Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Gauza bat, oraindik ez dagiku filetolink zerbitzariak noiz arte mantentzen dituen fitxeroak. Kontuz ibili beraz.

zumarra

Bai. Iraupenarena denborarekin ikusiko da. Nik 200 mb.-tik beherakoak Mediafirera igoko ditut eta besteak, hasiko naiz Filetolink-era igotzen. Oraingoz, Sendspace eta Rapidshare alde batera utzita.

Burrundaie: Fileuploader-ek ba al dauka igoerak pausatzeko modua? Moztu eta gero segi zindoazen tokitik. Bakarrik mozteko aukera topatu dut. Ezin bada, "mal menor".

Beste kontu bat: Mezuak idaztean ba al dago holako zerbait egiterik:



Hau da: 4 denboraldi sar litezke zabaleroa aprobetxatuz. Esan nahi dut holako zerrenda luzeak ez jartzeako atal zerrendekin, elkarren ondoan jarri eta kitto. Saiatu naiz "table-tr-td" (html) etiketekin baina ez dabil.

burrundaie

#212
Egia da tentuz ibili behar genukeela. Momentuz badugu beraiek esaten dutena:

"¿Por cuánto tiempo se mantiene mi enlace para acceder?
Siempre! Nunca se borran sus archivos! En el futuro, es posible eliminar archivos que no han sido utilizados por un tiempo muy largo, pero hasta la fecha no se tocan sus archivos."

Gero, badakigu artxibo handiak, 2 Gb artekoak, onartzen dituela eta igoera zein jaitsiera azkarrak eta kaptcharik gabeak dituela.

Ni progresiboki hasiko nintzateke. Ikusten badugu hilabete pasata ez dela ezer gertatzen gehiago igo zerbitzari ezezagun honekin konfiantza hartu arte. Agian zerbitzari hau soluzioa izango da edo agian ez. Ea ez dugun oraingoan ustekaberik hartzen behintzat...

Fileuploader-ek badu igoera pausatzeko aukera, baina niri ez dit funtzionatzen. Lastima. :triste:

jonnydbz

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 19a, 08:55:41
Beste kontu bat: Mezuak idaztean ba al dago holako zerbait egiterik:



Hau da: 4 denboraldi sar litezke zabaleroa aprobetxatuz. Esan nahi dut holako zerrenda luzeak ez jartzeako atal zerrendekin, elkarren ondoan jarri eta kitto. Saiatu naiz "table-tr-td" (html) etiketekin baina ez dabil.
Beste hari baten jarri dizut erantzuna. HTML kodearen berdina da, baina BBCode-ra pasatuta '<' eta '>' beharrean '[' eta ']' erabiltzen dira:
http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2635.msg20232#msg20232

Hala ere kontuz 4 denboraldiak bata bestearen ondoan jartzean, ze pantaila guztiak ez dute bereizmen bera, eta baliteke jendea egotea gero hori gaizki ikusiko dutena.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Hau agertzen zait goian eskubian. Zer den edo? Pasahitza eskatzen dit.


Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 22a, 19:51:43
Hau agertzen zait goian eskubian. Zer den edo? Pasahitza eskatzen dit.


Hori non baina?. Zenbat gauza galdu ditut nik hari honetan :wow:

zumarra

Uste dut Admin naizenetik dagoela baina gaur justu konturatu nahiz.



"Erabiltzaile bakarra dago"-ren gainean skatuz gero hau agertzen da:



Ez dakit zein den pasahitza baina Firefox-ek bat eskentzen dit eta sartu eta gero hemen nago:



"Awaiting Approval" (Onartzeko zain?) jonanzalla agertzen da eta ez dakit zer egin behar dudan.

Aju

Ezabatu egin dut erabiltzailea (bestela ere horixe zen ematen zuen aukera bakarra). Ez dakit duplizitateagatik izan ez ote den.

zumarra

Ok. Desagertu egin da. Eskerrik asko.

zumarra

#220
Kaixo:

Norbaitek somatu du zeoezer sendspacerekin? Deskargatzen ari naizen gauzak 78 kb/s-ra datoz, mugitu gabe; eta gogorarazten dit Rapidshareko 30 kb/s-ko muga....

Zerbait daki norbaitek? Ze, hola hasten bagara zerbitzari guztiekin..

Moztu eta piztu dut berriz Jdownloader-a eta orain 77 kb/s.!!!!

burrundaie

Nik atzo bi film jaitsi nituen Sendspacetik eta arazorik ez. 1.5-1.7 megako abiaduran jaitsi zitzaizkidan.

zumarra

Ederki. Eskerrik asko erantzuteagatik. Momentukoa izango zen.

burrundaie

Hara, ni ere saiatu naiz oraintxe Sendspecetik film bat jaisten eta berdin, 75-80k-ko abiaduran. Banoa ikustera orokorra den ala ez. Laster esango dizuet zerbait...

zumarra

Agian probatu behar da beste gestore batekin: Pony, Tucan... Agian Jdownloader-en kontrako gerra da...