Eta hemendik aurrera zer?

Sortzailea burrundaie, 2012ko Urtarrilaren 20a, 22:48:43

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Ni inoren esklabu ez naiz eh? baino niretzat hobbya izanda ere gustoko zait naiz ta gero atxinduak izan igotzen egotea, nik ez dut denbora sekulan galtzen zeren beste gauzaren bat egiten nagoen bitartean daude gauzak igotzen ordun...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 24a, 23:12:26
Ni inoren esklabu ez naiz eh? baino niretzat hobbya izanda ere gustoko zait naiz ta gero atxinduak izan igotzen egotea, nik ez dut denbora sekulan galtzen zeren beste gauzaren bat egiten nagoen bitartean daude gauzak igotzen ordun...
Nik beti gauean uzten dut espreski, baina itxaroten digun bolada ikusita... Nik bermea nahi dut.

Arsenicum

Horrela daude gauzak:



MegaUpload - Itxita
VicioWarez - Ez dauka 'premium' zerbitzurik.
FileJungle - Fitxategiak ezabatu eta EB-tatik ezingo da bertara sartu.
UploadStation - EB-tatik itxita
FileSonic - Ezin da linkik elkarbanatu
VideoBB - Itxita eta laister desagertuko da
Uploaded - EB-tan debekatuta
FilePost - Kopyrigh-ta duten fitxategi guztiak ezabatu ditu.
Videoz - Itxita eta EB-tatik blokeatuta
4shared - Kopyriht-a duten fitxategiak ezabatu ditu.
MediaFire - Hurrengo 90 egunetan deklaratzera deituak
OrgTorrent - Egun gutxitan desager daiteke
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zumarra

Iepa!

Gauza asko hartu behar dira kontutan. Ulertzen dizut, Aju; jakin gabe zein den zerbitzari sergurua, igotzen hastea nahiko alperrikakoa dirudi. Ez dakigu  beste batzuk ixten segiko duten, zein izango den hurrengoa, itxi gabe, susmagarriak diren artxiboak ezabatuko dituzten (fileserve-k bezala)... Nahikoa lioa da.

Bestalde, ni Taichisanekin nago. Momentu honetan dexente ari naiz grabatzen eta, bitarte horretan, ordenagailua piztuta eduki behar dut, beraz ez da oso zaila gauzak igotzen edukitzea. Eta halaxe ari naiz. Dagoeneko 5 serie igo ditut eta ia, ia, egunero bat igotzea espero dut. Laguntzaileak ere hortan aritzea espero dut (9 dagoeneko) eta laister bere link-ak bidaltzea.

Eta nora igo? Hor dago koska. Oraingoz mediafire eta sendspace-ra (ikusiko dugu, baronluigi) igotzen ari naiz. Pelikularik ez dut eta rapidshare ez naiz erabiltzen ari, momentuz. Eta emaitza hurrengo egun edota asteetan ikusiko ditut. Baina, esan bezala, ordenagailua piztuta badut, ez dut ezer galtzen. Denbora pixka bat web orria eguneratzen eta listo. Eta dena honera pasatzea pendiente daukat...

Eta laister dena berriz borratzen bada zer? Ba, gauza garbi bat: Azken hiru egunetan igotako serieak jadanik jeitsi dituzte batzuk 4-20 bider artean. Laister zerbitzaria desagertzen bada edo artxiboak borratzen baditu, behintzat egun hauetan deskargatzea lortu duenak eskertuko du aukera eduki izana.

Bitartean zerbitzari fidagarria bilatzen segiko dugu nahiz eta honek, agian, denbora dexente emango digun aurkitu arte.

Beste istorio bat da zer suposatzen duen beste erabiltzaileentzat hartzen ari garen lana. Arazoak hasi direnean gauza bat garbi ikusi da: Google Analytics-en arabera nire web orriak 60.000 inguru bisitari bakar (visitante único). Hilabeterokoa zenbatuta gehiago da baina errepikatzen dira. Eta horietaik 9k bakarrik (hasieran pozik nintzen, ba) azaldu dira prest laguntzeko gautzak berigotzen. Non daude besteak? Deskargatu eta alde egin, ezta?.

Betikoa. Hau egiten dugu "por amor al arte" eta hobe ezer ez espero inorengandik. Norberak egin behar du ondoen iruditzen zaiona ezer espero gabe, bestela desengainuak etortzen dira.

Eta espero dut disko gogorra ez izorratzea orain ze bestela, akabo dena, baina akabo, akabo. Nire marrazkien seguridadeko kopia Megaupload zen...

Beti bezala, barkatu txapa.

Taichisan

Txapa ez Zumarra, niretzat egia borobila esan duzu. Nik behintzat eta uste dut grabaketa hugari egiten dugunok berez guretzako edo gure txikientzako/laguntentzako egiten dugula diozun bezela "por amor al arte", hay gustoko dugu, euskara zabaltzea da helburu nagusia, baino hori ez du esan nahi hobby bat bezela hartzen dugunik. Ni asko ikasi dut 9 urteetan ripeoak hobetzen, azpitituluak egiten ikasiz, audioen muntaiak egiten. Berez inok ez digu ezer eskertuko, eta hori ikusten ez duena akabo. Bastante gure artean esker onak ematen ditugula!! Zeren nahiz ta gende piloa Euskal encodings zale izan, nik lagun txoko bat bezala ikusten dut batez be gaur egun, Godelet, Burrundaie, Jonnydbz, Aju, Arsenicum,Baronluigi,Mikeleiza,.... beti gaude berdinak edozertaz eztabaidan edo laguntzeko prest. Eta nik horrekin nahiko daukat, horregatik naiz ta MU jausi nik mediafiren segiko ditut gauzok igotzen, bera jausten dela? ba bueno, Torrentak egingo ditut edo (probak egiten nabil gainera) ordun, inoiz ez da alferrikako lanik egingo norbaitek denbora horretak gure lanaz goza ahal badezake!^^ :rock:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Nik Jim Zizare seriearen 2 atal ditut. Ez baditu beste inork nik igo ditzaket.
Kontua da ez dudala ulertzen nola igo artxiboak. Saiatu naiz MediaFirerekin baina ez dit utzi.

Aju

Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 25a, 17:37:19
Nik Jim Zizare seriearen 2 atal ditut. Ez baditu beste inork nik igo ditzaket.
Kontua da ez dudala ulertzen nola igo artxiboak. Saiatu naiz MediaFirerekin baina ez dit utzi.
Segur aski 200mbtik gorako fitxategiak igotzen saiatu zara eta ez dizu utzi. Mediafirek tope hori dauka. Winrar, 7zip edo beste programa batekin moztu behar duzu 199mbeko fitxategietan.

egoninobi

Barkatu nire ezjakintasuna baina ez dakit hori egiten. 7zip programa badaukat baina ez dakit nola mozten den.

Aju

Galdera bat daukat. Zerbitzariek fitxategia ez ezabatzeko baldintza bezala X egunean jaitsiera bat edukitzea jartzen dute, ez?. Gutxi badira norberak eraman dezake kontrola X egunean behin link guztiak klikatuta, baina asko badira hori ezin da egin. Baina JDownloaderrekin .dlc bat sortzen badugu fitxategi guztiekin?. dlc fitxategia programarekin zabaldu, link guztiak gehitu, play eman eta gero guztiak ezabatuta (ez naiz jarriko guztiak jaisten, noski) jaitsiera bezala kontatzen dira?. Ez dakit ulertzen den.

baronluigi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 24a, 08:38:34
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 23a, 22:48:17
Mediafirek email hau bidali dit erantzun bezala

Thank you for contacting Mediafire. We are nothing like MegaUpload. We do not condone illegally uploaded files or copyrighted content. We are not in danger of being shut down. Your files are safe.

Best Regards,


Laburbilduz, ez daudela arriskuan eta ez kezkatzeko, ez daukatela ixteko asmorik edo arriskurik eta.
MediaFire - Llamados a declarar en los próximos 90 días

http://www.publico.es/culturas/418326/los-servicios-de-descarga-directa-entran-en-modo-panico

Notizi hori ikusita neukan. Baina ez dakit oraindik ez dakit zein den Medafireko informazio horren iturria. Ez dakit egia den ere. :baibai:

zumarra

#85
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 25a, 19:59:11
Galdera bat daukat. Zerbitzariek fitxategia ez ezabatzeko baldintza bezala X egunean jaitsiera bat edukitzea jartzen dute, ez?. Gutxi badira norberak eraman dezake kontrola X egunean behin link guztiak klikatuta, baina asko badira hori ezin da egin. Baina JDownloaderrekin .dlc bat sortzen badugu fitxategi guztiekin?. dlc fitxategia programarekin zabaldu, link guztiak gehitu, play eman eta gero guztiak ezabatuta (ez naiz jarriko guztiak jaisten, noski) jaitsiera bezala kontatzen dira?. Ez dakit ulertzen den.

Nire ustez artxibo batek ez bada gai bere burua bakarrik mantentzeko, alegia, inori ez bazaio interesatzen, ez da ibili behar eroa bezala ez borratzeko.

baronluigi

http://support.mediafire.com/index.php?/Tickets/Ticket/View/314555

Mediafirek esan dit 90 egunetan epaitera joateko eskaera hori gezur hutsa dela.

Aju

Anonyuploaden erregistro mugatua jarri dute. Bi perfil daude, bat jaisten duenarena eta bestea uploaderrarena, eta azken honetarako 20000 plaza besterik ez daude; ni 17369. izan naiz, beraz kontua egin behar baduzue egizue azkar.

Ez dit konfidantza gehiegirik ematen webak, baina badaezpada kontua eginda utziko dut aurrerago txollo bat izatea gertatzen bada.


Arsenicum

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 26a, 05:14:52


Nire ustez artxibo batek ez bada gai bere burua bakarrik mantentzeko, alegia, inori ez bazaio interesatzen, ez da ibili behar eroa bezala ez borratzeko.

Enator bat esan dozunagaz. Argi dago fitxategi batzuekin horrela gerta daitekeela, baina beste batzuen ezin mantendu horrek ez du esan nahi mantentzen ibilltzeak merezi ez duenik. Esku Pilotako partiduak ziur nago ezingo nituzkeela mantendu, baina agian jendeak ez daki hor daudenik (zeudenik) ere! Edo Herri Kirolen kasuan, kirol hauek gustatzen zaien jendea ez da interneten ibiltzen.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zumarra

Bale, kasuak daude. Ados.

Baina nik esan nahi nuen 4.000 artxibo dituzunean, nahikoa lan eginda dago igotzen eta eskura jartzen, gainera kontrolatzen egoteko zein dagoen desagertzeko zorian etab.