Dragon Ball Z - Dragon Box 1

Sortzailea jonnydbz, 2008ko Azaroaren 17a, 14:58:22

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Nola ez, Selectakoek DBZren boxak ateratzen hasi dira, lehen boxak lehen 40 atalak ditu. Kaxa banatuetan 125 euro balio duenak, orain box bakar batean 60 balio du. Benetan, bilduma egiten hasi zena agian orain guztiz izorratuta dago. Suposatzen dut 7 edo 8 box aterako dituztela, guztira 420 edo 480 euro balioko du. Erdi prezioan atera dela ikusi dudanean erostea burutik pasa zait, baina guztira zenbat izango den ikusita gehiago pentsatu beharra dago xD.

Honetaz aparte, zer pentsatzen duzue Selectaren politikaz?? Lehengo dvd-ak banaka atera eta gero boxak. Ez duzue uste adarra jotzen ari direla?? Lehenik garesti atera eta gero edici?n coleccionista merke bat, niri amorrua emango lidake hasieran erosi izan banitu.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Hori egiteko ohitura daukate, suposatzen dut jende askok esperoko zuela, baina etzekienarentzat kriston putada da, bai.