Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Joder, hori da ingelesa hori :barre: Nik idatzi beharko banu... :barre:

Godelet

Bikain Zumarra!
Ointxe berton bidali diet nire oharra.  :haserre:
Idei ona zure webgunean jartzea ere!
G o d e l e t

burrundaie

Etxera iritsi bezain pronto, ni eta neskalagunaren partez mezu bana bidaliko zieat. Lagunak ere jakinaren gainean jarriko dizkiat mugi daitezen ea ba denon artean...

zumarra

Aupa:
Ingelesarena ez da oso zaila. Moldatzen naiz baina holako testu bat idazteko Google Translator (http://translate.google.com/) ondo dago.
Ongi etorria berriz, Godelet; ze moreno zauden!  :keinu:
Ondo dago mezuak bidaltzea. Ez dut uste ezertarako balioko duenik, ordea, baina saiatu gabe ere seguru ezetz.
Pentsatu dut, momentuz, pelikulekin segitzea. 2shared oso ondo doa eta ahalik eta pelikula gehien 2 zerbitzari ezberdinetan egotea da egokiena. Azken bi hilabete hauetan egindako lanari esker, animazioko pelikula guztiak eskura daude oraindik. Orain irudi errealekoen txanda da. Eta dena salbatzean pentsatuko dugu; oraintxe ez naiz hasiko berriz serieak "a lo loco" igotzen edozein tokietara.

burrundaie

Ni ere konbentzitu nauk: 2Shared erabiliko diat.

zumarra

Beno. Mediafire-tik erantzun didate:

----------------------------------------------------------------------------------------------------

Hello,

Thank you for contacting MediaFire.

The account is permanently suspended due to a Terms of Service violation as we cannot allow distribution of copyrighted content without creator permission; regardless of availability of the content, the artist has final say over if and when their work is distributed.  For our service to operate within the law we must honor that.

Sincerely,

Charlie

| MediaFire | Abuse Department |

----------------------------------------------------------------------------------------------------

Beraz, aurrera begira jarriko gara. Kalte azterketa egin dut eta 56 serie galdu dira eta 63 eskura daude oraindik. Bada bastante baina ez duela 6 hilabete bezala. Pelikulak ere eskerrak bi tokietan daudela eta oraindik eskura dauden.

Hemengo fitxak ez ditut aldatuko igotzeko asmoa baititut. Nire web orria, ordea, aldatu dut eta han ikusten da zeintzuk dauden eskura:

Alex eta Alexis
Animalia
Arturo Erregea
Autobus magikoa
Benetako mamuak
Berebiziko espioiak
Berenstain hartzak
Blue Dragon
Bostak
Borroka taldea
Burdin Aho
Casper eta bere lagunak
Clagn Inbasioa
Cliff Hanger
Dragoi Bola
Dragoi Bola Kai
Dragoi Ehiztariak
Etxekaltetxoak
Fernando Amezketarra
Gadget aztertzeko
G.I. Joe Extreme
Hartz Txiki
Hattori Ninja
Hello Kitty I
Herensuge Gartsuak
Herkuloideak
Huckleberry Hound
Hulk izugarria
Irudika-Mirudika
Isidoro
Jaun ta Jabe
Jidou jokoak
Justizia
Kalimero
Kiteretsu
Kodea Lyoko
Kochikame
Lau Izugarriak (1978)
Lau Izugarriak (2006)
Lazkao Txiki
Mamorro mamu txikia
Megaman, indar betean
Mundu galdua
Periko untxia eta beronen lagunak
Pingu
Pippi Galtzaluze
Powder Park
Sakura, kartak zakura
Scooby-Doo-ren misterioak
Sherlock Holmes
Shin-Chan
Snorkak
Super Heroien Legioa (6. falta)
Super-super sumoa
Traveler
Txirrita
Untxi txikia
Woofy
Xiaolin erronka
X-Taldea: Evoluzioa
Yogi hartza (3x01 falta)
Yogiren lasterketa espaziala (02 falta da)
Ziegak eta Herensugeak

Bakarren bat badu norbaitek, lagundu dezake igotzen.

Aju

Nik zerbait igotzen badut mediafirera izango da, izena aldatuta, eta komentatuko dizuet nola doan.

burrundaie

Nik, egia esan, eta ikusitakoa ikusita, Mediafireri gero eta abantaila gutxiago ikusten zizkat. :threat:

zumarra

Oihana Agirre-ren kontua ere blokeatuta dago. Beste 19 serie pikutara.

Honek ausnarketa lasaia eta sakona merezi du.

burrundaie

#294
Ederki gaude ba oraintxe! Argi ziok Mediafireri alternatiba bilatu behar zaiola lehenbailehen. Eta honek, derrigorrez, zerbitzari bat baino gehiagotik pasa behar dik. :evil:

Taichisan

Nik dagoeneko asi naiz gauzar berrezartzen, berdin zait pixkat gehiago kostatzen bazait, gauza da link guztiak kamuflatuko ditudala oraingoan eta hori esan nahi du nire kontuaren material askotxo atxindu dudala horregaitik, baino zaudete lasai eh? dena berrigotzeko asmoa daukadala eta!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Horregatik egiten diot uko Mf edo beste zerbitzari bati ordaintzeari. Beren burua zuritzen saiatzen dira copyright dun fitxeroak beraien zerbitzuetan igotzean galeraziz, baina  ondotxo dakite beraien arrakasta fitxero mota horiek jaisteko aukeran datzala. Hipokritak.

PD: Bide batez, oso gutun ona Zumarra. Ondo eratua.

zumarra

Dakienari kaso egin behar zaio... Eskerrik asko zuri.

baronluigi

Nik adibidez beste web baterako orain hilabete batzuk NO HABRA PAZ PARA LOS MALVADOS filma igo nuen. Fitxeroa euskarazko izenarekin igo nuen (ez izen osoarekin, zati batzuekin bakarrik baizkik) eta oraingoz ez didate filma osatzen duten zatietatik bat bera ere ezabatu.

Hemen adibidea

http://www.mediafire.com/?k9ymuh1q9azgd7y

burrundaie

Hala ere, zerbitzari batzuek gehiago zihardutek zuriketan beste batzuek baino. Mediafirerekin badirudi lupa erraldoi baten pean gaudela uneoro, eta iraupenarena izango ez balitz, nik behintzat, aspaldi bidaliko niken zerbitzari ostiyoi antzarrak perratzera!  :haserre: