Dragoi Bola Z [Emule] [291/291] [Xvid] [480p]

Sortzailea Aju, 2006ko Maiatzaren 07a, 17:27:36

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Beno, emulean gauza bat ikusi dut grazi asko egin ez didana.

Atalak jarri ditut bilatzeko eta atal batzuk ya '[www.euskal-encodings.tk]' aldatuta daukate atalaren tituluaren ordez.

Foroa ezagutzera ezin emanda gabiltza eta...

En fin, bideoa gehiago ez joditzearren ez nuen foroaren helbidea itsatsi bideoan, eta azkenean artxiboaren izenean jartzea erabaki nuen, eta begira, aprobetxatu egin nezakeen AnimeHQ-ko propaganda tapatzeko, baina ez nuen egin bulto gehiago ez jartzeko, eta jendearen partetik ez bada laguntzen...

Mesedez, ez aldatu izena ze bestela ez dugu foroa ezagutzera emango sekula; nahiz eta ez gustatu, foroa ezagutzera emateko gauzarik onena DB/Z/GTren atalak dira, eta helbidea ez badugu mantentzen, ea nola bukatuko dugun.

Ikusten badut denborarekin gero eta atal gehiago daudela beste izen batekin, helbidea inkrustatuko diot tituluan eta orduan bai izango dela txarrago.

Gero norberak zelan grabatzen dituen DVDan berdin zait, baina mesedez, emulean mantendu izena.

Beno, lehenengo mezua modifikatuko dut hau eta beste pare bat gauza gehitzeko.

jonnydbz

Beno, ba azken 3 atalak orain jeitsi berri ditut. Eskerrik asko Aju atal hauengatik!!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

3 bakarrik dauzkazu edo esan nahi zenuena da 3 falta zitzaizkizula eta ya denak dauzkazula? Ze ya artxibo guztiak daramatzat asko igota.



Jeje, Bardocken OVA daukan baten bat ere ibiliko da forotik, heldu nion, slota jarri eta 2 egun jarraian igotzen egon baitzen berari.

Barbadil

Bardocken OVA zein da Goku-ren aita jartzen duen hori?

Ala baldin bada nik eta beste batek jeitsi genuen.

Orain ez nago eMulearekin eta horregatik ez naiz azalduko konpartitzen (horregatik badiozu)



Oraindik ez dut ikusteko denbora izan, ea zer moduz dagoen!!
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Aju

Keba, ez nioen ez zaudelako igotzen, ke bestalde nik dakidala, ezin dut ikusi nortzuk dauden konpartitzen eta nortzuk ez.

jonnydbz

Falta zitzaizkidan 3ak jeitsi berri nituela esan nahi nuen, hau da 40 atalak dauzkat, eta Bardocken berezia ere, baina hori ez dakit noiz jeitsi nuen...



Nik konpartitzen edukiko dut denbora luzez ia horrela jende nahikoak lortzen duen.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Oraindik inork ez dauzka 21-40 atalak osorik?? Komentatu didate batek badauzkala ya, eta egia esan atal guzti-guztiak minimo 450mb igo ditut (700mb ere igota dauzkat batekin), eta dagoeneko eduki beharko zenituzkete.



Komentatu nuen ez noala jartzen berririk jendeak esan arte badauzkala, asike mesedez, badauzkazue esan, ze bestela denbora galtzen ari gara/zarete, berriak beranduago jarriko dira.

kurdok

Aupa! berria naiz foro hontan. Nik jada baditut ta konpartitzen ari ditut.

Por zierto eskerrak eman hau guztia posible egiten ari duen jende guztiari!

kurdok

P.D. Kapitulu berriak nahi ditugu!!

Aju

Lehenengo posta aktualizatuta hurrengo 20 atalekin (41-60) + opening eta ending amerikarrak.



Emulean jarri diet atalei ez aldatzeko artxiboen izena, edo behintzat foroaren helbidea, ikusiko dogu zer egiten duen jendeak... basta ke gauza bat eskatzen dozula jendeak kontrakoa egiteko...



Euskal Partytik pasatzen bazarete, lehenengo 80 atalak aurkituko dituzue, 81 eta 82 ere badauzkat, baina momentuz horren esklusiba neuk daukat XD Ah, ta metalizerrek be badauzka, eta partyan dago, asike molestatzen bazarete, 82 aurkituko dituzue XD

jonnydbz

60/291 eguneratzea falta zaizu XD



Mila esker!!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

knohibi

Atal berriak :O, eskerrik asko!!



Nik duela egun batzuk ditut lehenengo 40 atalak (kompartitzen jarraitzen ditut, 26 atalaren ia 2 gigak daukat igotak, uploader insignia bat nahi dut xD) baina ez nekien abisatu behar zela eta hori. Hurrengoan egingo dut.

Aju

Bueno, abisatu beharra ere ez daukazu derrigor, jeje, baina hobe egiten baduzu (zure hobebeharrez diot) ze nik nahi dudana 3-4 pertsonak atal guztiak edukitzea da, atalak kentzen ditudanean berriak jartzeko, behintzat pare bat fuente egongo direla bermatzeko. Ni 3-4k abisatzeko zain egoten naiz berriak jartzeko, asike zenbat eta lehenago abisatzen duzun, orduan eta aukera gehiago egongo dira nik atal berriak lehenago jartzeko.

Aju

Bueno, aber, arazotxo bat sortu da antza, inongo malizirik gabea, dena irakurtzen baduzue ulertuko duzue.



Emulean baten batek atalak jarri ditu 82.rarte, eta dakidanez metalyzerrek bakarrik dauzkanez 81 eta 82 atala, suposatzen dut emulean jarri dituen tipoak beragandik lortu dituela atalak, asike hau azaldu beharrean nago.



Beno, ni duela dezente geratu nintzen metalyzerrekin fakultatean DBZko atalak pasatzeko, eta garai hartan 82 neuzkan eginda (orain 84, como avanzo XD), eta atalok pasatu nizkion. Baina gero, hasi nintzen seriearen atal batzuk ikusten, eta konturatu nintzen gaizki sinkronizatuta neuzkala batzuk (beherago esango dut zeintzuk), eta berriro hasi nintzen audiook sinkronizatzen.



Forotik zabiltzatenok irakurriko zenuten noizbait komentatu dudala Edertrackek kriston txapuza egin zuela montajean, ahotsak eta kolpeen zaratak ez daude elkarrekin sinkronizatuta, kolpeen arabera sinkronizatu ezkero ahotsak geroago entzuten ziren, eta ahotsek arabera sinkronizatu ezkero kolpeak lehenago entzuten ziren. Audioa modifikatutako atalak lehen ahotsen arabera sinkronizatuta zeudelako modifikatu nituen, eta gero kolpeen arabera jarri nituen. Aukera txarra egin nuen atalok ahotsen arabera sinkronizatzen, ze resulta ke bikoizketa guztietan ahotsa geroago entzuten da...



Ta beno, zein da arazoa?? Audioa modifikatuta dagoenez, orain emuleko atalak eta nik dauzkadanak artxibo ezberdinak dira, eta horrenbestez, 2 artxibo desberdin bezala agertuko dira, eta honek fuente separazioa suposatzen du.





Hauek dira afektatutako atalak 43-44, 46, 49, 55, 57-60, 62, 64-82




Hauek behintzat neuk jarritakoak jaistea hobe duzue, baina hori bakoitzak ikus dezala.



Nik ez dut behartu nahi jarri dituenari atalak kentzera, ze behin edo behin baten batek kriston iniziatiba ona daukala (detalle tope guay XD benetan) hori egitea... Baina gero esan dudan bezla fuente dibisioa egongo da 2 artxibo egoteagatik. Dena den jakizuela bideoa berdina dela, eta gero gainera ETBtik hartutako audio berria jartzeko asmoa daukadala emulean (komentatu nuen audio hutsak jarriko nituela pixkanaka emulean, nahi dituenarentzat), eta audio berriaren zain daudenentzatko behintzat berdin-berdin izango da bata zein bestea jaistea, asike nahi duzuena egizue. Dena den badiotsuet, nik igoko ditudanen audioak hobeto montatuta daude.



Zer egin behar duzuen? Nahi duzuena, irakurri goiko guztia eta zeuek erabaki, behin edo behin baten batek iniziatiba on bat hartzen duela eta ez naiz izango ni galaraziko diona.



Dena den hau irakurtzen badu atalak jarri dituenak, ba beno, badakit intentzio onekin egin duzula eta hori (baita metalyzerrek be), baina eskertuko nizuke atalak kentzea, mas ke nada jendea ez nahasteko. Baina berriro diot kentzen ez badituzu ere ez dela ezer pasatzen. (saiatu naiz emuletik azaltzen baina uste dut hobe dela behin idaztea foroan guztientzat)

imanol1985

kaixo guztieeiiii. Aber, ea ondo ulertu dudan. Orduan web horri hontan daudenak jeistea aholkatzen diguzu ezta? (hau da, 60. kapitulurarte).

Galdera pare bat dauzkat, ze berria naiz horri hontan. Zenbatero igotzen dira kapituluak webera? hau da, zenbat denboratan aterako da serie osoa?

Beste galdera bat, norbaitek ezagutzen al du dragoi bola (Z ez e? dragoi bola soilik) seriea daukan web horriren bat, edo norbaitek hemen sartuko al du? Emulean 45 kapitulu aurkitu ditut (aitorren partez omen dago) baina kalitatea ez da oso ona, ta hemen aurkitu ditudan kapituluen antzera aurkitu nahi nituzke, hau da, DVDrip kalitatean. Mesedez, zuen laguntza behar dut, dragoi bola serie osoa lortu nahi nuke (euskeraz noski). Benga ba, mila esker zuen arretagatik, agurrrr!!!!