Euskal-encodings topaketak

Sortzailea FHarlock, 2006ko Martxoaren 18a, 16:58:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Uste dut interesgarria izan daitekeela, euskal-encodings-eko partaideen arteko topaketak antolatzea. Ez da asko kostatzen egun baten autobusa artzea, eta egun pasa bat egitea.

Topaketan hauetan egin dezakeguna:
- Adiskidetzeak landu.
- Taldekoen bazkaria.
- Material trukaketa lanak aurrera atera ahal izateko. Adibidez, nik VHS grabatuta dudan materiala, kapturadora bat duenari pasatzea nik ez dudalako.
- Material trukaketak banaketak obetzeko. Bukatu berri direnen lanen kopiak eramaten dira, artxiboak iturri gehiago izan ahal ditzan.
- Dudak azaldu lanak egin ahal izateko, nola dabilen programa bat, nola konpondu audio bat...
- Taldearen aurkezpen ofiziala. Azken lanen aurkezpena, taldeak egindako lanen proiekzioak.
- ETB-ko eta Euskal filmategia sakeatu materiala lortu ahal izateko (otaku guztien ametsa behingoz egin :twisted: )

Uste dut, oberena, urtean 4 topaketa egitea dela, 1 hiriburu bakoitzean. Hurrengo datak pentsa ditzakegu:
- Bilbo: Astesantuan egiten diren jornadetan.
- Irunean: Udara aurretik egiten den aste japoniarra aprobetxatuz:
- Gasteiz: Udara ondoren, udara aurretik kargatua dagoelako. Nik zerbait antola dezket bideoproiektore bat erabiltzeko aukera izan dezagun.
- Donostian: Udara ondoren. Ea nor animatzen den hiri honetan.

Taichisan

Ba niri asko gustatuko litzaidake tomapekta ofixzialak, jada esan nuen www.dragoibola.com-nen oraindik bizirik zegoenean, ia oraingoan ondo egiten badugu eta topaketa horiek gauzatzeko gai garen^^,zeren oso onuragarri izango litzateke guztiontzak esagutzea eta materiala trukatzea eta guzti^^

Pentsatue gin dut baita ere, bartzelonako SALON DE MANGA-ra ere joan ahal ginztezkela talde bezala, Tarasu edo Motsukora egiten duten bezala, ez duzue uzte?

Bazkariak egitearena uste dut antolatu egin behar dugula batez ere oso hurrunetik etortzen direnentzako,baina hori bakoitzak ikusiko du.
Getxon gabonak baino lehen SALON DE COMIC dugu eta baita izango litzake hona gustiok ikustea hemen, baina hori ere nahiduenak esan eta ekintzen lista egingo genuke.

Ia nork da animatzen den hurrengoa, AIO!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

FHarlock

AipatuPentsatue gin dut baita ere, bartzelonako SALON DE MANGA-ra ere joan ahal ginztezkela talde bezala, Tarasu edo Motsukora egiten duten bezala, ez duzue uzte?
Haurten ez nuen pentsaturik joatea saloietara. Diruz larri nabil. Baina ez da idei txarra.

AipatuBazkariak egitearena uste dut antolatu egin behar dugula batez ere oso hurrunetik etortzen direnentzako,baina hori bakoitzak ikusiko du.
Nik uste baitetz bazkariarena egitea. Hurrundik datorren jendea, non jan ez du jakingo, eta bertakoak etxera jateko bazoazte, akatzeko izango da. Ez du izan behar jatetxe bat, pizzak batzuk ere izan daitezke, merke ateratzeko.

AipatuGetxon gabonak baino lehen SALON DE COMIC dugu eta baita izango litzake hona gustiok ikustea hemen, baina hori ere nahiduenak esan eta ekintzen lista egingo genuke.
Beno, Bilboko jornadak, apirileko 18-tik 22 izango dira. Justu gabiltza, baina zerbait antola genezake. Bestela, bilbon, abendurarte izango litzateke hurrengo data posiblea.
Ordurako bukatuta eduki beharko nuke Galaxy Express 999-ko lehen filma, arazorik izan ezean.

m374L1z3R

Neri hau guztixa oso ideia ona iruditzen zait, holan behintzat antzeko zaletasunak dakagunon artian adiskideasuna bermatzeko ^^

eta Euskal Partyxan bebai geratzeko zer moduz?
aton goukakyuu no jutsu

Zangalotino

Eta horrela edozer motako materiala alda dezakegu, ez bakarrik animea, baita ere filmak, telesaiak, E-comicak , jokuak eta habar. :D  :D  :D ,

m374L1z3R

aton goukakyuu no jutsu

FHarlock

Aste santua gertu da.

Barakaldoko ekintzetarako geratuko gara edo zer?

m374L1z3R

proposatu egun bat eta ia ze. ^^
aton goukakyuu no jutsu

FHarlock

Jornaden programaketa ikusi dut.

Bi egun ikusi ditut interesgarriak:
Osteguna: Bikoizketari buruzko txarlagaitik.
Larunbata, cosplay, eta kontzertu txikiagaitik.

Imaginatzen dut, kasu genienetan errazagoa izango duzuela larunbatean elkartzea. Ea zer deriotzuen.

Hiru aste gaixo pasa ditut, gauza asko ditut atzeratuak egiteke, nahiko nekatua nago eta gogo gutxirekin, eta beti gustatu zait gutxi bidaiatzearena. Larumbat onetan zine ekipo bat jasotzera joango naiz, eta prioritario da bidai hori. Ez dakit joan edo ez joan. Segun nola nagoen. Gustatuko litzaidake joatea, gutxienez kapturadorea duen norbaiti materiala pasatu ahal izateko, baina ez dut zin egiten joango naizenik.

Ni joan edo ez joan, espero dut norbaitek txarlak grabatzea, eta cosplayko argazki piloa internetera igotzea, joaten ez direnentzat.