SINESGAITZ

Sortzailea burrundaie, 2012ko Ekainaren 10a, 10:45:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

EITB 1en programazioan datorren asterako HIRU film agintzen dizkigute (asteazken, ostegun eta larunbaterako). Titulu bat bera ere ez dute zehazten, baina ikusitakoak ikusita, errezelorik handienaz hartzen dut berria. Bakarren bat botako balute...

Taichisan

Egia esan ETB1eko programazioan astean behin edo horrelakoak egiten dituzte baino gero kendu. Azteazkenetan BI ETA BAT 2012 daude emititzen, horregatik hori kendu, Osteguneetan KALAKA (edo horietako programak) beraz ere fuera, Ostiraleetan Esku pilota erlijiosoki ( Benjamin Button eman zutenean bai, ostirala zen ,baino eman behar zuten partidua atzeratu egin zan beste egun baterako ta arrapaladan filmea sartu), eta ostean Boxeo Izarrak... Niri jada ez didate engainatzen.... aski "kalatutak" ditut hauek. :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Arrazoi duk, Taichisan, hauek lehengo lepotik burua. Lehengo batean, aspaldisko dagoeneko, laster batean (zehaztu gabe, noski) Arriya filma botako zutela iragarri ziaten. Harrez gero berririk ez. Batzuek zein erraz irabazten duten soldata...

Taichisan

Gainera Euskal bikoizketa arloan Ereak egiten dabiltzate eta ondino filme askotxo bikoiztu zirenak pasadan urtean ez dira ezta emititu ere egin, ahutsa hartzen dijoazte ezer gehiagorik egin gabe... Ni Speed Racer euskaraz ikusteko irrika biziz ta putaseme hauek nipadios... ia orain ze nolako "UDAKO PROGRAMAZIOA" egingo diguten batez be ETB3n... beldurrez dardarka nabil!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Hauek kapazak dituk gordetako materiala hauteskunde kanpaina denean botatzeko, beraiei esker EITBen zein programazio zoragarria dagoen sinistarazteko. Jendilaje honekin larri ibili!