EUSKARAZKO MATERIAL ZERRENDA(AKTUALIZATUTA 20-04-06)

Sortzailea Taichisan, 2006ko Otsailaren 07a, 18:02:57

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 3 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Barbadil

Nik rambo 1 2 eta 3 dauzkat gazteleraz. Besteetatik ea ezagunen batek baduen baten bat.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

FHarlock

IKUSI NOLA IKUSI LITEKEEN ASTERIX HURRENGO EDIZIOAN
http://whiggles.landofwhimsy.com/writings/dvdimage-asterixvscaesar.html

Hemengo zaharrak formatua 1:33 zuela jakinda, (1) australiako masterraren berdintsua izan daiteke, eta orain remasterizaturik aterako dutena, (3) frantzes masterra izango da zihurrenez.

Aldaketa, kristorena.

Hemen irudi batzuk, enlazean konparatiba osoa. Fijatu nola 1:33 letreroa moztuta dagoen.



FHarlock

Beno, orain aretotan ostiral honetan Tinko Filmeak S.L. Iratxoen erregea estreinatu du. Espero beharko da, denbora bat barru, dvd-en ateratzea. Edo agian estreinu zahar bat da eta ikastoletan aste honetan pasako dutenez, pase irekiak bezala eduki dute.

Tinko euskeraz bakarrik estrenatzen duen banatzeialea da. Uste dut komentatu nuela, bazegoela banatzaile bat ez nintzena zein zen gogoratzen, ba Tinko zen. Ez dute horri ofizialik, beraz, beraien tituluak ezagutzea zaila da.
http://www.gipuzkoaeuskara.net/es/jarduerak/abbadia/tinko
http://www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/abbadia/tinko

Interneten aurkitu dudan informazio banatzaile hauei buruz. Urtea, tituloa, ikusleak, eta errekaudazioa. Hauetako titulu zaharrenak zihurrenez VHS-an aterako zituzten eta dvd-ean ez.
2002    IKASGELA HEGALARIA    381    4,07?
2001    PROP & BERTA    1.670    7.708,90?
2000    EMIL ETA DETEKTIBEAK    808    2.817,81?
1999    SORGIN BAT ETXEAN    2.929    13.030,20?
1998    ANNALUISE & ANTON    260    991,30?

Bestetik, errepaso bat eginda elkar dendetako horrietan hurrengo dvd-eak listatzeke ditugu:
- MAROONS. Nobedade bat da.
- Glup (Una aventura sin desperdicio). Donostiako Dibulitionen film oso majua. Zinemetan euskeraz ikusia.
- Kutsidazu bidea Isabel (Antzerki lanaren grabaketa). Esan didatenez, zinemarako laburmetraia egiten ari dira.
- PROP & BERTA. Zinemetan ikusi zela uste dut.
- Ilargiaren sekretua (Takolo eta Porrotx pailazoak).
- Azti ikaslea. Euskeraz ikusi nuen azkeneko filma hemen itxi berri dituzten zinema baten. Oso majua, tinkok edukiko duen filme presentagarrienetarikoa. Kelly LeBrock (La mujer explosiva mitikoa) papere garrantsitsua du.
- El embrujo del Sur. Filmax atera zuen. Amhed Alambrako printzearen bigarren zati ez ofiziala. Biak euskeraz zinemetan ikusi ahal izan ziren.

Ez ditut denak jarri. Hona hemen linka sakonago behatzeko:
http://www.elkar.com/katalogoa.cfm?atala=dvdeuskaraz&saila=bideo/dvdak&hizkuntza=0
Badute ere katalogoa VHS euskeraz.

Euskal laguntzetatatik ere atera ditzakegu tituluak:
Publicadas las ayudas a la distribuci?n de cine y v?deo en euskera del Gobierno Vasco, as? como las del programa Niniak

25-02-2004

Acaban de publicarse las ayudas del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco para fomentar el estreno de pel?culas en euskera en las salas de cine o en v?deo y DVD. Se han repartido 584.526 euros, que propiciar?n el estreno de 13 pel?culas en cine y la edici?n de 10 para home video. Adem?s, se han otorgado otros 10.800 euros a 16 empresas vascas para participar en eventos internacionales dentro del programa Niniak.
Aipatu
Las distribuidoras cinematogr?ficas que han recibido ayudas para el estreno comercial de largometrajes en euskera son cuatro. La que mayor cantidad percibir? es Barton Films, con 240.000 euros para la distribuci?n de seis filmes: Waste Side Story (Glup), Betizuak Izar Artean, Happily Never After, El Cid, la leyenda, George and the Dragon y Unibertsolariak munduaren ertzaren bila. Por su parte, Tinko Filmeak percibir? 168.000 euros para la distribuci?n en euskera de otros cuatro t?tulos: Prop&Berta, A Witch in the Family, Science Fiction y The Sorcerer's Apprentice. La relaci?n de ayudas se completa con Luk Internacional, que recibir? 72.000 euros para el estreno en salas de Shin Chan Bola Galduen Bila y Doraemon eta Maien Inperioa; y Lauren Films, que recibir? 36.000 euros para El ni?o que quer?a ser un oso. En total, se han destinado a esta l?nea de ayudas 516.000 euros para 13 t?tulos durante 2003.

Otras siete distribuidoras han recibido ayudas para el doblaje y comercializaci?n en euskera de pel?culas en DVD y v?deo. En concreto, Talape Producciones Audiovisuales TPA percibir? 18.000 euros por la distribuci?n en DVD de Olentzero Gabonetako Ipuina y Betizu Izar Artean; Gorostilandia, 14.526 euros para la distribuci?n en DVD y v?deo de Waste Side Story (Glup); Lauren Fims Video Hogar, 9.000 euros para el lanzamiento en DVD de El ni?o que quer?a ser un oso; Sogedasa, 9.000 euros para la distribuci?n en v?deo y DVD de El Cid, la leyenda; Luk Internacional, 9.000 euros para la distribuci?n en v?deo y DVD de Shin Chan Bola Galduen Bila y Doraemon eta Denboraren Trena; Pausoka, 6.000 euros para el lanzamiento en DVD y v?deo de Alex y Alexis y Maroons; y Universal Pictures Iberia, 3.000 euros para el estreno en DVD y v?deo de La colina del drag?n. En total, se destinan a esta modalidad de ayudas 68.526 euros, que se reparten entre diez t?tulos.

Finalmente, tambi?n se han dado a conocer las ayudas otorgadas dentro del programa Niniak, que contribuye a financiar la participaci?n de empresas vascas en eventos audiovisuales de car?cter internacional. En total, han sido 16 las empresas beneficiarias: Idem 4, Ione Communications, Pausoka, Retelsat y Western Films (que han percibido 1.200 euros cada una); Gipuzcoako Napartheid Gazte Elkartea y Marian Fern?ndez (que han recibido 900 euros); Irusoin (600 euros); y Abrakam Estudio, Alokatu, Asociaci?n Silverspace de Vitoria-Gasteiz, Dibulitoon Studio, Drop Producciones Audiovisuales, Hegaz TV & Film Producers, Producci?n de Imagen Sincro y Tectoon (300 euros cada una). En total, se han repartido 10.800 euros dentro de esta l?nea de ayudas.
Lauren azkenean, asko, baina asko luzatu zuen El ni?o que queria ser oso, eta nik dakidala, ez du euskerazko kopiarik izan, baina Lauren-en kulebroia, luzea da eta bukatzeke dago oraindik.

Taichisan

TInkori nik mail bat bidali nien jakiteko dvdan edo behintzat vhsan komertsializatzen zuten filmeak(batez ere ASTERIX ETA OBELIX en 2 filma, gerard depardeu-rena), eta erantzun mail baten esan zidaten beraiek bakarrik zinema formatuan egiten dutela, eta ez dagoela oportunitaterik euskaldun bikoizketa hori lortzeko, asike ke puta gracia! eta gero ikusten dut hori, eusko jaularitzak destinatzen duela euskara fokmentatzeko,.... ba ez da asko nire iritziz,zeren zinema aretoetan EUSKARAZKO FILME GUTXI ikusten dira, eta DVD formatuan beste berdin, zeren bikoiztuta dauden filmak dvdeetan ez dute euskarazko bikloizketa jartzen ,eta ez dago eskubiderik, zeren katalana ia beti jartzen dute, eta euskaraz bikoizturik bada go zergaitik ez euskarazkoa??? Mucho se dice y poco se hace?? ez dakit nirekin bat zoazten bat baino hori da neure iritzia.

Laster  Material berria jarriko dut listan:

FIlmak dvd:
NINJA DORTOKAK
WASABI
Mozorroen maisua

SERIE DVD
DOREMIREN MAGIA 3 vol. 2 eta 3
Kochikame dvd vol.9

Agur
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

FHarlock

Aipatuzeren zinema aretoetan EUSKARAZKO FILME GUTXI ikusten dira
Nire ustetan, GEHIEGI ikusi daitezke, merkatua den bezala. Ikusi bestela zenbatekoa den titulo bakoitzeko dirulaguntza, eta zenbateko errekaudazioa lortzen den. Horregatik, filmea interes minimoa badu, beti saiatzen naiz ikustera joateko, hemen jende gutxi joan ohi delako. Otsoen itunean ni neu nintzen ikusle bakarra, eta beste batzuetan, ni eta nire familia, BluBerry-ren kasuan.

Doraemon-en filmea proiektatu nuenean, behin baino gehiagotan lampara itzali behar izan nuen, ez zetorrelako inor. Baina noski, estreinatu eta aste batzutara ekarrita inork espero ez zuenean, eta sala betetzeagaitik 3 astez edukita astebarruan sesioekin, zer espero liteke.

Gaur egun, zineko kopia bat kostatzen dena kostatuta, ezin izango da zineman amortizatu euskerazko kopiarik.

Ez da bakarrik, zenbat kostatzen den kopia bat, soinua desberdina denez erderazkoatik, master bat ordaindu behar da, eta kopia kopurua minimoa denez, ez dago deskonturik prezioetan, erderaz gertatzen denaren aurka.

Geroago ikastolei pasako zaielako, onartu daiteke, hainbesteko dirulaguntza ematea. Kopia komertzialki edukiko duen bizia ez du konpentsatzen.

Agian, DTS-a erabilita, arazoa murriz liteke. DTS soinua aparte dator, cd-etan, eta kopian dauden denbora kodeekin sinkronizatzen da. Zinema gehiagotan egongo balitz, eta DTS guztiz fidagarria izango balitz (ikusi dut zineman DTS funtzionatzen ez zuen kopia bat nire begiekin), erderazko kopia batekin, euskeraz eman ahalko litzateke. Arazoa, DTS kale egiten badu, dolbyko pistak irakurtzen dituela mutu ez geratzeko, zeintzuk hizkuntza bakarrean egon daitezke.

Mediterranear kostaldeko zinema baten, kopia bakarrarekin, bi saletan aldi berean botatzen dituzte film konkretu batzuk, sala baten erderaz, eta beste salan, DTS-arekin ingeleses atzerritarrentzako. Spiderman 2 kale egin zuen DTS-a, eta ezin izan zuten ingeleses eman.

Bestaldetik, bikoizketa ere, ordaindu behar da. Kasu gehienetan, zinemako tituluak ETB-ek pre erosten ditu, edo horrelako zerbait, bikoizketa zineko kopiaren kargu joango balitz, oraindik galerak okerragoak izango liratelako.

Zine digitala helduta, euskerazko titulu gehiago ikustea izango da. Sesio batzutan euskeraz, eta besteetan erderaz.

Beste gauza bat izango litzateke, bikoiztuta ordez, azpitulatua balitz. Ez da master fotografiko berria egiten, azpitituloak kopian imprimatzen direlako. Bertsio originaleko kopia bat erosiz, egina dago. Horrek egiten du askoz merkeagoa kopia, bertsio originalean piloka kopia egiten dituztelako.

Gainera, beste jauza bat jakin ezazue, badira zineman estreinaturiko filmak, banatzaileak dirua galtzen jakinik ateratzen dituela, dvd-ko promozio gisa. Horiek baina jende gutxiago joanda euskerazkoetara, imaginatu zenbateko dirulaguntza behar den zineman euskeraz zerbait jartzeko.

Lehen, hiriburu bakoitzerako kopia bat egiten zen, Doraemon edo ShinChanen estreinuak, berriz, Bizkaian eta Guipuzkoan egiten dira, araba eta nafarroarentzako kopiak hartuta, eta 4-tik, 5 kopiara pasatu dira ala ere, han dirua ateratzen zaielako. Irakurri dut gara-n, hau euskerari sorbalda ematea zela. Araban eta Nafarroan, euskera dagoen moduan egonda, umeekin joango litzateken nagusi gehienak euskera ez dakitela, errealitatea ez ikustea da, kopia bat gehiago, niretzako, aurrera pausu galanta da.

Aipatueta DVD formatuan beste berdin, zeren bikoiztuta dauden filmak dvdeetan ez dute euskarazko bikloizketa jartzen ,eta ez dago eskubiderik, zeren katalana ia beti jartzen dute, eta euskaraz bikoizturik bada go zergaitik ez euskarazkoa??? Mucho se dice y poco se hace?? ez dakit nirekin bat zoazten bat baino hori da neure iritzia.

Katalana ez dute ia beti jartzen, baino gehiago ikusten da, bi kateek katalanez emititzen dutenez, askoz material gehiago bikoiztuta dagoelako, eta katalana, biztanlego gehiago direla medio, denek hitzegin ez, baina ulertzen dutenez (euskerarekin ez da hau gertatzen), zinemetan filma gehio daude katalanez.

Bestetik, argitaletxe asko, bartzelonan kokatzen dira, hango gobernuak errazago eduki du beraiekin hitzegiteko, eta Pujolen bikoizketa legearen saikeraren ondoren, argitaletxeek, tema ezagutu eta argiago dute. Legea, azkenean atera ez zena edo aldatu zutena publikatu aurretik, zinemetan 3 titulo bakoitzeagaitk 1 katalanez izan behar zirela. Geiegitxo zela argudiatu zuten banatzaileek, eta prest zeudela kasu horretan, titulo garrantsitzu asko, katalanarez bikoiztu behar ez zituztenak, katalan komunitatean ez estreinatzera inposaketa betetzen bazen. Gobernuak orduan, legea asko leundu behar izan zuen.

Hemen, arazoak beste batzu dira, zehazteko:

1.- Argital etxe batzuk duten aktitudea. Batzuk, EE.BB.etan erabakiak hartzen dituztenez, erdera bakarrik kontuan hartzen dute, eta espainian hitzegiten diren hizkuntzetatik paso egiten dute. Euskal gobernua saitu da Disney-ren filmak euskeratzen, eta ez dute lortu. Dirua ez zen arazoa, kriterioak ziren. Katalana jasaten dute haserrez. Saitu ziren katalanezko bikoizketak ez egiten baina presioak jasan zituzten, eta gero dvd-ean, batzutan ez dituzte sartzen zineman estrainatu ziren arren. Lilo eta Stich-en edizio bereziak, simpleak zuen katalan bikoizketa galdu zuen.

Besteetan, europa osorako diska bakarra fabrikatzen dute, eta bikoizketa autonomikoak ezin dira sartu. Nik bi diska egingo nituzke, bat europar ekialderako eta bestea  besteentzako. Erabiltzen dituzten zenbakiak erabilita, ez dute dirua galduko.

2.- Bikoizketa, dvd-aren estreinuaren ondoren egin da. Zinean pasa ondoren, dvd-an 6 hilabete ondoren ateratzen da. Telebistetan kodifikaturik, bi urteetara pasa daitezke, eta kodifikatu gabe, 3 urteera. ETB-k titulo bat erosterako, dvd kalean da. Eta master berriak egitea, ez da oso oizkoa. Jonu izan da bakarra hau egiten.

Gallegoei horrelako zerbait gertatu berri zaie, Cameo-ren "la Vibora negra"-rekin, hango telebistak ez zien eman nahi bikoizketa zaharra zenez akats linguistikoak izan zitzakelako, masterrak prestatzerakoan ez dute izan lan egiteko, orain bukaturik dutela, galizian izandako bronken ondoren, orain utzi nahi diete, Cameok, lana eginda duela, eta ezin duela kostuengatik dena errepikatu, kodifikaturik dutela, gallegoa sartzea disko bat gehio erabiltzea dela irudia ez kaltetzeko, ez dutela diska bat gehio erabiltzeko arazorik, baina bai master hori prestatzeko.

Beintzat, hurrengoetan hau ez gertatzeko neurriak jartzeko balio izan du bronka honek.

3.- ETB-ren bikoizketak erabiltzeko ez da beti erraza. Jonu-rekin hitzegin nuen Karekano-rekin zituzten arazoez. Master berri bat prestatzen ari ziren katalandar bikoizketa gehitzeko, lehenengo ateraldiaren ondoren egin bait zelako, eta euskera gehitzeko prest zeuden, baina ETB-ek oztopoak jartzen zizkien. Egunen hauetako baten eusko jaurlaritzara joan behar dut, eta zer gertatzen ari den hitzegingo dut. Katalanek, bikizketak debalde ematen diete argitaletxeei beren logoaren truk.

4.- Eusko jaurlaritza VHS politika mantendu zuen denbora batez, dirulaguntza euskal bikoizketa esklusiboa zuten edizioak bermatzeko. Dvd-ko kapazitatea kontuan eduki gabe euskerako bikoizketa gehiago eduki ahal izateko. Katalan eta gallegoekin bat eginda, lege nazional bat egin liteke hau arautzeko... baina ez dirudi inongo saikera egiten ari direnik. Azpituluekin berdina, eginda daudenak erabiltzeko. ETB-en gutxi dira azpituloak eta ia ezerrez teletexton azpitulatzen dute.

FHarlock

Sony Pictures udaran Mike Hammer seria dvd-en aterako du. Oraindik ezin da jakin euskerazko pista izango duen edo ez.

Taichisan

Hainbat denbora pasatu ahala baina azkenean aktualizatu egin diat lista.
SARRERA BERRIAK:
-ITSASOAK ERAMANA(madonnaren filme bat,zine oron heman zuten jada 3 aste)
-MOTHMAN, AZKEN PROFEZIA(richard gere, oso ona)
-AUPA ETXEBESTE!(azken euskal filma)
-BEETHOVEN 2(sobran komentarios)

Eta aste honetan sartzekoak:

-MASKARA(telesaila) 2 dvd(oraindik)
-POPEYEREN BIDAIA: AITATXOREN BILA(popeyeren lehen 3D-ko filma)
-POKEMON MASTER QUEST(DVD)
-MARKO. EZ ALDE EGIN, AMA!(filma)
-KONG BOTERETSUA(ez nago zihur baina king kong en telesailarako pilotua da,filmean egokitua,eta telesail hau betizu digital katetik ematen dute)
-BEETHOVEN-EN BOSGARRENA
-eta gauza asko gehiago(espero diat).

Bide batez,nik dudan materialetik edonok zerbait nahi badu esaidazue eta materiala aldatuko dugu,astero astero material asko sartzen hari zaidala eta(aste santuan material piloa ematen dutelako,batez ere animazio aldetik,baita baribee re baina,komo ke no pienso ni jarto grabar esoXD),beno ba, AIO!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

SARRERA BERRIAK(eta benetan oooooso interesgarriak):

DVD luzemetraiak Animazioa
-Popoyeren Bidaia:Aitatxoaren bila

VHS Serieak animazioa
-TXIRRITA 1.BOLUMENA
-LAZKAO TXIKI 1.BOLUMENA
-LAZKAO TXIKI 2.BOLUMENA
-LAZKAO TXIKI 3.BOLUMENA
-LAZKAO TXIKI 4.BOLUMENA

DVD Serieak animazioa
-TXIRRITA 1.BOLUMENA
-LAZKAO TXIKI 1.BOLUMENA
-LAZKAO TXIKI 2.BOLUMENA
-LAZKAO TXIKI 3.BOLUMENA
-LAZKAO TXIKI 4.BOLUMENA

Eta orain,asko pentsatuz, ARTURO ERREGEAREN vhs guztiak erosi naghi ditut eukiteko eta dvdra pasa ahal izateko, Megadendan ikusi ditiat batzuk baina dirudienez ez daude guztiak, norbaitek lagun diezadake VHS guztiak lortzen??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Hemengo baten batek bazeuzkala uste dut, Char Aznablek uste dut, baina azkenaldion hemendik ez dela pasatu uste dut

Taichisan

Ba nik badaezpada erosi egingo ditiak daudenak(vhs 4tik 7ra uste det), bide batez gaur moyua emperantzako MEGADENDAn egion nahiz eta sekulako euskarazko filmategia dvdan dute, horrela ikusita ,FILMAX-en catalogoa begiratu egin dut interneten ikusteko euskaraz daukden filmak ikusteko eta hementxe duzue aurkitu egin dudana:
EL CORREDOR DE LA MUERTE

-AJUSTE DE CUENTAS

-EL PICO DE LAS VIUDAS

-NAPOLEON, EL PERRITO AVENTURERO

-LA NOCHE CAE SOBRE MANHATTAN

-AFTERGLOW

-JACK REY DEL AMAZONAS

-PRISIONEROS DEL CIELO

Baita ikusi diat A?O MARIANO ere euskarazko bikoizketa ekartzen duela dvdan.

Bsaita esan Interneteko megadendan,ikusi dudala VHSn material askotxo dugula eskuragarri,horregaitik erosketa txikitxoa egin diat: BATMAN filma(jack nicholsonena), eta SPIDERMAN telesailaren dauden 3 bideoak.
15egun barru beste eskari bat egingo dut, GRMLINS 2 filmarekin eta HULK IZUGARRIAren 3 vhsrekin ere, horrela 15egunero dena erostearen eta dvdra pasatzeko. Norbaitek lagundu nahi badit onartutaegongo da(eta horain arlo honekin serio nabil,zeren neure ahalegin guztiak hemango ditiat euskarazko materiala biltzen),beno ba, ezer gehiagorik esateko, AIO!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Sarrera berriak(20-04-06):

-MASKARA(2/?? DVD).-.EUSKAL ENCODINGS PRODUCTIONS.-.(taichisan)BERRIA

-KOCHIKAME(5/?? DVD).-.EUSKAL ENCODINGS PRODUCTIONS.-.(taichisan)BERRIA

-DALTONDARRAK LUCKY LUKEN KONTRA.-.(Taichisan)BERRIA

-IXA HIRUKOITZA(xXx).-.EUSKAL ENCODINGS PRODUCTIONS.-.(taichisan)BERRIA

DVD Eskuragarri gehiago:

-MALAS TEMPORADAS CAMEOBERRIA
-EL CORREDOR DE LA MUERTE FILMAXBERRIA
-AJUSTE DE CUENTAS FILMAXBERRIA
-EL PICO DE LAS VIUDAS FILMAXBERRIA
-NAPOLEON, EL PERRITO AVENTURERO
FILMAXBERRIA
-LA NOCHE CAE SOBRE MANHATTAN FILMAXBERRIA
-AFTERGLOW FILMAXBERRIA
-PRISIONEROS DEL CIELO FILMAXBERRIA
-A?O MARIANO FOX(O_O)BERRIA



-JACK REY DEL AMAZONAS FILMAXBERRIA
-HEIDI 1, FILMA. EITB/BETIZUBERRIA
-HEIDI 2, FILMA. EITB/BETIZUBERRIA
-HEIDI 3, FILMA. EITB/BETIZUBERRIA
-MARKO,EZ ALDEGIN AMA, FILMA. EITB/BETIZUBERRIA
-VICKY BIKINGOA, FILMA EITB/BETIZUBERRIA

Agur!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Beno, gehitu hau ere:

-Ahate Lukas altxorraren uhartean
-Astokiloen abenturak eta kalenturak (Beste euskal marrazki mitiko batzuk, FHarlockek ziur ezagutzen dituela  :wink:)  EGIN egunkariak zekartzan 6 vhs, guztira 18 atalekin, nik etxean 2 vhs dauzkat, baina auzuko bati eskatuko dizkiot, ze gogoratzen naiz denak zeuzkala, eta ea oraindik etxean badauzka  :D  Hori bai, gogoratzen naiz behin utzi zizkidala ta kriston kagada egin genuela ni eta nire anaiaren artean; esan nion Fly grabatzeko eta nahi gabe barruan zegoen jarrita zinta :( Beraz zortea badugu eta baldin badauzka oraindik, atal baten faltan egongo gara
-Kalabaza Tripontzia. Hau ez dakit aurrerago esan nuen ala ez, baina badaezpada jartzen dut. Lehenengo euskal marrazki bizidunak, nik eta Metalizerrek badaukagu ya.

Ah, ya laster jarri behar ditut emulen DBZko atalak. Taichisan, ea topatzen duzun 81aren titulua  :D

FHarlock

AipatuAstokiloen abenturak eta kalenturak (Beste euskal marrazki mitiko batzuk, FHarlockek ziur ezagutzen dituela Wink
Nola ez ba, Atxagak sorturiko laukotea. Duela denbora askokoa.

?VHS-an agertzen al dira irudi errealean grabatutakoak, jendea astokiloetaz mozorroturik?

Aipatu-Kalabaza Tripontzia.
Lehenengo marrazki biziduneko euskal filmea, zinetan euskeraz estreinatua. Txikitan ikusteko aukera izan nuen zineman. Dvd-ean editatuta dago. Oskorriren musika zuen, oso ona. Pena cd-ean ez egotea.

Aju

Ez dira imagen errealak agertzen seriean, marrazkiak soilik.

Ez nekien DVDan editaturik zegoela Kalabaza Tripontzia, ostia, hori lortu beharra dago

Aju

Googlen bilatzen ibilita, Santurtziko liburutegian Kalabaza Tripontzia DVD formatuan dagoela jakitea lortu dut, euskerazko eta gaztelerazko audioarekin, baten batek badu hara joan eta alokatu eta kopia bat ateratzerik??

PDF batean dago informazioa, 14 zenbakia daukana da Kalabaza Tripontziaren infoa

http://www.ayto-santurtzi.net/cas/ayuntam/cultura/bibliotecas/Novedades_Audiovisuales_Infantil.pdf

Kriston mesedea litzateke