Forua euskeraratu

Sortzailea Aju, 2007ko Uztailaren 10a, 01:48:37

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

danbo

Nik ere oso letra tamaina handia ikusten dut... gai gutxiago sartzen dira orain pantailan... :(

MikelEiza

Ba nik nahita behintzat ez dut aldatu eta nahi gabe egin izana oso arraroa dela uste dut. Nire ustez ere handiegi ikusten da, arratsaldean denbora baldin badaukat saiatuko naiz konpontzen.

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 20:43:16
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 18:17:29
Kaixo:

Beste inork ezer proposatzen ez badu, zer iruditzen hau?

http://marrazkiak.host56.com/proba.html

Behintzat ea iritziak jasotzen diren...

Ondo izan.

Kolore horiek ondo ikusten dira, baina nik uste nuen aurreko ikonoen eredua jarraituko zenuela (orain goiburuan dagoen logoa alegia). Horrekin saiatzerik bai?

PD: Mikel, foroaren letra tamaina aldatu duzu? Ze orain foroko gaiak ikustean letra handiagoaz ikusten dut, eta mezuak betiko tamainarekin. Niri bakarrik gertatzen zaizkidan gauza arraro horiek dira?
Ez, hau neuri ere gertatzen zait, eta zurekin bat nator egia esan.

MikelEiza

Sentitzen dut lehenago zuzendu ez izana, baina asteburu konpletoa izan dut eta ez dut denborarik izan. Uste dut konpodu dudala, orain lehen bezala ikusten duzue? Hau da letra txikiagoa duzue denok?

zumarra

Nik orain ondo ikusten dut.

Eskerrik asko.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Orain hobeto dago, letra txikiarekin gauza gehiago ikusten dira.

jonnydbz

Tiledeekin dagoen arazoak ditut, gaztelerazko gauzak jartzean ez ditut ondo irakurtzen.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Behar bada kodigo arazoa egongo da. MikelEizak jakingo du.

Html-n, tildea adierazteko "Cap?tulos" hitza irakurri ahal izateko "Capítulos" idatzi behar da. í=?, ´=?

Nonbait arazo bat dago...

jonnydbz

Bai, baina karaktere kodeketarekin zerikusia dauka, ze html iturburua ikusita foroak iso-8859-1 erabiltzen du (eta honek tildeak onartzen ditu). Datu baseko informazioa erakustean ez da ondo bistaratzen, ze Firefoxi UTF-8 erabiltzeko behartzen badiot (Ikusi -> Karaktere-kodeketa -> Unicode (UTF-8)), ondo ikusten da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Ni ere konturatu naiz honetaz, baina proiektuarekin lanpetuta nabilenez edo denbora daukadanean ahazten zitzaidanez ez dut ezer begiratu. Ea aste honetan bertan begiratzen dudan zer izan daitekeen, baina ziurrenik, jonnydbzk esan bezala kodeketa arazoa izango da.

MikelEiza

#41
Ajuk esan dit spama idazten duten botak agertu direla eta eguneraketaren bat baldin badago instalatzeko. 2.0 bertsio ofiziala irten dela ikusi dudanez, instalatu egin dut, baina foroaren itxuran aldaketa batzuk egin behar dira. Ea arin egiten ditudan eta lehengo bezala utzi. Abisatuko dizuet.

EDIT: Gauza batzuk aldatu ditut. Bihar jarraitzerik badaukat, egingo ditut aldaketa gehiago.

sandonew

#42
Gai honen hasieran Ajuk "you agree that..." bezalakoak itzultzea ez dela beharrezkoa. Baina interneten nenbilela, esaldi guzti horien itzulpena aurkitu dut, laburtuta dago, baina gauza bera esan duelakoan nago.

Spoiler
Nahiz eta foru honen administratzaile eta moderatzaileak egin ahal guztiak egingo dituzten material iraingarri guztiak baztertzeko, mezu guztiak begiratzea ezinezkoa da. Beraz zuk, foru honetan argitaratzen diren mezuek bere egileen aburuak isladatzen dituztela onartzen duzu eta ez administratzaile, moderatzaile edo webmasterrarenak (Beraiek argitaratutako mezuak salbuespen, noski) azken hauek ez direlarik ondorioz, mezu horien arduradunak

Zu, ados zaude gehiegikeri, iraingarri, gorrotoz betea, xenofobo, sexista edo indarrean dauden legeen kontrako materialik ez argitaratzearekin. Era horretako materialik argitaratzen baduzu zure kontua ezeztatua izango da eta zure interneteko sarrera hornitzailea ohartarazia izango da. Mezu guztien IP zuzenbidea gorde egiten dugu, arau horiek betetzen laguntzeko. Zu ados zaude foru honetako webmaster, administratzaile edo moderatzaileak eskubidea dutela edozein gai ezabatu, editatu, itxi edo mugitzeko edozein unetan beharrezkotzat jotzen badute. Erabiltzaile bezala zuk onartzen duzu zuk eskaintzen duzun informazio guztia data base batean sartzea. Informazio hau ez zaio inorri emango zure baimenik gabe, baino webmaster, administratzaile edo moderatzaileak ez dira arduradun egiten hacker batek informazio hau lortzeaz.

foru sistema honek cookieak erabiltzen ditu zure ordenagailuan informazioa gordetzeko. Cookie hauek ez dute zuk eskainitako informazioa gordetzen, foruak hobeto ikusteko soilik erabiltzen dira. Emaila zure izenpetze zehetasunak eta pasahitza baieztatzeko soilik ibiltzen da( eta pasahitz berriak bidaltzeko egungoa ahazten bazaizu).
Zuk izenpetzean baldintza guzti hauek onartuko dituzu.
 

Balio badizue erabili bestela ezerrez  :barre: