Rio ren euskal bertsioa lortu dut

Sortzailea baronluigi, 2012ko Azaroaren 07a, 19:37:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Bai, orain dela gutxi ekarri dute herriko liburutegira eta ni ahal bezain lasterren alokatzen saiatu naiz, haurrentzako zuzendutako filmen diskak segituan hondatzen dituztela badakidalako xD.

Ea biharko ripeatzea lortzen dudan. Hori bai, a ze edizio nazkagarria, jainko maitea. Ez dakit zenbat diru ordaindu duen herriko liburutegiak film honegatik baina nik ez nuke 5 euro ere ordainduko. Joer, Filma eta bi hizkuntz (euskera eta ingelera, 5.1 eta 2.0 formatuan gainera) besterik ez ditu eta! Azpiidatzi kaxkar batzuk ere ez dakarzki.

Ni euskera sustatzen duten produktuen erosketen alde nago, baina beti ere gutxieneko kalitate maila batera iristen badira. Eta hau behintzat ez da horren adibide.

Taichisan

Aizu, behintzat bertsio originala sartzea otu zaie! ikusten baduzu zein nolako nazkakeriak ditudan euskaraz flipauko zenuke... Eta filme hauek gainera oso garesti saltzen dituzte, 12 eurotan, gaztelaniar bertsioa baino askoz ere garestiago eta gainera filmea baino ez ekartzeko soilik.
Nik erosi beharko dut egunen baten nire bideotekarako besterik...
Eskerrik asko!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

#2
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Azaroaren 15a, 08:52:25
Aizu, behintzat bertsio originala sartzea otu zaie! ikusten baduzu zein nolako nazkakeriak ditudan euskaraz flipauko zenuke... Eta filme hauek gainera oso garesti saltzen dituzte, 12 eurotan, gaztelaniar bertsioa baino askoz ere garestiago eta gainera filmea baino ez ekartzeko soilik.
Nik erosi beharko dut egunen baten nire bideotekarako besterik...
Eskerrik asko!!

Atzo hanburgesa zaparrada (edo Cloudy with a Chance of Meatball) hartu nuen liburutegitik, eta hori ere berdin. Jarri dioten gauza aurreratu bakarra kopien aurkako babes sistema da. Bestetik honek ere ez dauka ezer apartekorik. Mezu kutre bat eta ingeleseko audioa soilik. Nik ingelesa azpiidatzirik gabe ondo ulertzen dut orokorrean, baina nola saldu dezakete zerbait ulertzeko aukerarik ez badago? Diskak ez du azpidatzirik!


Gauza bat euskera sustatzea da eta beste bat euskerazko filmeekin duten monopolioaren bitartez aberastu nahi izatea. Eta gainera deskuidatzen bazara euskal gobernuak emandako diru laguntzekin bikoiztuko zuten.


Taichisan

Ez zenekien ala? filme eta bikoizketa hori guztiek eusko Jaurlaritzaren diruarekin eginda dago, noski.
Nik erosita daukat Hanburgesa zaparrada, nire ustez oso filme interesgarria zena eta euskaraz hare interesgarriagoa. Dena den betiko gauza da, horregatik ez dira ezta 40 kopia ziztrin ere saltzen, euskal herri osoko udal liburutegietarako eta nik bezalako gutxik erosten ditugu ia ateratzen den guztia (interesa sortzen badigu behintzat).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

#4
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Azaroaren 17a, 00:54:56
Ez zenekien ala? filme eta bikoizketa hori guztiek eusko Jaurlaritzaren diruarekin eginda dago, noski.
Nik erosita daukat Hanburgesa zaparrada, nire ustez oso filme interesgarria zena eta euskaraz hare interesgarriagoa. Dena den betiko gauza da, horregatik ez dira ezta 40 kopia ziztrin ere saltzen, euskal herri osoko udal liburutegietarako eta nik bezalako gutxik erosten ditugu ia ateratzen den guztia (interesa sortzen badigu behintzat).

Eitbek egin beharko lukeena 90rreko hamarkadan bikoiztutako filmak berriro ateratzea da, telebistan bederen.

Deabruzko panpina (Childs Play, trauma putak pasa nituen film honekin txikitan) Gremlins, Sorginen madarikazioa, Jurassic Park...EITBek berriro argitaratu ezean betirako galduko diren euskal bikoizketak dira.


Eta diru laguntzekin egindakoak badira, orduan bai joan daitezkela popatik hartzera. Dagoeneko zergen bitartez prdainduta dagoena berriro ordaintzeari uko egiten diot.