Ilargi Guztiak (2021) (Igor Legarreta) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea arrakala, 2021ko Azaroaren 13a, 13:02:52

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

ILARGI GUZTIAK (2021)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Beldurrezkoa / Drama
Urtea: 2021
Zuzendaria: Igor Legarreta
Gidoia: Igor Legarreta, Jon Sagala
Argazkia: Imanol Nabea
Musika: Pascal Gaigne
Aktoreak: Haizea Carneros, Itziar Ituño, Zorion Eguileor, Josean Bengoetxea, Lier Quesada, Elena Uriz, Miriam del Prado, Justi Larrinaga, Maite Saez de Vicuña, Ane Biain, Andere Garabieta, Iraia Serrano, June Larrañaga, Eric Probanza, Olatz Beobide, Maite Bastos, Alaitz Eguren, Javier Barandiaran, Iñigo de la Iglesia
Ekoizpena: Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Noodles Production, Pris & Batty Films, ETB, Pris and Batty Films, TVE, Vodafone, Instituto de Credito Oficial (ICO)
Sinopsia: Azken karlistaldiaren amaieran, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatuko du umezurztegi batetik. Zaurituta, eta bere burua heriotzaren atarian sentituz, neskatoak, emakume horrengan, Zerura eramateko bere bila etorri den aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster ohartuko da, egun berriaren egunsentian, bere konpainiaren truke, izaki arraro horrek betiko bizitza eman diola. Bere izaera berriaren pean, bere haurtzaroan itxita igarotako denboraren igarotze mingarria 'bizi' beharko du, eta hamaika eta hamaika ilargi zenbatu beharko ditu Candido, bere etxean bere alaba balitz bezala hartuko duen gizon umila, ezagutu arte. Berarekin, bere izaera berriaren aurkako eta kendu dioten bere bizitza berreskuratzeko ametsa lortzeko bidaia hasiko du.
Nota Filmaffinityn: 5,9



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 102 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 2,78 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*



arrakala

Beno, ba azkenean emititu du etb-k film hau, aspaldi ripeatua nuen BluRaya baina foroko arauek diotenaren arabera itxaron dut etb-k bota arte. Lixto beraz, film eder hau ere igota  :garagardoa:

xabeer

Eskerrik asko Arrakala. Nik ETBtik grabatu nuen, baina kalitate baxuagoarekin.

Aju

Aipamenaren egilea: xabeer  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 13a, 20:45:43Eskerrik asko Arrakala. Nik ETBtik grabatu nuen, baina kalitate baxuagoarekin.
xabeer, kuriositatez, duela urte eta erdi Biziarteko kartzela eman zutenean, grabatu zenuen?? :txistu2:

xabeer

Ba ez, orduan ez neukan orain dudan TV sintonizatzailea/grabatzailea grabatu ahal izateko.