ERNE GAUR GAUEAN!!!!

Sortzailea burrundaie, 2012ko Otsailaren 12a, 19:32:42

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Dirudienez, gaur gauean eta ETB3n, Cloverfield ("Monstruoso" filma) emango dute. Txiripaz ikusi dut oraintxe ETBren programazioan. Grabagailua prest! (ETB3n gaueko 23:30an)

Godelet

Eskerrik asko, zaindari!
Programatuta!!!
G o d e l e t

Arsenicum

Bazkaloztean beste pelikula bat eman dute etb3n. Zoom eta heroi txikiak edo holango zeozer.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

burrundaie

Bai, baina hura dagoeneko jasota daukagu. Ikusten denez, adi egon beharra dago, zeren eta askotan ETBko jende honekin ez baitago aurrez jakiterik noiz emango duten film bat.

Taichisan

Jodo nik oin konturatu naz, norbaitek dabil grabatzen??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Godelet

MARRAZOMUTIL ETA LABANESKAREN ABENTURAK

Oporrak bakarrik pasako dituen mutil gazte batek bere irudimenezko heroiak bizia hartzen ikusiko ditu. Superbotereak dituzten lagun berriek beraiekin hamaika abentura bizitzera gonbidatuko dute mutiltxoa



Igandea , Otsailak 19
15:30 MARRAZOMUTIL ETA LABANESKAREN ABENTURAK
G o d e l e t

burrundaie

Tira, errepikapena da, nik behintzat grabatuta daukat. Hala ere, aukera ona izan daiteke igotzeko.

Taichisan

Nik behintzat lehengo pasean ezin izan nuen hartu, oraingoan baietz espero dut. :haserre:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Lasai, gauean igoko dut. Gogoa dut filetolink zerbitzaria esteka bakar batekin probatzeko.