Edukiak online ikusteko plataforma proposamena: Tokyvideo

Sortzailea loidi1999, 2021ko Azaroaren 29a, 16:24:29

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

loidi1999

Arratsalde on denoi, asko gustatzen zaizkit txikitako telesail eta filmak ikustea, eta horregatik nago foro honetan duela urte batzuetatik, baina orain arte ez dut inoiz ezer idatzi.

Edukiak online ikusteko badira urte batzuk foro honetan MEGA erabiltzen dela, eta ikusi dut askotan edukiak borratzen direla, edo ez dela oso erosoa gauza batzuetarako. Horregatik, orain dela hilabete batzuk deskubritu nuen webgune bat proposatu nahiko nuke, Tokyvideo, agian ezagutzen duzue. YouTube antzeko plataforma bat da, baina eduki pirata ere aurkitu daiteke, eta egin ditudan proben arabera, ez didate bideorik bota oraindik.

Foro honetatik deskargatutako pelikula batzuk eta Autobus Magikoaren atal batzuk igo nituen (eskerrik asko bide batez) sortu nuen kanalera, eta 5 hilabete ondoren hortxe jarraitzen dute guztiek (eta ez zait iruditzen inork ikusi dituenik, ez baititut zabaldu).

Gainera, playlist moduko zerrendak egin daitezke dena antolatuago edukitzeko, baina ezin dira ordenatu eta igotzen diren ordenan geratzen dira, nahiko nahasgarria izan daiteke.

Bestetik, sartu bazarete ikusiko zenuten bideo bakoitzaren ikustaldi kopurua 5000-6000 artekoa dela, eta hori noski gezurra da, ez dakit zergatik egiten duten, baina bideoa igo eta ordu batzuetara automatikoki agertzen da.

Hortaz, deskubritu ditudan ezaugarri batzuk zerrendatuko dizkizuet:
  • Erreproduzitzaile sinple eta intuitiboa dauka, eta iragarkiek ez dute asko molestatzen.
  • Bideoak deskargatu nahi badira posible da Youtube-dl erabiltzea, edo Video DownloadHelper moduko hedapenen bat.
  • Bideoak banaka igo behar dira, eta bakoitzari izena eskuz idatzi behar zaio (arazo bat izan daiteke atal asko dituzten telesailetarako).
  • Bideo bakoitza igo ondoren ordu batzuk behar ditu "aztertua" izateko. Nik gauean igo izan ditut bideoak eta hurrengo goizerako publikatuta zeuden, inongo arazorik gabe.
  • Kalitatea ez da ikaragarri ona. Marrazki bizidunak ikusteko oso egokia dela iruditzen zait, baina 1080p-n irudi errealeko pelikula bat ikusteko ez nuke erabiliko.
  • Ez dut beharrik ikusi fitxategien izenak aldatzeko Copyright-ak harrapatu ez dezan.
  • Bideoak embedding bidez zuzenean foroan txertatu daitezke, baina ez dakit hala nahiko den.
  • Batzuetan bideoak igotzean beste erlaitz edo pestaña batean nabigatzen bagaude errorea ematen du. Hori konpontzeko, "pendientes" erlaitzean dauden bideoetara joan eta behar diren datuak bete berriz eta gorde.

Uste dut esan nahi nuen guztia esan dudala, erabiltzea erabakitzen bada ni prest nago gauza batzuk igo eta estekak gehitzeko dagozkien orrietan. Ez da plataforma oso ona, baina MEGArekin batera erabiltzeko erraza eta baliagarria izan daitekeela iruditzen zait.