OSO BERRI ONAK GU GUZTIONTZAT!!!

Sortzailea burrundaie, 2012ko Urriaren 14a, 22:27:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Denak ez dira berri txarrak eta oraingo honetan oso oso berri onak dakarzkizuet. Lehengoan komentatu nizuen Filetolink berriz eralbiltzeko moduan zegoela, nahikoa zela artxibo bakarra izanez gero Facebooken kontu faltsu bat ireki eta hortik erregistroa egin.
Bigarren berri ona, 2Shared berriz ere j. downloaderren erabiltzeko moduan zegoela. Hortaz, filmetan zerbitzari horretara igotako hainbat eta hainbat artxibo batere arazorik gabe jaitsi zitezkeela.
Eta hona hemen hirugarren berri ona. Rapidshare, jaisteko abiadura erabat mugatua zuen zerbitzaria, BERE ONERA ETORRI DA! Oraintxe ari naiz RSn igota dauden animazio filmak jaisten 4MBeko abiaduran. Nire asmoa da den-denak jaistea gero beste zerbitzari batzuetara igotzeko. Nik uste dut gure burua zoriontzeko moduan gaudela, adixkideok!!!

zumarra

#1
Bale.

Albiste txarrak direnean berehala haserretzen ez naizen bezala, berriekin ere tamainan poztuko naiz. Gauzek bere denbora behar dute kontrastatzeko. Ikusiko dugu iraupena eta emaitza.

Bitartean, guzti honek dirauen bitartean aprobetxatuko dugu ahal bezain beste.

Eskerrik asko abisuagatik eta filmeren bat falta bada, abisatu eta berrigoko dut.

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Urriaren 14a, 22:27:02
Denak ez dira berri txarrak eta oraingo honetan oso oso berri onak dakarzkizuet. Lehengoan komentatu nizuen Filetolink berriz eralbiltzeko moduan zegoela, nahikoa zela artxibo bakarra izanez gero Facebooken kontu faltsu bat ireki eta hortik erregistroa egin.
Bigarren berri ona, 2Shared berriz ere j. downloaderren erabiltzeko moduan zegoela. Hortaz, filmetan zerbitzari horretara igotako hainbat eta hainbat artxibo batere arazorik gabe jaitsi zitezkeela.
Eta hona hemen hirugarren berri ona. Rapidshare, jaisteko abiadura erabat mugatua zuen zerbitzaria, BERE ONERA ETORRI DA! Oraintxe ari naiz RSn igota dauden animazio filmak jaisten 4MBeko abiaduran. Nire asmoa da den-denak jaistea gero beste zerbitzari batzuetara igotzeko. Nik uste dut gure burua zoriontzeko moduan gaudela, adixkideok!!!

Ez ezazue hau hain azkar ospatu. Nire ustez RS une baterako besterik ez du hau ahalbidetu, ea horrela galdutako bezero guztietatik bat edo beste berreskuratzea uste duen.

Hala ere, ezin dut ukatu oraintxe bertan albiste ona denik. :rock:

burrundaie

Ea lehenbailehen jaisten ditudan animazio filmak badaezpada ere.