KARE KANO [26/26]

Sortzailea Aju, 2007ko Abenduaren 20a, 19:28:31

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Kare Kano






Telesailaren Ezaugarriak:

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Kareshi Kanojo no Jijō
Produkzio Urtea: 1998
Generoa: Komedia, Drama
Kapituluak: 26
Egoera: Bukaturik
Produktora: Gainax
Herrialdea: Japonia
Emisioa Euskal Herrian: ETB1, ETB3 eta Betizu kanala
Zuzendaria: Hideaki Anno, Kazuya Tsurumaki
Nota Filmaffinityn: 7,7
Sinopsia: Yukino Miyazawak ikasle bikainaren itxurak egiten ditu mundu guztiaren aurrean, baina inork ikusten ez duenean oso bestelakoa da. Soichiro Arima gelakide berriak besteen arreta erakartzen duenez mehatxu bezala ikusten du, baina Arimak berataz maiteminduta dagoela esaten dio.

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea:
  • Bideoa: BDrip japoniarrak
  • Audioa: Euskara eta japoniera
Arduraduna: Aju
Iraupena: 23:36 Minutu
Tamaina: 1.2 GB inguru
Bideoa: x264 7500 Kbps 1440*1080 - 4:3
Audioa: AC3 256 Kbps Stereo
Oharrak: Seriearen zoritxarrerako, animazio estudioak ez zuen batere ondo tratatu eta hori emaitza finalean asko antzematen da. Ekoizpena oso kaotikoa izan zen, eszena batzuk 16 mm-ko karreteetan eginak daude eta beste batzuk 35mm-koetan, atalaren abiadura 23.976 fps-koa da baina openingarena 29.970 fps-koa, azken 8 atalak oso estatikoak dira kostuak jaisteko, 14 eta 15. atalak errekopilazio hutsak dira (badirudi 13 atalen ostean jendeari gauzak ahazten zaizkiola eta beharrezkoa dela berriro berdina kontatzea), etabar.

Bideoari dagokionez, nahiz eta BDrip bat izan, SD eskas baten upscale eskas xamarra dela esan daiteke, izan ere, lehen aipatutako gauzak direla-eta master originalaren egoera nahiko eskaxa da.

Audioari dagokionez, 2007 inguruan ahal den moduan Betizu kanal analogikotik mikrofonoaren sarrera bidez grabatutako audioak dira. Audio originalak kaxkarrak izatea nahikoa ez eta gainera ezabatu egin nituen, beraz, aurreko releaseko audioak erabili dira.

Bide batez, eskerrik asko laxkax-i release zaharra pasatzeagatik ze nik jada galduta neuzkan DVDak...!

Japonian estreinatua izan zenean atalek ez ohiko egitura izan zuten eta gehienek ez dakarte openingik; ez dakit zergatik baina Bluray ediziorako atal-formatu hau aukeratu dute.

Hemengo emisioko 14 eta 15 atalak desberdinak dira. Bideo japoniarrean atal bakoitzaren audentzia japoniarrak azaltzen zituenez eta hori hemen ez denez interesgarria, hemen beste formatu bat eman zioten rekopilazioari, beraz, atal horien bi bertsio daude jarrita:
-[BD bertsioa]. Bideo japoniarra da, Bluraytik ateratakoa (1080p), ezer ukitu gabe eta japonieraz (15. atalaren bigarren zatia euskaraz dago).
-[Hemengo bertsioa]. Hemen izan genuen emisioaren dvdrip (480p) eskas bat da. Hau euskaraz dago. Aurreko releaseko bideoa da.

MEGAko estekak (JDownloaderrerako DLC artxiboa, esteka guztiak biltzen dituena)

https://mega.nz/file/C9xAyapI#ZBUSd705K5Hlhg9fXRuzwDmfrfXeDU1hXdKyGjW7j1Y

Aju

#1
Euskaltelen promozio hori aprobetxatuz, ea behintzat Kare Kano osatzen dugun.

Seriea 26 kapitulukoa da. DVD baten sartzeko 172mb izan behar zuten atalek, eta gutxiegi denez, bi DVDtan egitea erabaki dut, eta bitan sartu behar denez, doala ahalik eta kalitate gutxien galduta, artxiboaren tamaina arduratu gabe; lehen da ba bideoa ona (openinga kriston engainua da)... ba?a hau ba?o hoberik ez dago ezer...

Hau gaurkoa da, 11.a. Guztira 26 dira, beraz... egin otoitz seriea amaitzen dutenean berriro hasieratik jartzeko, ze ya 3. pasea omen da jarraian... Atzokoaren audioa ere badago.

Azkenik esateko... me kagoen la ostia puta, munduko rawrik putoenak dira! 2 aste eman ditut zoratzen, orain badakit zergatik falta zaizkien egin ditudan bideo askori frame beltz batzuk...

EDIT: Mesedez, jaitsi behar duzuenok, jarri oraintxe, ze ahalik arinen igo nahi dut gero emulea kentzeko


barraplaust

Jaisten jarrita!  :lmaosmiley3
3. pasea al da dauneko?  :blink
Soilik herriak salba dezake herria.

Aju

Kanal hori nahiko arraroa da, ETBk DBZ ematea utzi zuenean, hor eman egiten zuten, GT hor estrenatu zen 3-4 urte lehenago... Gainera kapitulu gehienak egunean 2 aldiz ematen dituzte, adibidez Kare Kano 14:45 eta 22:00...

Aju

Gaurko atala ere jarrita. Zelako kapitulu ona, Tsubasa agertzen den edozein kapitulu da ona. Zelako txarto portatu zen ETB serie honekin, emisioa katxondeoa izan zen. Behin edo behin serie serio bat hartzen dutela ta...

Taichisan

Jodo Aju, azelako martxa!!! jaisten, espero diat laster telesaila osoa eukitzea irrikan bait nago osorik ikusteko :jack :thumbsup :egiptooo :hail
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Arazotxo bat.

Gaurkoaren lehen 3 minutuak galdu ditut. Gero gauean errepikatzen dute eta saiatuko naiz hartzen, baina badaezpada galdetu egiten dizuet, baten bat gehiago badabil audioak hartzen??

Nik abisatzen dizuet oso oso zail daukadala audioak hartzeko. Salan ordenadorea eta TVa dauzkagu, eta audioa hartzeko biak behar akaparatu behar ditut, eta salan anaia ta ni egoten gara, beraz, ezin dut bera ezer gabe utzi eta ni biak erabiltzen egon, beraz, kolaborazioa behar dut.

Saia gaitezen orain lortzen serie guztia, ze promozio honek 30 egun irauten ditu eta seriea 26koa da. Dena hartu behar dugu hutsik egin gabe, nork daki gero pase gehiago egongo diren (mismamente hau amaitzean ez dago eta izorratzen gara)

717

6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


Aju

13.aren audioa hartuta, afaldu ta gero montatuko dut.

Beraz, ordutegia:

Astegunetan
14:40-15:05
21:55-22:20

Asteburuetan
14:25-15:00
21:25-21:55

Gutxigorabeherako orduak dira, badaezpada 5-10 minutu lehenago adi ibili.

Eta esandakoa, laguntza behar dut hartzeko, edozein egunetan huts egin dezaket eta

barraplaust

11 eta 12.ak jeitsita eta konpartitzen! Eskerrik asko!  :beer
Soilik herriak salba dezake herria.

Aju

Joder, ia ahaztu zait abisatzea. Hurrengoa emulean sartuta dago.

MikelEiza

11 eta 12 jaitsita eta konpartitzen. 13.a oraintxe jarri dut jaisten. Ea audiorik ez galtzea lortzen duzuen.

Eskerrik asko!!

Taichisan

OOOOOso astiro doa jaisten ,emaidazu SLOTa mezedez^^UUU
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

De puta madre, oraintxe bai esan dezakedala edozerekin topatu naizela...

Raw originala eta ETBk emandakoa ezberdinak dira... Rawean, atalak banan-banan ematen dituzte, hasieran zein egunetan estreinatu zen eta portzentaia batzuk ematen dira, eta gero atalaren zati batzuk, bideoa azeleratuta. Inork ez du hitzegiten, denbora guztian musika bakarrik dago... eta horrelaxe da 14. atala eta 15.aren lehen zatia. Zati bakarra hurrengo atalaren aurrerapeneko bideoa da...

Jonukoek beraiek montatu zuten atal berri bat, aurrekoen zatiak hartuta (desde luego ezer ezin zaie leporatu)...

Baten batek Jonuko DVD originalak badauzka... Abisatu mesedez. Nik dvdrip zahar bat daukat, Kare Kano ETBn eman baino lehenagotik, beraz, imajinatu zelako desastrea den dvdrip izan arren, gaur egun tvrip hobeak daude. Baten batek zeozer badauka, jarri bideoaren kaptura bat mesedez. Ripeo horrekin montatuko dut momentuz, eta rawaren ripeoa jarri, baina baten batek zeozer badauka,a bisatu mesedez

Aju

Damutzen hasita nago Olentzero aipatzeaz, desgraziak ekartzen dabil :wacko

Hemen daukazue rawaren muestra bat. Normala atal berria montatzea, hori ematen dizute eta ez dakizu zer egin horrekin