Foroko Arauak

Sortzailea Aju, 2007ko Maiatzaren 14a, 02:14:31

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

ARAUAK




Foroaren legalitateari buruz: Legez onartuta daude inolako irabazirik ematen ez dituzten artxiboak trukatzeko programak erabiltzea, beti ere artxibo horiek kontsumo pertsonalerako badira. Guk ulertzen dugu hemengo artxiboak jaisten dituen jendeak norbere kontsumorako jaisten dituela, beraz, horrek ez luke legearekin inolako arazorik ekarri behar. Baten bati ekartzen badizkio, berak jakingo du zer egin duen gaizki, guk oraindixe abisatzen dugu, egin dugun bakarra euskerazko materiala eskuragarri jartzea izan da, zerbait gaizki egin duena zeu zara, eta gu desentenditu egiten gara.



1
·Euskal Herriko ekoizleei kalterik ez egiteko dugun borondatea dela eta, honako irizpideak kontutan hartuko dira edozein material igotzeko orduan:

-Publikoki zabaltzeko materiala: ETB-n botatakoa, Dvd-tan bikoiztutako materiala, baldin eta EHan ekoiztua izan ez bada, material deskatalogatua, lizentzia libredun materiala. Plataformen kasuan honakoa egingo dugu:
- Plataformetarako propio bikoiztu den materiala, estreinatu eta hilabete bat igaro ondoren igo ahal izango da. Tarte hori utziko dugu lehen asteetan jendeak plataformen bidez ikusi dezan, plataformetan euskararen presentziari kalterik ez egiteko asmoz.
- Plataformetarako azpititulatutako materiala, edozein unetan igo ahal izango da.

-Ezin da publikoki zabaldu: EH-an ekoiztutako edozein material baldin eta ETB-n bota ez bada eta deskalogatua ez badago.
Gainontzean, eta lizentzia kontuari dagokionez, norberak ikus dezala zer egiten duen lizentziatutako materialarekin. Baten batek lizentziatutako zerbait aportatu nahi badu, pertsona horri ez zaio inolako kargurik hartuko ez komentariorik egingo lizentziari buruz, bakoitzak ikus dezala jaitsi ala ez, eta errespeta itzazue beste guztien erabakiak gai honi buruz.



2
·Foro honetan sekula ez da onartuko hemengo materialarekin dirua lortzea, eta egiten duenak baneoa (forotik bota) izango du. Hemen ateratzen den guztia doakoa da. Dirua eskatzekotan, administratzaileak eta moderatzaileak bakarrik izango dira, eta foruaren mantenurako donazioak bakarrik eskatzeko izango da, eta ez beste ezertarako.



3
·Montatzaileen lana errespetatu.
 -Montatzaileak munduko intentzio on guztiarekin montatzen ditu artxiboak eta bere denbora eta lana eman dizkio, ez dago entzuteko egin duena kaka bat dela. Ondo dago komentatzea zer iruditu zaizuen, eta normala iruditzen zaigu baten bati zerbaitek ez konbentzitzea, baina beste gauza bat da esatea "Hau kaka, honela eta honela egin behar zenuen". Zerbaitek konbentzitu ez duen horietako bat bazara eta montatzaileari azaldu badiozu zer den konbentzitu ez zaituen hori, lasai, badaki zer pentsatzen duzun eta ez zaitez astuna izan, ez martirizatu montatzailea; horrek montatzailea desilusionatu egiten du eta burua jaten hasten da ea benetan gaizki dagoen, ea montatzen txarra den... etabar pentsatuz.
 -Ez izan astuna montatzaileekin galdetzen ea nola daraman dena delako seriearen montaketa, noiz igoko duen interesatzen zaizun artxiboa... Hemengo montatzaileon kasuan behintzat, denok ematen dugu ordu mordoa lan egiten, eta montatzen ez gaudenean, ez du graziarik ematen muntaiarengatik hitz egitea, are gehiago, entzun nahi duzun azken gauza da.



4
·Beste kideak errespetatu
 -Inork ez du eskatzen erabiltzaile denekin ondo eramateko, baina bai eskatzen da errespetua izateko besteekin, inork ez du inor irainduko, konfidantzazko bromak ez badira.
 -Ez zaitez ibili inor izorratzen, berehala igarriko gara horretan zabiltzala eta nahiz eta hemengo arau bat bera ere hautsi ez duzun, zuzenean joango zara kalera por listillo, azaltzeko inolako aukerarik izan gabe, eta izorratzeko erabili duzun era hori arautuko dugu debekatzeko.



5
·Saia zaitez zure erantzunak dagokien tokian jartzen, eta saiatu gaitik ez desbideratzen; beti gertatzen da komentario batekin beste gai bat aipatzeko aukera agertzea, ulertzen dugu, eta ez gara hain zorrotzak izango kasu horretan, baina kontua erabat desbideratzen hasten dela ikusten dugunean, saiatuko gara erantzun desbideratua daukaten postak haritik banatu eta gai horri buruz beste hari bat zabaltzen dagokion tokian, baina banatzea zaila dela ikusten badugu, haria itxiko dugu. Ikusten badugu baten bat aldioro desbideratzen ari dela, ez gara molestatuko begiratzen ea bana daitekeen ala ez, haria zuzenean itxiko da, eta noski, abisua izango du.



6
·Hari bat zabaldu behar baduzu, izenburuak izan daitezela ulerkorrak, ondo deskriba dezatela hariaren gaia.





Irakurri arau hauek eta hausnartu ea arauekin konforme zauden ala ez, eta konforme ez bazaude, oraindixe abisatzen zaizu, ez zaitez erregistratu ze horrek esan nahi du forora arazoak ekarriko dituzula, eta azkenean baneatua izango zara. Erregistratzen bazara, arau hauek errespetatuko dituzu betiko, eta ez aldatu denborara zure iritzia, ze jendearekin lagun egin ostean zailago da baneatzea, baina horrek ez du esan nahi baneorik ez dela egongo, beharrezkoa bada egon egingo da.

Pertsona zentzuduna bazara, arau hauek irakurri gabe ere sekula ez duzu arazorik izango arauekin.

Hauek dira oraingoz ezartzen ditugun arauak, ikusten badugu zerbait falta dela, editatu eta arau berria ezarriko dugu.