Erabiltzaile berriak?

Sortzailea burrundaie, 2013ko Ekainaren 01a, 21:24:19

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Azken egunotan oso erabiltzaile bitxiek egiten digute bisita:


Godelet

G o d e l e t

MikelEiza

Bai, BOTak dira eta aspaldi honetan pilla bat daude. Ajuk esanda, pakete batzuk instalatu nituen hori ekiditeko, eta hasiera batean ematen zuen ondo zebilela, baina dirudienez orain ez dute eraginik.

Foroak erabiltzen duen sistema aldatzea ere planteatu genuen, baina momentuz ez daukadanez astirik horretarako, aldaketa geldirik dago.

Mezuak posteatzen edo bidaltzen hasten badira, lehentasun gehiago emango diot arazo honi.

Godelet

#3
hona hemen lagun berriyak!
G o d e l e t

jonnydbz

Eskerrak ez nauen tartean harrapatu jajaja
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Ba, esango nuke, atzotik gaur-era desagertu egin direla....

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 08a, 21:30:12
Ba, esango nuke, atzotik gaur-era desagertu egin direla....

Ea egia den, bake ederra emango ditek!!

SonGorka4

SonGorka4, alummalloca, Thermealm, guidgeNeiva, burrundaie, Essedamax, rhyhoclairl

hauek ere BOTak izango dia

Godelet

Bai lagun. Burrundaie hori susmagarria da. Ezabatu berehala!!!  :rock:
G o d e l e t

SonGorka4

izen horrekin enaiz harritzen ez! jajaja BOT izena ematen du

burrundaie

Aipamenaren egilea: SonGorka4  Noiz: 2013ko Ekainaren 09a, 13:48:25
izen horrekin enaiz harritzen ez! jajaja BOT izena ematen du
Jotakie azpeitiar talde mitikoak egindako abesti potenteenaren izenburua
(Kriston burrundaie) Bot baten izenarekin konparatzea ere... hamaika ikusteko jaio gaituk! Ai ene iya guriak egin dik!

SonGorka4

etzian nire asmoa azpeitiarrekin gerra nuklear bat astea :giveup:

zumarra

Gaur goizean normal bakarra ni. Ugaritzen ari direla ematen du...


zumarra

Berriz ere, zer da morralla guzti hau? Fidagarriena "ninfomana" maiatzetik edo gurekin bait dago...


jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa