Erne ostiralean!!

Sortzailea burrundaie, 2013ko Urtarrilaren 02a, 00:37:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Eitb-ko programazioan ageri denez (larri ibili gero!) ostiralean bi pelikula emango dituzte ETB 1en: Itsasoaren urdina eta Urkamendiko hamabiak. Adi egotea komeni da...

zumarra

#1
Itsaroaren urdina gaur eta bihar ere agertzen da programazioan bazkaldu eta gero (Ostiralean ere bai) (???)

Nire EPG-n, ordea, 13:00-19:00 bitartean Programa desconocido agertzen da.

burrundaie

Ba gaur ematen  badute ezin grabatu, iluntzera arte ez bainaiz etxera iristen. Kaguen zotz, hauek aurten ere lehengo lepotik burua!
:threat:


zumarra

Ez dugu asmatu. Oraintxe jabetu naiz honetaz:

http://www.diariovasco.com/20080503/tv-comunicacion/estrena-azul-serie-grabada-20080503.html

Alegia, 100 minutuko 5 atal direla. Miniserie bat. Gaur hasi dira ETB1-n botatzen eta nik 2. grabatu ahal izan dut eta bihar 3. eta 4. eta ostiralean 5. grabatu ditzaket baina 1goa ez dut grabatu...

Taichisan

Itsasoaren urdina telesail frantziarra da, 3 atalekoa eta nik 1 galdu nuen lehen pasean, orain dela ia ia 4 edo 5 urte. Urkamendiko hamabiak uste dut hemendik bazegoela ezta??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Ba, gaur iragarrita bazegoen ere, ez dute bota Itsasoko urdina delako hori. Aldiz, bi pelikula bota dituzte: Betirako sua (Fuego eterno - 1985) eta Zortea (Suerte - 1997), ETB-k parte hartu zituena.

Biharko eskura.

burrundaie

Eskerrik asko Zumarra! Argi ziok hauekin ez dagoela asmatzerik.... eskerrak adi egondu haizen, bestela jaso gabe geldituko ziren.  :txistu:

zumarra

Bi peliak prest.

Eta gaurko programazioa aldatu dute: Aurrena Bior bira eta gero Obabakoak. Biak baditugu eta kalitate onean.

burrundaie

Eskerrik asko Zumarra, etxera iritsi bezain pronto jaitsiko dizkiat. Pena Urkamendiko hamabiak ez ematea, hura ikusteko gogoa baitut, gutxien espero dugunean emango ditek...

zumarra

Grabatzen jarri ditut nahiz eta EPG-ak berdin dioen.

Eusko Legebiltzarrean galdera egin beharko litzateke Eitb.com-eko programazioari buruz. Hobe kentzea atal hori fidatzeko modukoa izan behar ez bada....

burrundaie

Espero dezagun zuzendaritza berriarekin hainbat gauza aldatuko direla.... nahiz eta esperantza handirik izan ez.