Dragoi Bola Z [Emule] [291/291] [Xvid] [480p]

Sortzailea Aju, 2006ko Maiatzaren 07a, 17:27:36

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

tomboonen

Berria naiz hemen eta beste ezer baino lehen zorionak eta eskerrak eman nahi nizkizueke lan hau egin eta egiten jarraitzen duzuenoi. Dragoi Bola bezalako saioak euskaraz eskuragarri edukitzea izugarria da.

Emule jaitsi dut atalak lortu ahal izateko, baina ez naiz oso ondo gogoratzen nola konfiguratu behar zen ondo joateko. Pentsatu al duzue torrent bidez partekatzea? Azken batean, sistema antzekoa da eta, nire ustez, sinple eta azkarragoa.

Eskerrik asko

Aju

Ba ez dago pentsatuta, etengabe konektatuta egon behar baitzara fitxategi guztiekin. Metodo zaila da foro honetarako.

euskaltxiki

Aupa!

Badirudi aspaldidanik igo zela sail hau emulera eta estekek, badabiltzan arren, ez dute hazirik eta ez daude erabilgai.
Bestalde, Mediafireko atalak parte txiki bat besterik ez dira.

Gogo handia daukat nik neuk sail hau berrikusteko.

Norbaitek berrigo ahal izango balu izugarri eskertuko nioke!

Milesker edozela ere.

jonnydbz

Ba ni gutxinaka jeisten ari naiz. 281etik 291ra konpartitzen ari naiz.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

euskaltxiki

Kaixo,

Den denak jarri ditut emulen jaitsteko eta une hontan adibidez atal bakar bat ere ez dago online.

Milesker atal horiek banatzeagatik baina gorago dioten moduan ez da oso metodo praktikoa...

jonnydbz

Ba ni 280.a jeisten ari naiz eta 2 pertsona ikusten ditut. Ez doa azkar, baina badoa.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

euskaltxiki

Arrazoi duzu, 61, 94 118 eta 287 atalak dauzkat ikusgai oraintxe, iturri bakar batekin eta 50 KBPS-ko abiadura orokorrarekin.

Dena den ez da oso praktikoa 55 GB inguru honela jaistea. Kalkulagailaz, abiadura hau 12 orduz egunean mantentzen badu (beste partea ez da beti konektatuta egongo, etabar), 30 egun egon beharko litzateke, gau ta egun bazpare, ordenagailua piztuta!  :wow:

Hori guztia, suposatuz atal guztiak uneren batean agertzen direla, haiek denak jaisteko denbora nahikoaz.

Berrigotzeko zerbait egin badaiteke prest nago laguntzeko.

PD: Mila esker seeder-ari!

jonnydbz

Aipamenaren egilea: euskaltxiki  Noiz: 2012ko Uztailaren 20a, 12:49:45
Dena den ez da oso praktikoa 55 GB inguru honela jaistea. Kalkulagailaz, abiadura hau 12 orduz egunean mantentzen badu (beste partea ez da beti konektatuta egongo, etabar), 30 egun egon beharko litzateke, gau ta egun bazpare, ordenagailua piztuta!  :wow:
Nik ez dut ordenagailua itzaltzen, beraz, niretzat ez da arazoa. Nik gauza bat diot: dagoen lekutik jeistea da praktikoena. Orain emulen dago, beraz, hortik jeitsi behar da, besterik ez dagoen bitartean. Urteak dira Ajuk seriea muntatu eta emulen jarri zituela, eta hor daude oraindik eskuragarrik. Hori praktikoa ez bada...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

euskaltxiki

#533
Egia esan, jarri dudanetik ez da gelditu. Mantxo doa baina badoa.

Beraz, baieztatuta dago atal guztiak daudela jaisteko prest?

jonnydbz

Auskalo, baina batzuk badaude gutxienez.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

euskaltxiki

Ea ba!

Ni abuztuan oporretan noa baina ordurarte saiatuko naiz ordenagailua piztuta edukitzen, bion artean azkarrago joango da, bakoitzak iturritik atal bat deskarga dezake eta, eta gero bestearekin elkartrukatu.

jonnydbz

Agian hitz egin ez banu hobe, PCa izorratu egin zait, eta ez dakit noizko konponduko dudan (konpon badaiteke).
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

euskaltxiki

A ze zoritxarra, espero det konponketarik eduki dezan! Nik oraingoz jarraituko det deskargarekin, oporretan joan arte.

burrundaie

Neurea ere kili-kolo zebilek urtebete inguru edukita. Kaina gehiegi ematen ote diogun...

euskaltxiki

Bai, deskargek kaña asko ematen diote diska gogorrari...

Ahal izanez gero, "SSD" diska bat instalatzea oso gomendagarria da. Diska garesti dira baina izugarri azkarrak eta ez-mekanikoak (beraz, berdin zaie segunduoro idazketa txiki bat egitea egun osoaz).

100 euro ingurutan dabiltza 100 GB ingururako. Espazio gutxi da, bai, baina egin ohi dena da hemen sistema eragilea instalatu eta bigarren diska mekaniko ohiko batean datuak gorde. Horrela gauzak, deskargak SSD diskara bideratzen dira eta noizbehinka bigarren diskara mugitu.