoniako berdina dela.
  • Serie honen atalak autokonklusiboak dira. Zoritxarrez, halako serieek tratu nahiko txarra jasotzen dute; ildo nagusi bat balego, zaila izango litzateke zentsura aplikatzea, baina autokonklusiboak izanda, erraza da atalak zentsuratzea.
  • 93. atala mundu osoan izan zen zentsuratua.
  • Hemen zentsuratuak izan diren (azpi)atalak ETB iritsi zen punturarte: 179a, 264abc, 274abc, 298abc, 321abc, 354abc, 396ab, 397a, 444a, 546c
  • Askotan atal desberdinetako azpiatalak atal berean nahasten dira, adibidez "Shin Chan - 379a-390ab - [Euskal-Encodings]".
  • Atal batzuk atal berezi bezala katalogatuta daude eta beraien zenbakitze propioa dute.
  • ETBk emititutako azken atal arrunta 556a da. Azken berezia, berriz, 49a.
  • Atal berezien iraupena desberdina izan daiteke: 10, 20, 30, 40 minutu...
  • Lehen 18 bereziak ez ziren hona iritsi (9. bereziaren lehen azpiatala bakarrik).
  • Release honetarako iturri desberdinetarako bideoak erabili dira
    • TDT 4:3. Master zaharra darabilte. ETB3tik grabatuta. Lehen 65 ataletan erabilita.
    • TDT 16:9. Master berria darabilte. ETB3tik grabatuta. Hainbat atal.
    • Web-DL 16:9. Master berria darabilte. ETBren web orritik jaitsita. Hainbat atal. Ending eta guzti datoz. Hau da aukera onena.
    • Youtube 16:9. Master berria darabilte. LukTV astean atal bat ari da igotzen Youtubera. Zoritxarrez bitrate nahiko baxua dute eta ETBren web orritik jaitsitako atalak aukera hobea dira. 40. ataletik zihoazela harrapatu nuen eta behintzat 40-65 atalekin muntaia bat egiten saiatuko gara 4:3 atalak kentzeko. Momentuz 87 atal daramatzate eta dauzkagun 66-184 atalak Web-DL bideoak dira, beraz, 185erarte ez ditugu gehiago beharko.
  • Falta diren atal arruntak: 185-189, 194-197, 332, 358, 370c, 374a, 376a, 380a, 381a, 382. 384a, 385b, 387, 391b, 444a, 495, 503ac, 551ab (azken honen atal erdia bakarrik dago grabatuta eta igota.)
  • Falta diren atal bereziak: 1-8, 9bc, 10-18, 21cdef, 22bc, 26c, 42ab, 46ae, 49b

Esteka (MEGA)

MEGAKO ESTEKAK
Serie osoa biltzen duen DLC artxiboa JDownloader programan erabiltzeko

Aju

Hurrengo egunetan denak igotzen joango naiz. Guztira 534 atal desberdin ditut.

egoninobi

Hau bai altxorra! Mila esker!!

Falta diren atalei begira... hari zaharrean dauden atalak begiratu dituzu? Zure bilduman falta diren batzuk han daudela uste dut, baina zenbaki desberdinekin. Esate baterako, euskarazko 444. atala izatez 503b (変則リアルおままごとだゾ) + 444b (家庭教師が来るゾ) + 444c (父ちゃんのヒミツのメル友だゾ) da. 503b hortik lor dezakezu.

Aipamenaren egilea: Aju40-65 atalekin muntaia bat egiten saiatuko gara 4:3 atalak kentzeko.
Euskaraz dauden atal guztiak 4:3 formatuan ekoitzi zituzten. Master berriek cropping gehiegi daukate nire gusturako. Irudi apur bat garbiagoa lortzeko irudia moztea... merezi al du?

Mila esker bilduma zoragarri honengatik! Lan handia egin duzu!

Aju

Aipamenaren egilea: egoninobi  Noiz: 2020ko Abenduaren 11a, 14:04:12Hau bai altxorra! Mila esker!!

Falta diren atalei begira... hari zaharrean dauden atalak begiratu dituzu? Zure bilduman falta diren batzuk han daudela uste dut, baina zenbaki desberdinekin. Esate baterako, euskarazko 444. atala izatez 503b (変則リアルおままごとだゾ) + 444b (家庭教師が来るゾ) + 444c (父ちゃんのヒミツのメル友だゾ) da. 503b hortik lor dezakezu.

Aipamenaren egilea: Aju40-65 atalekin muntaia bat egiten saiatuko gara 4:3 atalak kentzeko.
Euskaraz dauden atal guztiak 4:3 formatuan ekoitzi zituzten. Master berriek cropping gehiegi daukate nire gusturako. Irudi apur bat garbiagoa lortzeko irudia moztea... merezi al du?

Mila esker bilduma zoragarri honengatik! Lan handia egin duzu!
Zeinetan dago? Link horretan lehen 2 atalak bakarrik dauzkan hari batera eramaten nau.

Posible da falta den atalen bat norbaitek edukitzea eta behingoagatik gai honi ganoraz kolpe diodanez argituta utzi nahi nuke.

egoninobi

Azken iruzkinetan MEGAko esteka bat dago (https://mega.nz/#F!f01HiAKL!XhdtAoNN9CQV6WPHBr0v1Q), david_Est izeneko erabiltzaileak igota.

Aju

Begiratu dut eta gaizki apuntatuta neukan; 503ac falta zait. Erabiltzaile horrek igotako atal guztiak dauzkat.

Bide batez mezu bat bidaliko diot abisatzeko. Uste dut beste leku batetik ezagutzen dudala.

egoninobi

Ados! Ea falta diren atalak noizbait agertzen diren. Mila esker release honengatik!

Aju

Ez da ezer. 2017tik neraman dena ganoraz jartzeko gogoz, baina serie oso kaotikoa da (gainera asko oraindik konprimitzeke) eta atzerakada handia sortzen zidan.

Aju

egoninobi

david_Est

WOW! izugarriko sorpresa izan da niretzat altxor hau aurkitzea!!! 8 urte neraman bere atzean!!!

Aju

Aipamenaren egilea: david_Est  Noiz: 2021ko Otsailaren 02a, 15:05:22WOW! izugarriko sorpresa izan da niretzat altxor hau aurkitzea!!! 8 urte neraman bere atzean!!!

Saiatu nintzen zurekin kontaktatzen beste foro batetik, baina badirudi erabiltzailea ezabatu zenuela beste foroan, jeje.

david_Est

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Otsailaren 02a, 15:16:49

ezabatu baino gehiago... baneatuta izan nintzen.
Apunte bezala... 93. kapitulua duela gutxi lortu egin zen https://shinchaneros.net/d/8386-episodio-93-como-fue-rescatado

Aju

Aipamenaren egilea: david_Est  Noiz: 2021ko Otsailaren 02a, 15:36:43
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Otsailaren 02a, 15:16:49
Aipamenaren egilea: david_Est  Noiz: 2021ko Otsailaren 02a, 15:05:22WOW! izugarriko sorpresa izan da niretzat altxor hau aurkitzea!!! 8 urte neraman bere atzean!!!

Saiatu nintzen zurekin kontaktatzen beste foro batetik, baina badirudi erabiltzailea ezabatu zenuela beste foroan, jeje.
ezabatu baino gehiago... baneatuta izan nintzen.
Apunte bezala... 93. kapitulua duela gutxi lortu egin zen https://shinchaneros.net/d/8386-episodio-93-como-fue-rescatado
Beraz horregatik ez zuten emititu...