LEGENZ animea asteartetik aurrera etb3n

Sortzailea Taichisan, 2010ko Uztailaren 18a, 14:57:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, badirudi etbk aldatu denetik telesail berririk ia ez ditugula ikusten, urte hontan soilik 3 telesail berri egon dira eta, ta hau da azkena, LEGENZ. Arait Multimediak zeukan anime baten lizentzia lehendik ere Canal 2 Andalucian emititutakoa, 50 ataleko telesaila da eta Japonia/korea animazioa dakar, dena den uste det Korear telesaila dela izatez.
Hemen duzue irudi promozional bat:


Eta hemen Youtuben aurkitutako openinga japonieraz eta gaztelaniaz:

Japonieraz

Gaztelania

Dena den bikoizketa zihur asko txapuza ikeragarria izango dela...Edertracken bikoiztuta badago behintzat.
Aio!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

#2
Izatez Japoniar manga baten animea da. Japonian egina dago oso osorik...edo hori daukat nik ulerturik xD.

Beno, 11 hilabetez telesail eta atalak errepikatzen egon ondoren, ez dago gaizki telesail berri bat ekartzea.

Diotenez animea eta manga, istorio berdina jarraitzen badute ere, oso ezberdinak dira elkarren artean. Animea haurrentzako zuzendua dagoela diote, manga berriz, helduagoentzat. Kerororekin gertatzen dena adibidez. Manga 13 baino gehiagokoentzat da gutxienez, animea aldiz, adin guztientzako prestatua dagoela ikusten da.