Interpretazio jokoa

Sortzailea kanda, 2007ko Urriaren 09a, 08:44:34

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

kanda

Kaixo denoi!
Atzo arratsalde aldean interpretazio joko bat irekitzeko ideia izan nuen Manga Euskaraz foroan eta pentsatu dut ideia gustatuko zitzaizuela. Inkesta jarri dut, egin ala ez egin erabiltzaileek erabakitzeko, espero dut gustatzea eta jolastera animatzea:

Interpretazioa Jokoa

Zer da interpretazio jokoa?
Joko hau foroan idaztearekin batera, aurrerantz joango da. Lehenik eta behin, jokoan apuntatzeko atala dago. Behin erabiltzaile bat apuntatua izan dela, mezu pribatu bat bidaliko diot galdeketatxo batekin eta galdeketa honekin, nik aurrez diseinaturiko pertsonaia bat tokatuko zaio. Erabiltzaileak pertsonaia duenean, interpretazio jokoa hasiko da beretzat. Atal bat asmatuko dut, eta atalaren izenburuan egongo da ze erabiltzaileren istorioari dagokion foro hori. Bertan bere istorioa osatzen joango da pixkanaka. Gerora erabiltzaileak elkartu eta "istorioak" edo "misioak" edukiko dituzte, binaka, hirunaka... joko honetan erabiltzailearen irudimena landuko da, zenbat eta errealagoa izan pertsonaiaren akzioak, hobeto izango da.

Zein izango da gaia?
Nik asmatutako istorio batean oinarritua dago. Bertan botereak dituzten pertsonaiak daudelarik; sua, ura, lurra, haizea, elektrizitatea, izotza, argia, itzala, grabitatea, hipnosia, telepatia, laserra, natura, leherketa, inbokazioa... eta beste hainbat botere dituzten pertsonaiak. Pixkanaka teknikak garatzen joango dira, gero eta indartsuagoak izango dira, aldaketa handiekin.

Sarrera:
Kondaira batek Fents Oder-etaz hitz egiten du. Hauek, botere iturri batzuk dira, Jainkoak planeta honetako leku ezkutuetan ezarri dituenak, gizakiak iristea oso zail egiten diren tokiak... gizakiak beldurrak menderatzen dituen lekuetan... baita gizakirik inoiz iritsi ez den tokietan ere... Fents Oder asko daude, kontaezinak dira, eta hauek naturako elementuak gordetzen dituzte.

Gizaki oso gutxik dakite zer diren... Fents Oder batean sartzen denak, bere barnean botere ikaragarri bat sortzen sentitzen du, botere hau sua sortzekoa izan daiteke, ura, elektrizitatea, lainoak, lurra... botere ezezagun asko daude. Norbaitek Fents Oder baten boterea beregan duenean, Fents Oder hau desagertu egiten da eta pertsona hau hiltzean, boterea bere gorputzetik atera eta Fents Oder hori beste leku batean ateratzen da. Botere batzuk, nahiz eta aurkituak izan diren, ixilpean mantenduak izan dira beraien botereak neurrigabeak baitira. Beste gizakiek honen berri izanez gero hauek lortzera joango ziren munduko leku ezkutu guztietara eta kaosa sortuko zen mundu osoan.

Hilezkortasuna existitzen al da Jainkoak sorturiko tresna bitxi hauetan? Inork ez daki...

Batzuek badakite ordea, "Desiraren Fents Oder-a" existitzen dela, bertan sartzen den gizakiari edozein desira egi bihurtzen dio. Fents Oder honek berezitasun bat du ordea, beste Fents Oder-ek ez dutena, Fents Oder hau beti aktibo dago, hau da, desira bat betetzean, Fents Oder hau beste leku batera joaten da, ez du itxaroten barrura sartu den pertsona hil arte.