Akelarre (2020) (Pablo Aguero) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea fersogas, 2022ko Urtarrilaren 12a, 15:19:42

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

fersogas

AKELARRE (2020)





Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria   Argentina   Frantzia
Generoa: Drama
Urtea: 2020
Zuzendaria: Pablo Aguero
Gidoia: Pablo Aguero, Katell Guillou
Argazkia: Javier Agirre Erauso
Musika: Maite Arrotajauregi [Mursego], Arantzazu Calleja
Aktoreak: Amaia Aberasturi, Alex Brendemühl, Daniel Fanego, Jone Laspiur, Daniel Chamorro, Iñigo de la Iglesia, Yune Nogueiras, Elena Uriz, Asier Oruesagasti, Garazi Urkola, Irati Saez de Urabain, Lorea Ibarra
Ekoizpena: Sorgin Films, Tita Productions, Kowalski Films, Lamia Producciones, La Fidèle Production
Sinopsia: 1609. urteko Euskal Herrian, neska gazte talde bat basoan dago, eguneroko lanetatik atseden hartzeko jai bat ospatzea erabaki baitute; haien artean dago Ana. Festa giroa bat-batean moztuko da, ordea, parte hartzaileen zoritxarrerako. Barreen eta txantxen soinu alaiei soldaduen bortizkeriaren zarata gailenduko zaie. Gizon armatuek, elkarretaratzea bortxaz eten, eta emakumeak atxilotuko dituzte. Sorginkeria leporatuko diete parte hartzaileei, eta inkisizioaren esku utziko dituzte, epaituak izan daitezen.
Nota Filmaffinityn: 6.1



1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara eta gaztelera (jatorrizko bertsioa, azpititulurik gabe)
Iraupena: 90
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 2,30 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*



2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara eta gaztelera (bertsioa honek gaztelerazko zatiak euskaraz azpitutulatuak ditu)
Iraupena: 90
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,59 GB
Erresoluzioa: 720p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*


arrakala

Kaixo fersogas! Ongietorri eta eskerrik asko ekarpenagatik! Fitxa pixka bat txukundu dut, adibideko traolak (#) ez ditugu fitxan jartzen eta. Eta 1080p bertsio bat ere gehitu diot.

Hala ere, foroko arauetan zehazten dugun moduan, Euskal Herrian ekoitzi diren filmak ez ditugu igotzen etb-k emititu arte. Bertako filmen ibilbide komertziala ez kaltetzeko hartu zen neurri hau aspaldi, beraz momentuz admin txokoan gordeko dut filma, etb-k emititzen duen arte.

Eskerrik asko eta ongi izan!

Aju

Epa, hemen jartzen badugu berak ez du ikusiko haria eta zergatiaren mezua.

arrakala

Egia.. mezu pribatu bat bidaliko diot azalpenarekin.

arrakala

Beno, ba azkenean bota du etb-k film hau, eta ondorioz admin txokotik atera dugu eta publiko egin. Bi bertsio gehitu dizkiot, jatorrizkoa (batere azpititulurik gabe) + etb-rena (euskarazko azpitituluekin), bakoitzak behar duena erabili ahal izateko.