Ares Galaxy

Sortzailea luistxo, 2008ko Urriaren 16a, 09:07:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

luistxo

Fitxategiak banatu eta eskuratzeko p2p programen artean Ares edo Ares Galaxy izeneko bat modan jarri dela jakin dut. Berezko protokolo bat dauka, eta bilaketa sistema integratu bat, baina ez dakit oso seguru link berezkoak sortu daitekeen ala ez (ezjakin samarra naiz detaile tekniko hauetan: Emule erabiltzen ere ez dakit). Baina BitTorrent fitxategiekin ibili badabilela konprobatu dut, eta oso ondo. BitTorrent fitxategien bilatzaileei buruz, apurtxo bat euskaraz wiki-orri honetan: http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia/BitTorrent

Hemen lortu daiteke Ares: http://aresgalaxy.sourceforge.net/

Azalpen batzuk Wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/Ares_Galaxy

Ares zenbait hizkuntzatan dago ( http://sourceforge.net/project/showfiles.php?group_id=112366&package_id=121627&release_id=357911 ), eta itzul liteke euskarara, inor animatzen bada...