Cobiren taldea (15/26) (1992) [Mega][540p]

Sortzailea Aju, 2022ko Uztailaren 24a, 14:17:43

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

COBIREN TALDEA (1992)


FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: The Cobi troupe
Produkzio Urtea: 1992
Atal kopurua: 26 (15 dauzkagu)
Egoera: Bukaturik
Produktora: RBR Internacional
Nazionalitatea: Espainia
Emisioa Euskal Herrian: ETB1

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea:
  • Bideoa: VHSrip - x264 720x540 2000kbps 4:3
  • Audioa 1: VHSrip - AC3 256kbps 2.0 Euskara
Arduraduna: Aju
VHS hornitzailea: Raul
Iraupena: 25 Min
Tamaina: 350-400 MB bitartean
Oharrak: Sestaoko Raulen zinten artean zegoen. 15 atalok VHS bakarrean zeuden, long playn grabatuta. Ez dakit Taichisanek digitalizatutako zinten artean atal gehiagorik dagoen. Agian Raulek berak ere izan ditzake atal gehiago beste zintaren batean eta ez genituen hartu... Batek jakin.

Atalak biltzen dituen DLC fitxategia JDownloaderrerako

Aju

#1
Partzialki berreskuratua izan den altxor horietako bat :txistu:  COVID 19aren aurretik COBI 92 izan genuen, eta euskaraz.

Telesailaren euskarazko izenaren bila ibili naiz Egunkariaren hemerotekan (esango nuke atalean ez dutela esaten) eta 1994ko urtarrilaren 12an behintzat ematen zuten. Esango nuke apur bat lehenago ere emititzen zutela.

Bere garaian bere funtzioa bete zuen, baina esango nuke hau ez dutela gehiago berremitituko, edota DVD/Bluray/VODen aterako.



Wikipediaren arabera Japonian ere emititua izan zen. Imajinatu Dragoi Bola, Fly, Txef txikia eta halako animazio mailara ohituta zaudetela eta bapatean honela animatutako zerbait jartzen dizutela. Eta gainera zure herrialdeko jendea honela ateratzen dutela:



Ba hori. Estereotipo guztiak oso estereotipatuta.

Adi pertsonaia honekin, paralinpikoen edizioko maskota: Petra



Ileko koletak bere eskuak dira, baina pianoa hankekin jotzen ere ikusi dut.