[Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu

Sortzailea Aju, 2007ko Apirilaren 10a, 23:43:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

bueno, egunotan proba abtzuk egiten ibili naiz VHQ mode aukerarekin. Nik 1-Mode decision gomendatzen nuen, ba?a egia esateko 4-Wide search bera ere ez dago gaizki, depende zertarako, hobea da.

Wide searchekin, konpresio denbora  nahiko luzeago da, mode decisionek tardatzen duenaren heren bat gehiago, eta degradazio famatu hori gehiago resaltatzen da, ba?a alde daukana da detalleak gehiago konserbatzen dituela. Mugimendua dagoenean, animean eta, marra beltzen inguruan pixelazio txikiak gertatzea normala da, ba wide searchek hori gehiago lantzen du.

Bakoitzak ikus dezala zer nahiago duen

FHarlock

4-Wide search erabiltzen dut nik, denbora luzetzan du, baina kalitatea da nire ardura. Denbora behar duela, gaua pasa dezala kalkuloak egiten.

Degradazioa nabari zaiola, besteak irudia enpastatzera joko duelako da, detaileak galduz, baina nahiago degradazio puntualak ikusi, detaileak galdu ordez.

Gauza bat eduki kontuan, kalitate obeagoa lortzen da ongi egindako artxibo batekin, azkar bitrate gehiagorekin egindakoa baino. Denbora gehio kalitate gehio esan nahi du, tamainia ez da dirudien ain kritikoa.

Aju

ya, ba?a tikisa ez denak ez du alderik ikusten baten eta bestearen artean kalitateari dagokionez, eta pertsona horrentzako kalitatea berdina bada, pentsatuko du 'zertarako eman denbora gehiago konprimitzen wide searchekin, biekin berdin ikusten bada?'. Ni oso tikis-mikisa naiz, eta aldea egia esan... sin mas, modek asunto baten "kojeatzen" du eta widek ez, ba?a widek beste gauza baten "kojeatzen" du eta besteak ez.

Nik ez nuke esango mode decisionek enpastatu egiten duenik, de hecho, goian esan dudan bezala, animean, marra beltzen inguruan pixelazio txikiak egitea ohikoa da, eta enpastatuko balu, ez dut uste igarriko zirenik.

Nik orain wideri emango diot aukera

FHarlock

Konprimaketan faktore askok parte hartzen dute, eta beste faktoreetan justu bazabiltza, nabaritzen da bata edo bestea erabili. Spirit bitratez justu zihoan, eta primeran geratu da wide search-ekin.

Noski, gero irudiaren egoera asko afektatzen du. Kalabaza tripontzia ez du inork salbatuko, ez xvid bat eginda dvd oso bat okupatzeko, elui zarata hor dago eta ezin kendu zatzakio.

Eta askotan engainiagarria da, Spirit ordenagailuz egindakoa, ez du hautsik edo horrelako arazorik, baina detaile piloa dauzka, eta kolore oso landuak ditu, dirudien baino zailago eginez. Irudi bizikoak errazago egin zatzaizkit horrekin konparatuta.

Beste faktoreetan gaizki ez bazabiltz, hau da, irudia erraza eta arazo gabea bada, bitratea 1400-tik edo 1500 gora egin badezakezu, modu bat edo bestea erabili ez diozu desberdintasun gehiegi nabarituko, bestela bai.

Aju

eta faktore horiek zeintzuk dira? ze hori jakin ezean, ezingo dugu jakin justu gabiltzan edo ez, ze inoiz gertatu zait pentsatzea bideo bat sinplea dela eta gero zaila izan konprimitzeko eta alderantziz, zaila dela pentsatu eta oso sinplea izan

FHarlock

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Maiatzaren 14a, 13:12:50
eta faktore horiek zeintzuk dira? ze hori jakin ezean, ezingo dugu jakin justu gabiltzan edo ez, ze inoiz gertatu zait pentsatzea bideo bat sinplea dela eta gero zaila izan konprimitzeko eta alderantziz, zaila dela pentsatu eta oso sinplea izan
Experientziak laguntzen dizu bideo bat baloratzen, jakiteko zein zail izango den edo ez konprimatzen.

Bideoaren egoera da bereziki kritikoa, zein egoeratan dagoen, hautsa baduen, grano fotografikoa ongi kodifikatua duen, marraturik baduen, fotograma rajaturik duen. Arazo bakoitzak kodifikazio extra dakar, eta bitrate efektiboa jeisten du. Kalabazaren dvda ikusteaz batera, otoi egiten hasi nintzen. Conan nahiko desastre da, baina ez katastrofikoa. Irla nahiko ongi dago, baina baditu hautsak. Dinamita... telebistarako grabatu dela nabari da, baina gaizki gaizki.

Zenbat eta irudia dinamikoagoa, hau da, zenbat eta irudian mugimendu gehio egon, okerrago. Osama, printzipioz alde horretatik ez dirudi hortik zailtasunik datorren, ba kamara al hombro piloa du eta horrek zailtzen du. Irudiak zenbat eta mugimendu gehio eduki, okerrago.

Irudi mota ere eragina du, Osama, horko paretak guztiz irregularrak eta textura ain organikoarekin, bulego baten kokatzen den filma baino zailagoa da, non texturak ez dira ain aldakorrak, formar erregularrak dira eta abar.

Nik egiten dudana, beti kodifikazio konplexuenerako prestatu, irudia erreza bada, irudian primeran geratuko da, irudia zaila bada, obeagorik ezin izango duzu lortu. Prestatu okerrenerako eta itxaron oberena.

Bitratea beti 1200-tik gora ahal bada, zenbat eta zailago, zenbat eta gorago bitratea.

Aju

ez dakit nik ba hori beti betetzen den... DBZ 220mbetako kapituluak ateratzeko konfiguratu eta borrokako kapitulo baten 186mb pisatu eta gero konbertzazioko kapitulo baten 230mb pisatu. Noski mugimendu askoko bideoek gehiago okupatuko dutela, ba?a ez dut uste nik hori regla de 3 bat denik