EZ DAGO ESKUBIDERIK!!!

Sortzailea burrundaie, 2012ko Abuztuaren 26a, 23:09:53

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Gaur, eguraldi ona zegoela eta, mendira joatea erabaki dut. Mendiaren magalera iritsi eta hara, ustekabe latza: mendirako bide guztiak "txapel okerrek" hartuta zeuden, eta hor ari ziren mendizale guztiei dokumentazioa eskatzen, motxilak eta poltsikoak hustuarazten eta... BAITA BOTAK KENDUARAZTEN ERE!!!!
Nik, hala ere, eta oztopoak oztopo, gailurrera iristea lortu dut, eta baita EUSKAL ENCODING-en aldarria lau haizeetara egin ere! Oraindik hor egongo da mezu berezi hori mendi-kaskoko buzoian txukun-txukun utzita.
Mendian ere ezin lasai ibili, kaguenzotz!!!!!! :haserre:






baronluigi

Seguru poliziaren muturren aurrean espainiako bandera eskuan daukala gorputz osoa lehergailuz josita daukan gizon bat pasatuko balitz, ez luketelea gelditu ere egingo. Badakizu, Makinavaja filmean dioten bezala:

-¿Y ese que ha hecho?
- Nah, pero es vasco, asi que ya se sabe.

- Miralo, si solo con oirle hablar se nota que son culpables.

Burrundaie, zortea izan duzu tiro bat jotzearekin mehatxatu ez zaituztela. Ez zen ba lehen kasua izango.

Aju

Zer espero dute mendi tontor batean aurkitzea? :barre:

Ideia ona paperarena :barre: :barre: :barre:

jonnydbz

Azkenaldian zeregin gabe dabiltzate eta izorratzeko beste moduak asmatzen dihardute. Aspalditik dabiltzate mendietan kontrolak egiten... Zer izango ote hurrengoa? Agian Zurriolako surferoei DNIa eskatuko diete uretan bertan.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

AUPA HI HIRE BALENTRIA BURRUNDAIE!!!XD Ikusten da Euskal Encodings bihotzean daramazula txo! Benetan eskerrik asko gure lehen gailur fisikoa lortu ahal izateagaitik!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

JON I

 BARONLUIGIK ETA JONNYDBZ EK ARRAZOI DUTE,UDALAN NAHI GABE ARRAPATU ZITUZTENETIK BOLO BOLO IBILI DIRA EDOZEIN ORDUTAN ETA EDOZEIN TOKITAN,ANEGDOTA ASKO BIZI IZAN DITUGU  DENOK ZIHUR NAIZ .....EZ DUTE ESKUBIDERIK, ERRESPETUA GALTZEN DUTE GIZAKIAREKIKO, BERAIEK EZ DUTELAKO ETA EZ DAUKATELAKO EZ DIRA, NOSKI.

baronluigi

Aipamenaren egilea: JON I  Noiz: 2012ko Azaroaren 24a, 23:42:30
BARONLUIGIK ETA JONNYDBZ EK ARRAZOI DUTE,UDALAN NAHI GABE ARRAPATU ZITUZTENETIK BOLO BOLO IBILI DIRA EDOZEIN ORDUTAN ETA EDOZEIN TOKITAN,ANEGDOTA ASKO BIZI IZAN DITUGU  DENOK ZIHUR NAIZ .....EZ DUTE ESKUBIDERIK, ERRESPETUA GALTZEN DUTE GIZAKIAREKIKO, BERAIEK EZ DUTELAKO ETA EZ DAUKATELAKO EZ DIRA, NOSKI.

Nik arazoak ertzaintza "zipayo"ekin izan ditut. Orain hiru urte norbaitek bonba abisu faltsu bat eman zuen, ni lanean hari nintzen leku batean (jaiak ziren) eta bertan deskantsatzen ari nintzela harrapatu ninduten, eta mehatxuka, egia esaten ez banuen azkenean "norbaitek" gaizki bukatuko zuela esanez...putakumeak, eta gero horiek dira gu defendatu behar gaituztenak...